73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

KASEDA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Kasedako alkateak, martxoaren 22ko 16/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:

"Alkatetzaren 4/2024 Ebazpenaren argitalpena aztertu da. Ebazpen horren bidez, Kasedako Udalaren zerbitzuko lanpostu baten deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen, bai eta akatsak zuzentzeko izangaiek bidalitako dokumentazioa ere. Lanpostua, hain zuzen, zerbitzu anitzetako langilearena da, funtzionarioen araubidekoan eta lanaldi osokoan.

Ikusita prozesuan parte hartzeko eskaera guztiak jasotzen dituzten instantziak, bai eta deialdiko 3. eta 5. oinarrietan xedatutakoa.

Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBATZI DUT:

Lehena.–Onestea deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda. Deialdia zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu huts bat betetzeko da, Kasedako Udalaren zerbitzura, funtzionarioen araubidean eta lanaldi osoan. Ebazpen honen eranskinean jaso da zerrenda.

Bigarrena.–Lehenengo proba egiteko eguna 2024ko apirilaren 23a izanen da, asteartea, goizeko 9:00etan, eta Kasedako Udal Liburutegian izanen da (Merkatu plaza, z.g.).

Izangaiek NANa edo nortasuna frogatzeko beste agiriren bat eraman beharko dute.

Hirugarrena.–Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kasedako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Alkatetzaren ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke hautara:

a) Berraztertze-errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.

Kasedan, 2024ko martxoaren 22an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

IZANGAI ONARTU ETA BAZTERTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

–Onartuak:

FERNANDEZ CERRADA, IÑAKI

GARDE CHACÓN, XABIER

GONZÁLEZ NAVARRO, ENRIQUE

MELENDO LOPEZ, PABLO

REMON AYESA, ALEJANDRO

ULLATE MARTÍNEZ, JOSE JAVIER

VILLAR VIDAURRE, ANGEL

ZAPATA IRIBARREN, IKER

–Baztertuak:

HUALDE ESTREMERA, ASIER

Eskabide-orria falta da (deialdiaren I. eranskina).

Iragarkiaren kodea: L2404852