73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SANTAKARA

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionarioen araubidean jardun dezan

Alkatetzaren martxoaren 26ko 0059/2024 Ebazpenaren bitartez, deialdi baten oinarriak onetsi dira, administrari-ofizialaren lanpostu bat betetzeko, oposizio bidezko hautaprobak eginez eta funtzionarioen araubidean jardun dezan Santakarako Udaletxearen zerbitzura.

Alkatetzaren ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertze-errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Santakaran, 2024ko martxoaren26an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.

OINARRIAK

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionarioen araubidean jardun dezan Santakarako Udalaren zerbitzura,

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da administrari-ofizialaren lanpostu bat betetzea, oposizio-lehiaketa bidez funtzionarioen araubideakoa eta C mailakoa, Santakarako Udalaren plantilla organikoan bi zenbakia duena, Santakarako Udaleko bulegoetan aritzeko.

Era berean, eta 9. oinarrian ezarritakoarekin bat, deialdi honen xedea da izangaien zerrenda bat eratzea, administrari-ofizialaren lanpostua aldi baterako betetzeko, lehenengo proban puntuazioaren %30 gutxienez lortu duten izangaiekin.

1.2. Izendapenaren ondorioz hautatua gertatzen dena Santakarako Udaleko funtzionario bilakatuko da, ondorio guztietarako, karguaz jabetzen den egunetik hasita, eta alta emanen zaio Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean.

1.3. Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei dagozkien C mailako ordainsariak izango ditu lanpostuak, baita plantilla organikoan soldatarako ezarritako osagarriak ere.

1.4. Urteko lanaldia Udalaren bulegoetako gainerako langileek duten bera izanen da, eta zerbitzuaren beharretara egokituko da; beraz, Udalak noiznahi aldatzen ahalko du.

1.5. Bete beharreko eginkizunak egokituko zaizkie deialdiaren kategoriari eta lanpostuaren mailari, eta, besteak beste, aipamen hutsez eta bestelakoak baztertu gabe, honako hauek izanen dira:

–Jendeari arreta ematea eta administrari-ofizialek udal bulegoetan betetzen dituzten eginkizunak.

–Kontabilitate publikoa, eta idazkaritzari eta kontu-hartzailetzari laguntzea exekuzio lanetan.

–Administrari-ofizial bati dagozkion eginkizun guztiak, exekuzio lanak barne.

–Bere lanpostuarekin zerikusia duten bestelako eginkizunak, Santakarako Udalak agintzen dizkionak.

Halaber, beharrezkoa bada, jarduketak eta kudeaketak eginen ditu Udalaren bulegoetatik kanpo.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Eskatutako nazionalitatea: Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko beste estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa; orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, baldin 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean edukitzea gutxienez Batxilergoa, II. mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokidea den titulua, edo hori eskuratzeko egoeran egotea.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia.

2.2. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek betebehar horiek frogatu beharko dituzte deialdi honetako 7. oinarrian ezarritako epean eta moduan. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dituzte, eta mantendu beharko dituzte hautapen-prozesua bitartean, izendapena egin arte.

3.–Eskabideak.

3.1. Eskabideak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko 30 egun naturaleko epea egonen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita eta modu telematikoan aurkeztu behar dira Udalaren egoitza elektronikoaren erregistroaren bidez http://Santacara.sedelectronica.es/info.1 con utilización del trámite instancia general.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskabide horiek I. eranskin gisa argitaratutako ereduaren araberakoak izan beharko dute. Eredu hori Santakarako Udalaren egoitza elektronikoaren esteka honetan deskargatu daiteke: https://santacara.sedelectronica.es/info.1

3.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.4. Desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, denbora eta baliabideen aldetik, ariketak egin ahal izateko, hala behar izanez gero. Halakoetan, eskabidean adierazi beharko dute, beste orrialde batean, zer nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten. Horretarako, izangaiak egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean.

3.5. Eskabide batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskabidea aurkezteko unean, izangaiek aurkeztu beharko dute dokumentazio hau, kasuaren arabera:

NANaren edo nortasuna frogatzen duen beste agiri baten fotokopia.

