73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

23E/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 26koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, sorkuntza artistikoko mintegi eta lantegietarako laguntzen deialdiko kreditua handitzen duena. DDBN identifikazioa: 744835.

Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren otsailaren 15eko 7E/2024 Foru Aginduaren bidez onetsi zen "Sorkuntza artistikoko mintegi eta lantegietarako laguntzak-948 Mintegiak" izeneko dirulaguntza deialdia.

Deialdi hori arautzen duten oinarrien arabera:

4. Baimendutako kredituari 10.000 euro gehitzen ahalko zaizkio gehienez ere, partida beraren kargura, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluko a) letran ezarritako baldintzekin.

2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 13ko 2/2024 Foru Legea onetsi ondoren, unitate kudeatzaileak proposatu du baimendutako kredituari 10.000 euro gehitzea, 2024ko gastuen aurrekontuko "Sorkuntza artistikoko mintegi eta lantegietarako laguntzak, profesionalen eta enpresen proiektuak bultzatzeko" izeneko A20002-A2500-4709-334100 partidaren kargura.

Kasu horretan, dagokion gastu espedientea tramitatu ondoren eta beste deialdirik egin behar izan gabe, azkenean erabilgarri dauden kredituak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, dirulaguntzak emateko ebazpena onetsi aurretik. Publizitate horrek ez du ekarriko eskaera gehiago aurkezteko beste eperik irekitzea, ez eta eskaerak ebazteko epea berriz kontatzen hastea ere.

Kultur Ekintza Zerbitzuaren txostena eta Kontu-hartzailetza Delegatuaren adostasuna ikusita.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Baimena ematea 10.000 euro gehitzeko deialdiaren aurrekontu kredituari, 2024ko "Sorkuntza artistikoko mintegi eta lantegietarako laguntzak, profesionalen eta enpresen proiektuak bultzatzeko" izeneko A20002-A2500-4709-334100 aurrekontu partidaren kargura.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu honek ez dakar eskabideak aurkezteko beste eperik.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko martxoaren 26an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2405541