73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa Herri Zaharreko RF lurzatiko (1. poligonoko 239. lurzatia) hiri-jarduketarako plan berezian eta ingurumen-ebaluazio estrategikoa. Hasierako onespena

Martxoaren 19ko 307/2024 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onartu zen Alrucea Promociones Inmobiliarias SLU enpresak sustatutako aldaketa Herri Zaharreko RF lurzatiko (1. poligonoko 239. lurzatia) hiri-jarduketarako plan berezian.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udal honetako egoitza elektronikoan argitaratu eta biharamunetik hasita. Jendaurreko erakustaldian, edozein pertsonak aztertu ahal izango ditu Herri Zaharreko RF lurzatiko (1. poligonoko 239. lurzatia) hiri-jarduketarako plan berezian egindako aldaketaren espedientea eta ingurumen-ebaluazio estrategikoa, eta egoki diren alegazioak egin ahal izango dira. Horretarako, interesdunen eskura geratzen da izapidetutako administrazio-espedientea, jendaurrean ikusgai dagoen bitartean Udal Idazkaritzan aztertu ahal izateko.

Barañainen, 2024ko martxoaren 20an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2404926