Deialdiko 2.1. c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

Desgaitasuna izanik, egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek (probak egiteko denboretan edota bitartekoetan) komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzen duen agiriaren kopia aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Santakarako Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duena, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Santakarako Udalaren egoitza elektronikoan argitara dadila.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, horiek zuzentzeko. Telematikoki aurkeztu beharko dira erreklamazioak .

4.3. Erreklamazioetarako epea burututakoan eta haiei erantzun ondotik, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Santakarako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratzeko.

Ez badago izangai bazterturik behin-behineko zerrendarako, onartuen behin betiko zerrenda eratuko da.

4.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.5. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan eginen den oposizioko lehen ariketa eta epaimahaiaren behin betiko osaera. Ondoren, epaimahaiak gainerako ariketak egiteko iragarkiak argitaratuko ditu bere garaian, Santakarako Udalaren egoitza elektronikoan.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Miguel Ibiricu Varona, Santakarako Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: Jorge Cervera Ibiricu, Santakarako Udaleko zinegotzia.

–Epaimahaikidea: Borja Sada Nuin, Murillo el Cuendeko Udaleko administrari-ofiziala.

Ordezkoa: Raquel Bulnes Cervera, Milagroko Udaleko administrari-ofiziala.

–Epaimahaikidea: Eva Salinas Urra, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko administrari-ofiziala.

Ordezkoa: Ana Cristina Laborda Cano, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko administrari-ofiziala.

–Epaimahaikidea: Leire Goñi Marín, Murillo el Frutoko Udaleko administrari-ofiziala.

Ordezkoa: Andrea Lebrero Los Arcos, Milagroko Udaleko administrari-ofiziala.

–Epaimahaikide idazkaria: Ana Gómez Senosiain, Santakarako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Mari Carmen Chueca Murillo, Milagroko Udaleko idazkaria.

5.2. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude abstenitzeko egoera batean, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.3. Epaimahaia hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak –edo haien ordezkoek–. Bigarren ordezkapen bat behar izanez gero, ordezko epaimahaikide izendatu direnak ere izan daitezke haien ordezkoak.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2024ko ekainetik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Halakorik bada, epaimahaiak hurrengo probetarako deialdiak argitaratuko ditu Santakarako Udalaren egoitza elektronikoan 48 orduko aurrerapenarekin; bertan adieraziko du proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda, bai eta oposizioaldiko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den ere.

Oposizioaldiko probarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena, bai eta bolaluma urdina edo beltza ere. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko II. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaiendako eginen dira posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehen proba: teorikoa. Idatziz erantzun beharko zaio galde sorta bati. Galdera laburrak edo test modukoak izanen dira, II. eranskineko gaiei buruzkoak.

Ariketa honengatik gehienez ere 60 puntu lor daitezke, eta gutxienez ere 30 puntu eskuratu behar dira gainditzeko. Puntuak kenduko dira erantzun okerrengatik, proba egin aurretik kalifikazio-epaimahaiak esanen duen eran.

6.3.2. Bigarren proba: praktikoa. Idatziz ebatzi beharko dira galdera labur bat edo batzuk, izangaiei ematen zaizkien datuekin. Deialdiaren II. eranskinean aurreikusitako gai-zerrendako gaien aplikazio praktikoa egingo da.

Proba honetan baloratuko dira alderdi gramatikalak, agiriaren aurkezpena, eta epaimahaiak emaniko datuak ongi jaso izana.

Bigarren proban gehienez ere 40 puntu emanen dira, eta proba gainditzeko gutxienez ere 20 puntu erdietsi behar dira.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.4. Ariketak baztertzaileak izanen dira. Ariketa bakoitzari dagokion gutxieneko puntuazioa bederen eskuratzen ez duena baztertuta geldituko da.

6.5. Plika itxien sistema erabiliko da. Ariketa bakoitza zuzendutakoan, epaimahaiak argitara emanen ditu kalifikazioen zerrenda eta plikak jendaurrean irekitzeko eguna eta ordua, Santakarako Udalaren egoitza elektronikoan.

