73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Beteluko 1-234 lurzati soberakina jabe mugakideari zuzenean besterentzeko prozedura hastea

Beteluko Udalak, 2024ko martxoaren 5eko bilkuran, ondorengo erabakia hartu zuen:

"Lehenengoa.–Administrazio-espedientea bideratzea 1-234 katastro-zenbakia duen eta gure administraziokoa den ondasun higiezina besterentzeko, ondare-ondasuna bera, hurrengoak kontuan hartuta:

1. Besterentzearen justifikazioa, egokitasuna eta komenigarritasuna. Hona hemen zergatik egin nahi den: bide funtzioa desagertu denez, lurzatiak ez du erabilpen egokirik. Lusaila irregularra da, luzea eta meharra baita.

2. Besterentze-modua: zuzenean besterentzeko prozedura hastea, Nafarroako Administrazio Lokalari buruzko 6/1990 Foru Legearen 134.2.c) artikuluan ezarritakoa kontuan harturik.

3. Prezioa: urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 125.3. artikuluan arautu dena betetzeko –foru-dekretu horren bidez Nafarroako entitate lokalen ondasun arautegia onetsi zen, NELOA–, ondasuna, goian azaldutakoari jarraikiz, horrela zenbatetsi da: 1.500,72 euro.

Bigarrena.–Lurzati hau besterengarria dela aitortzea: 1-234 katastro-zenbakia du, Beteluko Udalarena da eta ondare-izaera du.

Hirugarrena.–Besterentzea arautuko duen baldintzen agiria onestea.

Laugarrena.–Erabaki hau jendaurrean jartzea hogei egun balioduneko epean, dagozkion iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan argitaratu ondoren."

Espedientea Beteluko udaletxean egonen da ikusgai.

Betelun, 2024ko martxoaren 29an.–Alkatea, Lorenzo Zubillaga Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: L2405203