73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Deialdia, hautaproben bidez, Tafallako Udalean gertatzen diren beharrak betetzeko asmoz, informatika zerbitzuko eta baliabide teknologikoetako ofizial teknikoaren lanpostua aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda bat osatzeko

Tafallako Udalak, 2024ko martxoaren 21eko Tokiko Gobernu Batzarraren erabakiaren bidez, honako hau egitea erabaki zuen:

Deialdia, hautaproben bidez, Tafallako Udalean gertatzen diren beharrak betetzeko asmoz, informatika zerbitzuko eta baliabide teknologikoetako ofizial teknikoaren lanpostua aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda bat osatzeko.

Deialdiaren testu osoa eskuragarri egonen da www.tafalla.es webgunean.

Tafallan, 2024ko martxoaren 22an.–Alkate udalburua, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2405195