73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Hirigintza-hitzarmena, AR-1eko UE-3 unitatea urbanizatzeko proiektuko obrak gauzatzeko eta aldatzeko. Behin betiko onespena

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Oibarko Udalak, 2024ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Oibarko Udalaren eta Promociones Malerreka SLren arteko kudeaketako hirigintza-hitzarmena, AR-1eko UE-3 unitatea urbanizatzeko proiektuko obrak gauzatzeko eta aldatzeko.

Espedientea jendaurrean egon da 20 egunez, iragarkia 2024ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, otsailaren 6an, interesdunek azter zezaten eta bidezko alegazioak aurkez zitzaten. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Foru Legearen 25. artikuluan xedatuari (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen Foru Legea).

Argitara ematen da bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Oibarren, 2024ko martxoaren 22an.–Alkatea, Francisco Javier Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L2405208