73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NOAIN ELORTZIBARKO JULIÁN GAYARRE MUSIKA ESKOLAKO UDAL PATRONATUA

Deialdia, eskolazain-harreragilea aldi baterako kontratatzeko oposiziorako

Patronatuko buruaren martxoaren 13ko 2024-001 Ebazpenaren bitartez, honako hau erabaki da:

1. Espediente bat irekitzea izangaien zerrenda bat eratzeko, oposizio bidez, hautaprobak eginez, aldi baterako betetzeko Noain Elortzibarko Julián Gayarre Musika Eskolako Udal Patronatuko eskolazain-harreragilearen lanpostua, E mailakoa, sortzen diren beharrei erantzutearren.

2. Agindua ematea deialdia argitara dadin Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udaleko iragarki-taulan eta web-orriko egoitza elektronikoan:

DEIALDIA, OPOSIZIO BIDEZ ERATZEKO IZANGAIEN ZERRENDA BAT ERATZEKO, ALDI BATERAKO BETETZEKO NOAIN ELORTZIBARKO JULIÁN GAYARRE MUSIKA ESKOLAKO UDAL PATRONATUKO ESKOLAZAIN-HARRERAGILEAREN LANPOSTUA, SORTZEN DIREN BEHARREI ERANTZUTEARREN. OINARRI ARAUTZAILEAK

OINARRIAK:

1.–Deialdiaren xedea, bete beharreko eginkizunak eta lanpostuaren ezaugarriak.

1.1. Deialdi honen xedea da izangaien zerrenda bat eratzea, oposizio bidez, aldi baterako betetzeko Noain Elortzibarko Julián Gayarre Musika Eskolako Udal Patronatuko eskolazain-harreragilearen lanpostua, E mailakoa, sortzen diren beharrei erantzutearren. Deialdi hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren web-orrian.

Hautagaien zerrenda hautaproba bidez osatuko da, kasuan kasuko lanposturako eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten izangaien artean.

1.2. Bere mailan eta kategorian agintzen zaizkion eginkizunak beteko ditu izendatuak, bereziki honako hauek:

–Berokuntza eta klimatizazio sistema eta koadro elektrikoak kontrolatzea ordutegiaren barruan.

–Eraikina irekitzea eta ixtea, adierazten zaion ordutegiaren arabera, eta itxi aurretik eraikineko gela eta elementu guztiak egoera onean daudela berrikustea.

–Ate automatikoen eta larrialdietako irteeren funtzionamendua eta egoera egokia kontrolatzea.

–Bulegoetako giltzak zaintzea eta giltzen lagapena kontrolatzea (ateak eta argiak irekitzea eta piztu eta itzaltzea).

–Instalazioen erabilera publikoa zuzena dela zaintzea, pertsonen sarrera eta bulegoen erabilera kontrolatzea, eta kontrolatzea, halaber, zerbitzuaren erabiltzaileek behar bezala jokatzen dutela eta erabiltzaileek instalazioak, materiala eta altzariak behar bezala erabiltzen dituztela.

–Zentroko langileek eskatzen duten materiala ematea.

–Ikusten den edozein anomalia zaintzea eta zuzendaritzari helaraztea, berehala zuzentzeko, eta langile horiek eraikinera iristen direnean kontuan hartzea, betiere xede horretarako izendatutako Patronatuko langileei horren berri emanez.

–Udal Musika Eskolaren erabiltzaileei (ikasleak, ikasleen gurasoak, Patronatuko langileak, eraikinean zerbitzuak ematen dituzten edo eman ditzaketen beste langile batzuk, etab.) eta gainerako interesdunei arreta ematea.

–Erabiltzaileen telefono-deiak hartzea eta egitea, abisuak, informazioa eta abar helarazteko.

–Fotokopiak, koadernaketak eta papergintzako gainerako lanak egitea, bai zentroko langileentzat, bai zerbitzuaren erabiltzaileentzat.

