73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LESAKA

Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko Andra Mari zahar etxea erakunde autonomoko lanpostu hutsak, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuaren barnean. Bete gabe gelditu dela deklaratzea

2024ko otsailaren 8an, Alkatetzaren 91. Ebazpena eman zen, eta horren bidez, deialdia onetsi zen, gerokultore lanpostuak merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko, hain zuzen ere, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuan eskainitako lanpostu hutsak, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legeari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak–).

Deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2024ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 29an.

Ikusirik adierazitako lekualdatze-lehiaketan parte hartzeko eskaerarik ez dela aurkeztu ezarritako epean.

Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea Andra Mari zahar etxea erakunde autonomoko gerokultorea lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketan eman gabe gelditu direla, behin-behineko enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, 20/2021 Legeari jarraikiz (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak).

2. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web atarian, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Aditzera ematea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Lesakan, 2024ko martxoaren 26an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2405211