73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

2. poligonoko 1670. lurzatiaren desafektazioa. Jendaurrean jartzea

Beintza-Labaiengo Udalak, 2024ko martxoaren 22an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Beintza-Labaiengo 2. poligonoko 1670. herri-lurzatiaren desafektazioa, ondoren trukaketa egiteko José Antonio Tellechea Sagasetak poligono bereko 584., 593. eta 1840. herri-lurzatien gainean dituen landaketa-eskubideekin. Halaber, onetsi da desafektazioa arautuko duen baldintza-agiria. Desafektazioaren ondoren, trukaketa eginen da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan.

Jendaurreko aldian ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako erabaki hau behin betikoa bilakatuko da.

Aurreko izapideak betetakoan, espediente administratibo osoa igorriko da Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Herri-lurren Atalera, onets dezan.

Beintza-Labaienen, 2024ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2404951