73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko. Onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda

Lehendakaritzaren otsailaren 2ko 1/2024 Ebazpenaren bidez, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Deialdia 2024ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 22an.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta inor ez denez baztertua izan, deialdi horren 6. oinarrian xedatutakoaren arabera:

EBATZI DUT:

1. Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda onartzea, ebazpen honen I. eranskinean azaldutakoaren arabera.

2. Adieraztea probak hasteko lekua, eguna eta ordua; honela eginen dira:

2.1. Euskara-proba: 1.7. oinarrian eskatzen den euskararen ezagutza agiri bidez egiaztatu ez duten izangaiek euskara proba egin beharko dute. Proba 2024ko apirilaren 26an izanen da, 09:00etan, Etxalarko Kultur Etxean (Jauregieta kalea, 4). Ebazpen honen II. eranskinean aipatutako pertsonek egin beharko dute proba.

2.2. Proba teorikoa: 2024ko maiatzaren 6an eginen da, 09:00etan, Etxalarko Kultur Etxean (Jauregieta kalea, 4).

2.3. Proba praktikoa: 2024ko maiatzaren 13an eginen da, 09:00etan, Bortzirietako Garbigunean, Lesakan (Alkaiaga industrialdea - Alasta kalea, 1).

2.4. Probak deialdi bakarraren bidez eginen dira. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio-agiri bat eraman beharko dute, eta kanpoan geratuko dira iragarritako egun, ordu eta lekuetan agertzen ez diren edo aipatutako agiriren baten bidez identifikatzen ez diren izangaiak.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Bortzirietako Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen iragarki-taulan eta webgunean argitaratzea.

4. Ebazpen honen berri ematea Mankomunitateko Batzarraren hurrengo bileran.

Etxalarren, 2024ko martxoaren 26an.–Lehendakaria, Patxi Castillo Graciarena.

I. ERANSKINA.–ONARTUTAKO HAUTAGAIAK

ADO PRIETO, UGAITZ

ALDAZ ALZUETA, ARITZ

ALEGRE LAGOS, DAVID

ALZURI ASTONDOA, XABIER

CHOCARRO LOSANTOS, RICARDO

DE LA LOMA ARZAC, ION

EGUIGUREN ARRUE, OIER

ELORDUI LUIS, GORKA

ETXEBERRIA IRUIN, GARTXOT

EZKURRA LEONET, CARLOS

LIZARRALDE OTAÑO, EIDER

MINDEGUIA SALDIAS, JAVIER

TELLETXEA ETXANDI, URKO

TELLETXEA IRATZOKI, XABIER

TXOPERENA ITURBIDE, IBAN

BAZTERTUTAKO HAUTAGAIAK

Ez dago baztertutako pertsonarik.

II. ERANSKINA.–EUSKARA-PROBA EGIN BEHAR DUTEN HAUTAGAIAK

ADO PRIETO, UGAITZ

ALEGRE LAGOS, DAVID

ALZURI ASTONDOA, XABIER

DE LA LOMA ARZAC, ION

EGUIGUREN ARRUE, OIER

ELORDUI LUIS, GORKA

ETXEBERRIA IRUIN, GARTXOT

TELLETXEA IRATZOKI, XABIER

Iragarkiaren kodea: L2405117