–Erabiltzaileen eskura dauden ikasteko hiru kabinen ordutegiak eta erabilera kontrolatzea.

–Kartelak, iragarkiak eta askotariko informazioak jartzea horretarako jarritako taula edo guneetan, eta kontrolatzea behar den denboran egoten direla.

–Entsegu gelarako eta eraikineko beste espazio batzuetarako sarbidea kontrolatzea, bertan egiten diren ekitaldi, jarduera, kontzertu eta jaialdietan, edukieraren kontrolari eta horiek behar bezala erabiltzeari dagokienez. Jarduera horiek egiteko behar den materiala eraman eta ekarri ere egiten du (aulkiak, proiektagailua, etab.).

–Hierarkian gorago dagoenak agindutako edozein lan egitea, betiere lanpostuaren eginkizunen barruan badago.

1.3. Izendapenak lan-kontratudun izaera emanen dio izendatutako pertsonari ondorio guztietarako, Noain Elortzibarko Udalaren plantilla organikoan ezarritakoaren arabera, eta Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaio.

1.4. Lanpostuak E mailari dagokion ordainsaria izanen du, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren arabera, bai eta plantilla organikoan eta indarreko arauetan jasotzen diren ordainsari kontzeptuak ere.

1.5. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da.

1.6. Kontratuaren iraupena deia egiten den unean adieraziko da.

1.7. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da.

2.–Eratutako zerrendaren indarraldia.

Deialdi honen bidez aldi baterako kontrataziorako eratuko den zerrenda indarrean izanen da agortzen den arte edo aldi baterako kontrataziorako beste zerrenda bat egin arte.

3.–Parte hartzeko baldintzak.

Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen eta haien familiakoen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, jarraikiz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluari. Gainerako izangaiek Espainiako Estatuko bizileku- eta lan-baimena izan beharko dute.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina ez gainditzea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean honako titulu hauetako bat izatea: eskola-ziurtagiria, DBHko graduatu titulua, Eskola Graduatuaren titulua, Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua, lehen mailako Lanbide Heziketakoa edo titulu baliokidea, edo, bestela, titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

Titulua atzerrian eskuratu baldin bada, haren homologazioa frogatzen duen ziurtagiriaren jatorrizko agiria edo notario batek edo administrazioak berak konpultsaturiko kopia.

Izangaiek alegatzen badute eskatutako kategorian aritzea ahalbidetzen dieten ikasketa baliokideak dituztela, baliokidetasun hori onartzen duen legezko edo erregelamenduzko xedapena aipatu beharko dute, edo, bestela, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak hori frogatzeko emandako ziurtagiria aurkeztu.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisikoak eta psikikoak izatea.

e) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua.

f) Adingabeekin ohiko harremana duten E mailako lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere; hori dena, jarraikiz uztailaren 28ko 26/2015 Legeari (lege horren bidez aldatu zen haurrentzako eta nerabeentzako babes sistema)

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko deklarazioa edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik beren Estatuko funtzio publikoan sartzea galarazten dienik.

Baldintza horiek guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean eduki behar dira, eta gerora horietakoren bat ez betetzea nahikoa arrazoi izanen da deirik ez egiteko, harik eta arrazoi hori zuzentzen den arte.

4.–Eskabideak aurkeztea.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Noain Elortzibarko Julián Gayarre Musika Eskolako erregistro orokorrean (San Miguel kalea 2, 31110 Noain), Patronatuko egoitza elektronikoaren bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan ezarritako bideetako edozein baliatuz, 20 eguneko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Patronatuko egoitza elektronikoaren helbidea:

http://patronato-musica-julian-gayarre.sedelectronica.es

Kasu horretan, parte hartzeko berariazko eskabidea eta beharrezkoak diren gainerako agiriak aurkezteko, Erregistro Elektroniko Orokorrean artxiboak eransteko ezarrita dauden formatuetatik edozein erabil daiteke.

