73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

AKATS ZUZENKETA, 98/2024 prozedura arrunteko epatze-deian. Prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 22ko 172E/2023 Ebazpenaren kontra aurkeztu zen, zeinaren bidez Sandra Parra Zapata andreak jarritako errekurtsoa ezetsi baitzen.

2024ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 19koan, argitara eman zen 98/2024 prozedura arrunteko epatze-deia. Prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 22ko 172E/2023 Ebazpenaren kontra aurkeztu zen, zeinaren bidez ezetsi baitzen Sandra Parra Zapata andreak jarritako errekurtsoa, maisu-maistren kidegoan, Lehen Hezkuntzako espezialitatean (gaztelaniaz), sartzeko oposizioaldiko proben behin betiko puntuazioen aurkakoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 2ko 324/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduraren barruan.

Epatze-dei horretan akats bat dagoela ikusi da, espezialitateari dagokiona, Sandra Parra Zapata andreak ez baitzuen parte hartu Lehen Hezkuntzakoan, Haur Hezkuntzakoan baizik, eta errekurtsoa, beraz, espezialitate horren behin betiko puntuazioen kontra aurkeztu zuen.

Horrenbestez, bidezkoa da akatsa zuzentzea, eta jakinarazten da ezen Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ofizioaren bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaliko dela 98/2024 prozedura arruntari dagokion administrazio espedientea, Sandra Parra Zapata andreak Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 22ko 172E/2023 Ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoaren gainekoa. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen maisu-maistren kidegoan, zehazki, Haur Hezkuntzako espezialitatean (gaztelaniaz), sartzeko oposizioaldiko proben behin betiko puntuazioen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 2ko 324/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduraren barruan, zeina antolatu baitzen, alde batetik, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako langile funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez dei egiten zaie maisu-maistren kidegoko Haur Hezkuntzako espezialitatean (gaztelaniaz) interesa duten guztiei, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2024ko martxoaren 21ean.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2404736