73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, oposizio-lehiaketaren bitartez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Pintore-ofizialaren lanpostua (C maila) betetzeko deialdian epaimahaia izendatzea

Alkatearen martxoaren 19ko 1104/2024 Ebazpenaren bidez, epaimahaiko kide titular eta ordezkoak izendatzen dira C mailako pintore-ofizialaren lanpostu hutsa oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdirako, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko) eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legeari (lege horrek hizpide ditu neurri batzuk gauzatzeko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze prozesuak).

Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean (lege horrek hizpide du sektore publikoaren araubide juridikoa). Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

Horiek horrela, eta erabiliz Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak,

EBAZTEN DUT:

1.–Epaimahaiko kide titular eta ordezkoak izendatzea, pintore-ofizialaren lanpostua oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdirako, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean:

Epaimahaiburua: Fernando Ferrer Molina, Tuterako Udaleko zinegotzia.

Epaimahaiburuaren ordezkoa: Zeus Pérez Pérez, Tuterako Udaleko zinegotzia.

Epaimahaikidea: Miguel Ángel Hernández Vallés, Tuterako Udaleko brigada arduraduna.

Ordezko epaimahaikidea: Juan Carlos Irisarri Samanes, Tuterako Udaleko obretako zaintzailea.

Epaimahaikidea: José Miguel Ramírez Solchaga, Tuterako Udaleko herri lanetako ingeniari teknikoa.

Ordezko epaimahaikidea: Ignacio López Burgaleta, Tuterako Udaleko arkitekto teknikoa.

Epaimahaikidea: Francisco Javier Arriazu Fernández, Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria.

Ordezko epaimahaikidea: Ángel Luis Antón Agramonte, Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria.

Idazkaria: Ana Garate Martínez, Tuterako Udaleko Giza Baliabidetako erdi mailako teknikaria.

Ordezko idazkaria: Krisztina Kelecsenyi Baranyi, Tuterako Udaleko administrari-ofiziala.

2.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan.

Tuteran, 2024ko martxoaren 20an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2404730