4.2. Eskabideak I. eranskinean argitaratzen den ereduari egokituko zaizkio. Horiek eskura daitezke, baita Interneten ere, www.noain.es helbidean. Eskabideetan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela.

4.3. Izangaiek honako hau aurkeztu behar dute eskabidearekin batera:

–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

–4. oinarriko c) apartatuan eskatutako titulazioaren fotokopia edo, hala badagokio, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen dokumentuarena.

Sexu-izaerako delituen ziurtagiria.

5.–Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea igarota, Noain Elortzibarko Julián Gayarre Musika Eskolako Udal Patronatuko lehendakari ordezkariak ebazpen bat emanen du, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak onesteko. Zerrenda horiek udalaren web-orrian argitaratuko dira.

Argitaratu ondoko 3 egun baliodunetan, izangaiek erreklamazioak egiten ahalko dituzte edo eskabidean egindako akatsak zuzendu.

6.–Behin betiko zerrendak.

Baztertutako hautagairik ez badago, zuzenean argitaratuko da behin betiko zerrenda Noain Elortzibarko Udalaren web-orrian, 9. oinarrian ezarritako hautaproba egiteko data eta tokiarekin batera.

Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta horiek ebatzita, Noain Elortzibarko Julián Gayarre Musika Eskolako Udal Patronatuko lehendakari ordezkariak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak onesteko. Zerrenda horiek udalaren web-orrian (www.noain.es) argitaratuko dira.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Izangaiek kontratazioa egiteko deia egiten zaielarik aurkeztu behar duten dokumentazioa aztertutakoan, baldintzaren bat denbora edo formari dagokionez betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdi honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

7.–Kalifikazio-epaimahaia.

7.1. Osaera:

Epaimahaiburua: Francisco José Zuza Arraiza, Noain Elortzibarko Udalaren Julián Gayarre Musika Eskolako Udal Patronatuko lehendakari ordezkaria.

Ordezkoa: hark izendatzen duena.

Lehen epaimahaikidea: Garbiñe Sertutxa Azkarate, Noain Elortzibarko Udalaren Julián Gayarre Musika Eskolako zuzendaria eta langileen legezko ordezkaria.

Ordezkoa: hark izendatzen duena.

Bigarren epaimahaikidea: Silvia Manterola Legaz, Noain Elortzibarko Udalaren Julián Gayarre Musika Eskolako ikasketaburua.

Ordezkoa: hark izendatzen duena.

Hirugarren epaimahaikidea: Andoni Zugasti Arizmendi, Noain Elortzibarko Udalaren Julián Gayarre Musika Eskolako irakaslea.

Ordezkoa: hark izendatzen duena.

Epaimahaikide idazkaria: Isabel Álvarez Berango, Noain Elortzibarko Udalaren Julián Gayarre Musika Eskolako Udal Patronatuko idazkaria.

Ordezkoa: hark izendatzen duena.

7.2. Ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, bere kideen gehiengo osoa bederen agertu gabe. Halaber, epaimahaiburuak eta idazkariak bertan egon beharko dute, eraketa baliozkoa izan dadin.

7.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarrien interpretazio eta aplikazioaren inguruko arazoak.

7.4. Epaimahaiak ahalmena izanen du erabakitzeko probarako aholkulariak sartzea. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

7.5. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, baldin suertatzen badira Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako ezarriak dauden arrazoiak.

Halaber, izangaiek mahaikideak errekusatzen ahalko dituzte inguruabar horiek gertatzen direnean, jarraikiz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluari (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legea). Epaimahaia aldatzen bada, abstenitzeko eta errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla eta, izangai onartuen eta baztertuen zerrendekin batera emanen da horren berri.

7.6. Hautaproba hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

8.–Probaren garapena.

Ez dago gai-zerrenda berariazkorik.

Oposizioak proba bakarra izanen du.

Ariketan (50 puntu) test motako galdera sorta bat izanen da, 25 galderaz osatua, bai ezagutza orokorrei buruz bai lanpostuko jardueren inguruko berariazko gaiei buruz, eta erantzunetako bakarra izanen da zuzena.