6.6. Epaimahaiak, oposizioko ariketa bakoitzaren plikak jendaurrean ireki ondotik, behin-behineko emaitzak argitaratuko ditu Santakarako Udalaren egoitza elektronikoan. Izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko kalifikazio horien aurka, bost egun naturaleko epean Santakarako Udalaren egoitza elektronikoaren erregistroan "eskabide orokorra " tramitea erabiliz: http://Santacara.sedelectronica.es/info.1.

6.7. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek agertu beharko dute aldean dutela nortasun agiri nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat. Oposiziotik baztertuta geldituko dira agertzen ez diren izangaiak edo aipatu agirietako baten bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

6.8. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak Santakarako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidekotzat jotzen duten guztia alega dezaten modu telematikoan.

7.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Izangaien kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak Santakarako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratutako du gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta puntuazio handienarekin gainditutako izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko dio Alkatetzari. Proposamen hori Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Berdinketarik gertatuz gero, ebatziko da oposizioaldiko bigarren ariketan puntuazio handiagoa lortu dutenen alde. Berdinketak badirau, zozketa publikoa eginen da.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu Santakarako Udalaren erregistro orokorrean; zehazki, honako hauek:

a) Nortasun-agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Interesdunak lanpostuko eginkizunak betetzea eragozten dion eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzen duen osasun ziurtagiri ofiziala.

c) Tituluaren jatorrizko agiria edo kopia kautotua, edo hura lortzeko eskubideak ordainduak dituela erakusten duen ordainagiria.

d) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

e) Zin egitea edo hitzematea Nafarroako Foru Eraentza begiratuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.

7.3. Proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten aipatutako epean, behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez da izendatuko, eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, galarazi gabe eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna.

7.4. Aurreko apartatuan jasotako kasuan, 7.1 apartatuan aipatzen den gainditutakoen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko da baja, aurreko apartatuetan adierazitako moduan.

8.–Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Hautapen-prozesua amaitu ondoren, eta gainditu eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaiak 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu ondoren, Santakarako Udaleko alkate udalburuak ebatziko du Santakarako Udaleko funtzionario izendatzea, administrari-ofizial lanpostuan jardun dezan.

8.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

8.3. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik hasita. Epe horretan jabetza hartzen ez badu (salbu behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan), eskubide guztiak galduko ditu Santakarako Udaleko funtzionario izateko. Kasu horretan, deialdiko 7.4 oinarrian ezarritakoari jarraikiko zaio.

8.4 Funtzionario bihurtzen diren izangaiei, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berek eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere deialdiaren 7.4 atalean xedatzen den moduan beteko da.

9.–Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda.

9.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan xedatuarekin bat, eta deialdi honen 1.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda prestatuko da, hautapen prozedura gainditu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien beste zerrenda bat eratuko da, halaber, oposizioko lehen ariketan gutxienez 30 puntu lortu dituzten izangai baztertuekin.

Gainditu arren lanposturik lortu ez dutenen zerrendan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera erabakiko da izangaien ordena. Halaber, hautapen prozesua gainditzen ez duten izangaien zerrendako ordena finkatuko da oposizio fasean lortutako puntuazioaren arabera, eta zerrenda horretan berdinketa badago, zozketa bidez ebatziko da.

9.2. Santakarako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko da aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda.

9.3. Lortutako azken puntuazioaren arabera ordenatuko da aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda.

9.4. Deialdi honetan sortuko diren kontratazio zerrendek bost urte iraunen dute, salbu eta epe laburragoan agortzen badira edo beste deialdi bat egiten bada.

9.5. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda arautuko da Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduaren bidez (haren bidez onesten dira aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak) deialdi honen xedeari eta eremuari aplika dakiokeen heinean.

10.–Datuen babesa.

Bat etorriz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren (Datuak babesteko erregelamendu orokorra, DBEO) 13. artikuluan ezarritakoarekin, izangaiei honako honen berri ematen zaie:

–Deialdiko parte-hartzaileek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Santakarako Udala da.

–Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostuak betetzea.

–Hona oinarri juridikoa: DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-betebeharra betetzeko), eta DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko).

