73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Planeamenduko hirigintza-hitzarmena 5. poligonoko 420. lurzatian. Behin betiko onespena

Arantzako Udalak, 2024ko martxoaren 15ean egindako osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi du Jose Miguel Errandonea Ordoquik sinatu beharreko planeamenduko hirigintza-hitzarmenaren proiektua, hain zuzen ere 5. poligonoko 420. lurzatian hiri-jarduketarako plan berezia onartzeari buruzkoa.

Argitara ematen da, bat etorriz urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bateginaren 25.2 artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko Legegintzako Foru Dekretuaren 24. artikuluan xedatutakoarekin.

Arantzan, 2024ko martxoaren 22an.–Alkatea, Saturnino Larralde Ibarrola.

Iragarkiaren kodea: L2404872