73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

1. poligonoko 9. lurzatiaren inguruan soberan dagoen 795,88 m²-ko lurzatia jabe mugakideari zuzenean besterentzeko prozedura hastea

Beteluko Udalak, 2024ko martxoaren 5eko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

"Lehenengoa.–Administrazio-espedientea bideratzea 1-9. lurzatiaren inguruko 795,88 metro karratu (txosten teknikoan zehaztutakoak) eta gure administraziokoa den ondasun higiezina besterentzeko, ondare-ondasuna bera, honako hauek kontuan hartuta:

1. Besterentzearen justifikazioa, egokitasuna eta komenigarritasuna. Hona hemen zergatik egin nahi den:

Lurzati horrek 1. poligonoko 9. lurzatian dagoen Muñoa etxerako sarbide moduan baino ez du erabilerarik. Ez du balio beste lursail batzuekin konektatzeko. Gainera, duen aldapagatik ezinen luke bestelako erabilerarik izan.

2. Besterentze-modua: zuzenean besterentzeko prozedura hastea, Nafarroako Administrazio Lokalari buruzko 6/1990 Foru Legearen 134.2.c) artikuluan ezarritakoa kontuan harturik.

3. Prezioa: urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 125.3. artikuluan arautu dena betetzeko –foru-dekretu horren bidez Nafarroako entitate lokalen ondasun arautegia onetsi zen, NELOA–, ondasuna, goian azaldutakoari jarraikiz, horrela zenbatetsi da: 7.958,80 euro.

Bigarrena.–Lursail hau besterengarria dela aitortzea: Beteluko 1. poligonoko 9. lurzatiaren inguruko 795,88 metro karratu. Beteluko Udalarena da eta ondare-izaera du.

Hirugarrena.–Besterentzea arautuko duen baldintzen agiria onestea.

Laugarrena.–Erabaki hau jendaurrean jartzea hogei egun balioduneko epean, dagozkion iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan argitaratu ondoren."

Espedientea Beteluko udaletxean egonen da ikusgai.

Betelun, 2024ko martxoaren 27an.–Alkatea, Lorenzo Zubillaga Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: L2405210