73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

69C/2024 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena elikagaien merkataritzaren sektoreko (lehen txikizkako autozerbitzu eta supermerkatuen sektorea) hitzarmen kolektiboko soldatak 2024. urterako berrikusteari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da elikagaien merkataritzaren sektoreko (lehen txikizkako autozerbitzu eta supermerkatuen sektorea) hitzarmen kolektiboko soldatak 2024. urterako berrikusteari buruzko akordioa (hitzarmenaren kode zenbakia: 31001605011981), erregistro honetan 2024ko martxoaren 15ean sartu zena, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2024ko martxoaren 8an sinatu ondoren.

Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege-dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, laneko akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasunerako Planen Erregistroan inskriba dadila agintzea.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal diola Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2024ko martxoaren 23an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

NAFARROAKO ELIKAGAIEN MERKATARITZAREN HITZARMENEKO BATZORDE PARITARIOAREN AKTA

Iruñean, 2024ko martxoaren 8an, Nafarroako elikagaien merkataritzarako hitzarmen kolektiboaren batzorde paritarioa bildu da. Honako erakunde eta ordezkaritza hauek osatzen dute:

Asociación de Detallistas de Alimentación de Navarra (ADANA) elkartearen aldetik: Juan Ramón Doral Brun.

Asociación de Empresarios de Supermercados y Grandes Superficies de Alimentación de Navarra elkartearen aldetik: María Taberna Villanueva.

UGT sindikatuaren aldetik: Amaya Villanueva.

CCOO sindikatuaren aldetik: Gorka Arias.

Ekitaldiari hasiera eman ondoren,

ERABAKITZEN DUTE:

Lehena.–Indarrean den hitzarmen kolektiboaren 10. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, soldatak berrikustea, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Akta honi erantsi zaio berrikuspena.

Bigarrena.–Langileen Estatutuaren 90. artikuluan xedatutakoa betetzeko, taulak lan agintaritza eskudunari igorriko zaizkio, erregistratu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezen. Horretarako, berariazko baimena ematen zaio María Taberna andreari (NAN zenbakia: ) izapide horiek egiteko.

Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, bilera bukatutzat eman da, eta, adostasunaren adierazgarri, bertaratuek agiri hau sinatu dute, goiburuan adierazitako tokian eta egunean.

ELIKAGAIEN MERKATARITZA SEKTOREAREN HITZARMEN KOLEKTIBOKO SOLDATEN TAULAK

I. ERANSKINA

2023KO BEHIN BETIKOA (+%1,6)

OINARRIZKO SOLDATA 

I. TALDEA

1656,39

II. TALDEA

1448,96

III. TALDEA

1369,08

IV. TALDEA

1289,21

V. TALDEA

1197,19

–22 urtetik gorako gidarien osagarria

52,83

VI. TALDEA

 

–Laguntzaileak

1132,97

ANTZINATASUNA (LAURTEKOAREN BALIOA) 

I. TALDEA

71,65

II. TALDEA

62,18

III. TALDEA

58,48

IV. TALDEA

54,80

V. TALDEA

50,33

–22 urtetik gorako gidarien osagarria

2,43

ANTZINATASUNA KONPENTSATZEKO PLUSA 

I. TALDEA

32,44

II. TALDEA

28,38

III. TALDEA

26,81

IV. TALDEA

25,26

V. TALDEA

23,46

–22 urtetik gorako gidarien osagarria

1,03

PIZGARRIRIK EZAREN PLUSA (PEP) x 12 hileko

61,91

BESTELAKO SOLDATA KONTZEPTUAK

FIDELTASUN SARIA

10 URTE

187,35

15 URTE

281,02

20 URTE

374,70

25 URTE

498,34

30 URTE

662,78

35 URTE

881,49

LANEKO JANTZIAK

–ARROPA

119,41

–OINETAKOAK

39,81

KM

0,36

Iragarkiaren kodea: F2405358