Galdetegiko galdera guztiek puntuazio bera izanen dute (2 puntu), eta oker erantzundako erantzunek zigorra izanen dute: galderaren balioaren laurdena (0,50 puntu).

Ariketa hau egiteko izangaiek izanen duten denbora epaimahaiak adieraziko du, azterketa hasi baino lehen.

Ariketaren balorazioak 50 puntu egin ditzake gehienez ere eta bazterturik geldituko dira eskatutako gehieneko puntuazioaren erdia eskuratzen ez duten izangaiak (25 puntu).

Proba hau egiteko ez da inolako testurik kontsultatzen ahalko, ez eta bestelako materialik erabiltzen ahalko ere, bolaluma urdina edo beltza ez bada.

Ariketak gutun-azal itxien plika sistemaren bidez eginen dira.

Ariketa hori zuzendu ondoren, plikak irekiko dira eta lortutako emaitzak argitaratuko dira udalaren webgunean (www.noain.es).

Ariketaren garapena izangai kopuruaren arabera programatuko da. Probarako dei bakarra eginen da, eta izangai bakoitzak aldean izan beharko du bere NANa, pasaportea, egoiliarraren txartela edo gidabaimena, bestela ez baitu proba egiterik izanen. Nor diren frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak baztertu eginen dira.

Udalaren web-orriaren bidez argitaratuko da pliken irekiera-data, eta Noain Elortzibarko Musika Eskolaren eraikinean irekiko dira ekitaldi publikoan, zehazten diren egunean eta orduan.

Kalifikazio-epaimahaiak izangaiek osatutako behin-behineko zerrenda bat eginen du, lortutako azken kalifikazioen arabera. Zerrenda horretakoek, guztira, gehienezko puntuazio osoaren %50 gainditu beharko dute, hau da, 25 puntu. Zerrenda hori udalaren www.noain.es web-orrian argitaratuko da.

9.–Behin-behineko zerrenda.

Kalifikazio-epaimahaiak behin-behineko zerrenda bat eginen du, izangaiek osatutakoa, lortutako azken kalifikazioen eta merezimenduen balorazioaren arabera. Zerrenda hori udalaren www.noain.es web-orrian argitaratuko da.

Gehienez 3 eguneko epea ezarriko da izangaiek ariketak eta lortutako puntuazioa berrikusteko.

10.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

10.1. Izapide horiek amaituta, emaitzak argitaratuko dira udalaren web-orrian: www.noain.es.

Probak gainditu dituztenen zerrenda, puntuazio hurrenkeraren arabera jarria, Noain Elortzibarko Udalaren Eskolako Musika Patronatuko lehendakariari bidaliko zaio eta, horrekin batera, hautapen prozesuaren espediente osoa, behin betiko onetsia izan dadin.

Proban bazterturik gelditu ez diren izangai guztiak sartuko dira aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendan.

10.2. Parte hartzen dutenen artean gertatzen diren puntuazio berdinketak kalifikazio-epaimahaiak ebatziko ditu, berariaz antolatzen duen jendaurreko zozketa bakar baten bidez. Zozketaren emaitzak arestian aipatutako hedabideetan argitaratuko dira.

10.3. Gainditu duten izangaiei sortzen diren premien arabera dei egiten ahalko zaie, deialdi honetako oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraituz.

11.–Zerrendaren kudeaketa.

11.1. Zerrendan lehentasuna finkatzeko, probetan lortutako puntuazio handienari erreparatuko zaio. Berdinketa gertatuz gero, deialdiko 11.2 oinarrian ezarritakoari jarraikiko zaio.

11.2. Zerrenda kudeatuko da oinarri hauetan xedatutakoaren arabera, eta oinarriotan xedatuta ez dagoen orotan, Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauei buruzko abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan ezarritakoari jarraituko zaio.

