73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, hautaproba bidez izangai zerrenda bat osatzeko, administrari-ofizialaren lanpostua betetzeko aldi baterako kontratazioarekin

Mankomunitateko buruak, 2024ko martxoaren 27ko 44/24 Ebazpenaren bidez, deialdi hau onetsi zuen:

Deialdia, hautaproba bidez izangai zerrenda bat osatzeko, administrari-ofizialaren lanpostua betetzeko aldi baterako kontratazioarekin, Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura. Halaber, prozesua hastea onesten da.

Eskaerak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita.

Deialdi honen oinarriak eskuragarri daude webgunean: www.manserso.org/empleo-publico

Berriozarren, 2024ko martxoaren 27an.–Mankomunitateko burua, Elena Ugarte Páez.

Iragarkiaren kodea: L2405328