–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko beharrezkoa den denbora guztian ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako Toki Erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Datuak komunikatuko dira legeak aurreikusitako kasuetan (5/2015 Legegintzako Errege-Dekretua, urriaren 30ekoa), barnean dela gardentasunaren atarian argitaratzea, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2. f artikuluarekin.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz (Udaletxeko plaza, 1, Santakara), ayuntamiento@santacara.es helbide elektronikora idatziz edo web-orria kontsultatuz (www.santacara.es).

–Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.

11.–Errekurtsoak.

11.1. Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

11.2. Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta hilabeteko epean, egoitza elektronikoan, Santakarako Udaleko alkateari zuzendua.

I. ERANSKINA.–HAUTAPEN PROZESUAN ONARTUA IZATEKO ESKABIDEA

http://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/Local_solicitud_proceso_selecc_E.pdf

II. ERANSKINA.–GAI ZERRENDA

1.–Biztanleen udal errolda:

–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (15.etik 17. artikulura).

1690/1986 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, zeinaren bidez onesten baita Toki Erakundeetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugaketaren Erregelamendua.

  • II. titulua.–Biztanleria eta errolda.

2.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, hizpide duena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea.

3.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa.

–Atariko titulua:

  • I. kapitulua.–Xedapen orokorrak
  • II. kapitulua.–Administrazio Publikoen organoak: I. eta II. atalak.
  • III. kapitulua.–Zehapen ahalmenaren printzipioak.
  • IV. kapitulua.–Administrazio publikoen ondare-erantzukizunak.

–III. titulua.–Administrazioen arteko harremanak:

  • I. kapitulua.–Printzipio orokorrak.

4.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena:

–II. titulua.–Udalerria:

  • I. kapitulua.–Lurraldea eta biztanleria.
  • II. kapitulua. –Antolaketa.
  • III. kapitulua.–Ordutegia.

–V. titulua.–Toki entitateen funtzionamenduaren araubidea:

  • I. kapitulua.– Funtzionamendu araubidea.
  • IV. kapitulua.– Herritarren informazioa eta parte-hartzea.

5.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa:

–I. titulua.–Toki entitateen antolaketa eta administrazioa.

  • I. kapitulua: Udalerriak.

–III. titulua.–Nafarroako toki entitateen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea.

–IV. titulua.–Toki entitateen ondasunak.

–V. titulua.–Jarduerak, zerbitzuak eta obrak.

–IX. titulua.–Prozedura eta araubide juridikoa. Toki entitateen jarduketen inpugnazioa eta kontrola.

6.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa.

7.–270/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duena aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan:

–II. kapitulua.–Aurrekontu orokorra onestea:

  • 1. atala. Aurrekontua prestatzea eta onestea.

–III. kapitulua.–Gastuetako aurrekontuko kredituak:

  • 3. atala. Aurrekontu-aldaketak.

–IV. kapitulua.–Gastu-aurrekontua betearaztea:

  • 1. atala. Arauak eta betearazteko faseak.

8.–Irailaren 21eko 273/1998 Foru Dekretua, onesten duena Nafarroako Toki Administraziorako Kontabilitate Bakuneko.

9.–12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzkoa.

–Atariko titulua. –Xedapen orokorrak.

  • III. kapitulua.– Katastroak.

10.–1/2017 Legegintzako Foru-Dekretua, uztailaren 26koa, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina:

–V. titulua.–Administrazioaren esku-hartzea lurzoruaren eraikuntzan eta erabileretan, eta hirigintza arloko diziplina.

11.–17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena:

–I. titulua.–Ingurumen arloko esku-hartzea ingurumen-baimen bateratuaren bidez:

  • –V. kapitulua.–Jarduera sailkaturako udal lizentzia behar duten instalazioak eta jarduerak.

–III. titulua.– Diziplina eta ingurumen arloko legezko egoera lehengoratzea.

12.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa.

–Atariko titulua.

–I. titulua.–Xedapen orokorrak:

  • III. kapitulua.–Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa.

13.–38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

14.–Santakarako Laborantzarako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantza, 2021ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 10ean.

15.–Ordenantza, zeinaren bidez arautzen baitira Santakarako hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta bertako zerbitzuak hartzeko eskubide eta tasak 2007ko 25.Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 26an, eta haren ondorengo aldaketak.

16.–Microsoft 365: Word eta Excel.

Iragarkiaren kodea: L2405254