11.3. Aldi baterako kontratazioa egin behar denean, dei eginen zaio une horretan zerrendako lehen lekuan dagoen izangaiari. Izangai bakoitza lokalizatzeko bi saiakera eginen dira telefonoz bi lanegun jarraitutan, eta dei horien frogak jasoko dira; alegia, eguna, ordua eta inguruabarrak. Telefonozko harremana izateko lehenbiziko saiakerarekin batera, mezu elektroniko bat bidaliko da izangaiak emandako helbide elektronikora. Mezu elektroniko hori bidaltzen denetik egun bateko epean erantzunik lortzen ez bada, eta telefonoz hitz egiterik ere ez bada, zerrendako hurrengoari deituko zaio. Patronatua izangai batekin harremanetan jarri, eta kontrataziorako eskaintza bat eginik, izangaiak erantzuten ez badu edo uko egiten badio, zerrendako azkeneko postura igaroko da, salbu eta frogatzen badu arrazoi justifikatuengatik uko egiteko kasu batean dagoela, 12.4 apartatuarekin bat.

Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan duen lehentasunari eutsiko dio eta zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen den lanpostua bete arte.

Izendapena eginda, patronatuak aldi baterako kontratatuko du proposaturiko izangaia.

Egun berean presako kontratazioren bat egin behar izanez gero, telefonoz aurkitzeko ahalegina eginen da, eta izangaiarekin harremanetan jartzerik ez bada, telefono bidezko saiakerekin jarraituko da, puntuazioaren arabera, eta zerrendan duen posizioari dagokionez ez da zigorrik ezarriko.

11.4. Honako hauek onartuko dira arrazoi justifikatu gisa eskainitako lanpostuan kontratatzeari uko egiteko, eta, beraz, ez dute izangaiaren lehentasun ordena aldatuko aldi baterako kontratazioko izangaien zerrendetan:

a. Aldi baterako ezintasuna.

b. Amatasun edo aitatasun baimena.

c. Hiru urtez azpiko haurra zaintzea, edo hiru urtez azpiko adingabea harrera iraunkorrean edo adoptatua izatea.

d. Zaindu behar izatea bigarren mailara arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, berez baliatu ezin dena adina, istripua edo eritasuna dela kausa.

e. Norberaren ezkontza edota, 6/2000 Legearen arabera, egoera parekatuan suertatzea (Bikote egonkorrentzako berdintasun juridikoari buruzko Foru Legea), baldin eskainitako kontratuaren hasiera eguna badago bikotea eratu ondoko edo eratu aurreko hamabost egun naturalen barnean.

f. Kontratazioren bat indarrean izatea, izan administrazio-araubidekoa edo lan-araubidekoa.

11.5. Izangaiak zerrendatik baztertuta geldituko dira honako kasu hauetan:

a. Kontratazio eskaintza onartuta dagoela, kontratua ez sinatzea, izangaiari egozten ahal zaion arrazoiagatik.

b. Sinatutako kontratuari uko egitea, salbu eta horren arrazoia baldin bada beste kontratu bat sinatu dela beste entitate publiko edo pribatu batekin. Agiri bidez eta modu fede-emailean frogatu beharko da hori, ukoaren formalizaziotik 7 egun naturaleko epean. Kasu honetan, izangaia zerrendako azkeneko tokira igaroko da.

c. Lanpostua bertan behera uztea.

d. Probaldia ez gainditzea, baldin eta kontratuan halakorik ezarri bada.

e. Urtebeteko epean izangaiarekin harremanetan jartzea ezinezkoa izatea, hark emandako telefonoen edo helbide elektronikoaren bidez kontratatzeko deiak behin eta berriz eginda ere.

12.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertze-errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

d) Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA.– ESKABIDE EREDUA

http://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/Local_solicitud_proceso_selecc_E.pdf

Noain Elortzibarren, 2024ko martxoaren 20an.–Lehendakari ordezkaria, Francisco José Zuza Arraiza.

Iragarkiaren kodea: L2404823