73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Alkatetzak 2023ko azaroaren 14an eman ebazpen baten bidez, onetsi zen Vianako Udalean administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori argitaratu zen 2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 30ean.

Aintzat hartuta, Alkatetzak otsailaren 6an emandako 119/2024 Ebazpenaren bidez, adierazitako deialdian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zela.

Epea buruturik izangai onartu eta baztertuen zerrendaren aurkako erreklamazioak aurkezteko, Alkatetzak 2024ko martxoaren 25ean emandako 281. Ebazpenaren bidez, honako hau onetsi da:

Lehena.–Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

NIKITOUCHKINA NIKITOUCHKINA SVETLANA NIKOLATEVNA

FREIRE DUEÑAS MARÍA FERNANDA

ZABAL AZPIROZ MARÍA DOLORES

CASASÚS ESCUER PABLO

BARRAGAN GARCÍA SILVIA

ALONSO RUBIO MARÍA PILAR

GONZÁLEZ VIDAURRETA ÁNGEL

MARTÍNEZ BLANCO JOSE MARÍA

RIPALDA UNCITI AMAYA

VALENCIA LARA MARTA

ZALDEGUI ARECHEDERRETA OIHANA

CIAURRI MIRURI EVA

VIDAURRETA DE LA CRUZ RICARDO

SÁENZ PASCUAL JAVIER

MUNILLA BARRAGAN JUAN CARLOS

BERRUETA MARTÍNEZ ÍÑIGO

FREIRE DUEÑAS MARÍA GABRIELA

MORENO CHASCO JAVIER

GAINZA ENCINA LAURA

AGUIRRE CABEZÓN MARÍA ESTÍBALIZ

TUDANCA LÁZARO ESTEFANÍA

RIDRUEJO FERNÁNDEZ JON

PUJADA MORCILLO MIGUEL

ARNEDO ANTOÑANA MARÍA GEMA

SORIA PERUJO ANA MARÍA

FERNÁNDEZ HIDALGO ESTEFANÍA

BRAVO AGUSTÍN BEATRIZ

GOMEZ DE SEGURA ORTIZ IRUNE

BRAVO BERISA ANA BELÉN

BANDRÉS NUIN MAITANE

EGUIZABAL PÉREZ ARADROS CARLOS

MELENDO LOPEZ PABLO&

(&) Desgaitasun aitortua frogatu duten izangaiak.

Baztertuak:

GOMEZ BARTOLOME JESÚS,

Ez du aurkeztu 2. oinarrian eskatutako titulazioaren fotokopia.

GARATE BAÑEZ IDOIA,

Ez du aurkeztu behar den zenbatekoa sartu izana azterketa eskubideengatik, eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen.

Bigarrena.–Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:

Epaimahaiburua: Yolanda González García, Vianako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Aitana Duque Martínez, Vianako Udaleko lehen alkateordea.

Lehen epaimahaikidea: Arturo Hernández Armendáriz, Vianako Udaleko langileen ordezkaria.

Lehen epaimahaikidearen ordezkoa: Carlos Naranjo Duque, Vianako Udaleko langileen ordezkaria.

Bigarren epaimahaikidea: Ana Cristina Laborda Cano, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko administrari-ofiziala.

Bigarren epaimahaikidearen ordezkoa: Eva Salinas Urra, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko administrari-ofiziala.

Hirugarren epaimahaikidea: Fernando Del Prado Abadía, Vianako Udaleko administrari-ofiziala.

Hirugarren epaimahaikidearen ordezkoa: Amale Echeverría Larumbe, Vianako Udaleko administrari-ofiziala.

Epaimahaikide idazkaria: Asunción Gil Barnó, Vianako Udaleko idazkaria.

Epaimahaikide idazkariaren ordezkoa: Joaquín Legarda Araiz, Carcarko Udaleko idazkaria.

Hirugarrena.–Lehen ariketa egiteko eguna ezartzea: 2024ko maiatzaren 6a, astelehena, 09:00etan, Vianako udal kiroldegian (Arbolillos kalea z.g.).

Laugarrena.–Deialdiaren 4.3. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, zerrenda honako hauetan argitara dadin agintzea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udalaren web-orrian eta Vianako Udalaren iragarki-taulan.

Bosgarrena.–Xedatzea alkatearen ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.

Vianan, 2024ko martxoaren 25ean.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2404929