73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa Udalaren hirigintza-planean, lurzoru urbanizaezinean eraikuntza-jarduerak arautzeko (landa-etxolak, lanabes-etxolak, etxeko ukuiluak eta baldintza orokorrak). Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2024ko martxoaren 21ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren hirigintza-planaren aldaketa egituratzaile bat. Aldaketaren xedea da lurzoru urbanizaezinean eraikuntza-jarduerak arautzea (landa-etxolak, lanabes-etxolak, etxeko ukuiluak eta baldintza orokorrak). Aldaketa hori Caparrosoko Udalak sustatu zuen, eta Juan Cruz Lasheras Guilzu EEBBko (Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoa) arkitektoak idatzi zuen, 2024ko martxoaren 11n.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten, udal bulegoetan, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 eta 77.2 artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Espedientea udal bulegoetan dago interesdunen eskura, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30 arte, bai eta web helbide honetan ere: http://www.caparroso.es/wp-content/uploads/2024/03/Mod-PUM-SNU-Caparroso-Marzo2024_compressed.pdf

Caparroson, 2024ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2404885