73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze-deia, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 1eko 33/2024 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesa dutenei. Ebazpen horren bidez, zenbait izangai baztertu ziren Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren azaroaren 3ko 244/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozesutik, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, oposizio-lehiaketaren bidezko sistemaren bidez kidego hauetan sartzeko prozesutik, hain zuzen: Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Pedro Antonio Sayas Martel jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 1eko 33/2024 Ebazpenaren kontra, zeinaren bidez zenbait izangai baztertu ziren Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren azaroaren 3ko 244/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozesutik, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, oposizio-lehiaketaren bidezko sistemaren bidez kidego hauetan sartzeko prozesutik, hain zuzen: Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko.

Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, prozeduran interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez aurkeztu beharreko eskabide baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskabidean helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.

Iruñean, 2024ko martxoaren 18an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2404737