73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Etxaburuko etxeen artean 443,17 m²-ko lurzati soberakina jabe mugakideari zuzenean besterentzeko prozedura hastea

Beteluko Udalak, 2024ko martxoaren 5eko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

"Lehenengo.–c lurzatietako ondasun higiezina besterentzeko, ondare-ondasuna bera, honako hauek A. Administrazio-espedientea bideratzea txosten teknikoan izendatutako S-a, S-b eta S kontuan hartuta:

1. Besterentzearen justifikazioa, egokitasuna eta komenigarritasuna. Hona hemen zergatik egin nahi den: teknikoki ziurtatu zenez, terrenoen baldintza topografikoak direla eta, ezin da bertan lurzorua mugatzeko proiektuan aurreikusitako kalerik egin.

2. Besterentze-modua: zuzenean besterentzeko prozedura hastea, Nafarroako Administrazio Lokalari buruzko 6/1990 Foru Legearen 134.2.c) artikuluan ezarritakoa kontuan harturik.

3. Prezioa: urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 125.3. artikuluan arautu dena betetzeko –foru-dekretu horren bidez Nafarroako entitate lokalen ondasun arautegia onetsi zen, NELOA–, ondasuna, goian azaldutakoari jarraikiz, horrela zenbatetsi da: 10.192,91 euro.

Bigarrena.–Lurzati hau besterengarria dela aitortzea: txosten teknikoan izendatutako S-a, S-b eta S-c lurzatia; Beteluko Udalarenak dira eta ondare-izaera dute.

Hirugarrena.–Besterentzea arautuko duen baldintzen agiria onestea.

Laugarrena.–Erabaki hau jendaurrean jartzea hogei egun balioduneko epean, dagozkion iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan argitaratu ondoren."

Espedientea Beteluko udaletxean egonen da ikusgai.

Betelun, 2024ko martxoaren 27an.–Alkatea, Lorenzo Zubillaga Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: L2405289