73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gizarte-hezitzailearen lanpostu bat, B mailakoa eta lanaldi osokoa. Aldaketa, berraztertzeko errekurtsoa dela-eta

Goian aipatutako deialdia argitara eman zen 2024ko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 15ean, eta, halaber, deialdiaren akats zuzenketa argitaratu zen 2024ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 7an. Bada, Mankomunitateko buruak baietsi egin du berraztertzeko errekurtso bat, Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargoarena. Errekurtso hori 2.1.1. apartatuko c) epigrafeko edukiari buruzkoa da; hain zuzen ere, deialdian onartuak izan nahi dutenei eskatzen zaien titulazioari buruzkoa.

Berraztertzeko errekurtso hori baiestearen ondorioz, deialdiko oinarrien 2.1.1. apartatuaren c) epigrafea honela geratzen da idatzita:

c) Unibertsitate titulu hauetako bat izatea: Gizarte Hezkuntzako gradua edo diploma, edo horien baliokidetzat jotzen den beste titulu bat. Bestela, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu horietako bat lortzeko moduan izatea.

Prozesuan parte hartzen ahalko dute, orobat, unibertsitateko diplomadun tituluren bat dutenek edo ingeniaritza teknikoaren edo arkitektura teknikoaren titulua dutenek, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean haietako bat eskuratzeko moduan daudenek, baldin eta gizarte hezitzaileen elkargo ofizial batek emandako lanbide gaikuntza badute.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez da aplikatuko baldin izangaiek beren lanbide kualifikazioaren aitorpena lortu badute, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean.

Hortaz, eskabideak aurkezteko epea (deialdiaren 3.2 apartatuan ageri da) luzatzen da, eta izanen da 30 egun naturalekoa, akatsak zuzentzeko iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Larraintzarren (Ultzama), 2024ko martxoaren 26an.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Larretxea Lazkano.

Iragarkiaren kodea: L2405312