73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

18E/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 13koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, dirulaguntza deialdi hau onesten duena: "Nafarroako udalentzako dirulaguntzak, 2024an Foru Komunitateko udal agertokietan arte eszeniko eta musikal profesionalen programazioa bultzatzeko (Udal Platea Local)". DDBN identifikazioa: 749845.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aurkeztu duen txostenean proposatzen da Nafarroako udalei dirulaguntzak emateko deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak onestea Foru Komunitateko udal agertokietan arte eszeniko eta musikalen programazioa bultzatzeko 2024. urtean (Udal Platea Local), horretarako 740.000 euroko gastua baimentzea (gehienez 110.000 euro gehiago baimendu daitezke) eta foru agindu hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, kontuan harturik betetzen direla gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen helburua, baldintzak eta betebeharrak, eta kontuan harturik, halaber, espedientean kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela.

Laguntza hauek Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren aurrekontuaren kargura finantzatuko dira, eta horretarako gehienez 740.000 euro bideratuko dira 2024ra luzatutako 2023ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan "Udaletako kultur ekintzetarako laguntzak" izena duen A20002-A2500-4609-334100 partidaren kargura.–Baimendutako kredituari 110.000 euro gehitzen ahal zaizkio gehienez, partida beraren kargura, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluko a) letran ezarritako baldintzekin.

Deialdi honetarako diru zenbatekoa honela banatuko da, betiere kreditu aski eta egokia baldin badago:

a) A kategoria: 100.000 euro.

b) B kategoria: 500.000 euro, baina gehienez 90.000 euro gehiago baimentzen ahalko dira.

c) C kategoria: 140.000 euro, baina gehienez 20.000 euro gehiago baimentzen ahalko dira.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Udaletan arte eszenikoak bultzatzeko Udal Platea Local 2024ko deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea; foru agindu honen eranskinean jaso dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontu-kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2500-4609-334100: Udaletako kultur ekintzetarako laguntzak

2024

740000.00

Baimendutako kredituari 110.000 euro gehitzen ahalko zaizkio gehienez ere, partida beraren kargura, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluko a) letran ezarritako baldintzekin.

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

6. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko martxoaren 13an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

NAFARROAKO UDALEI UDAL PLATEA LOCAL IZENEKO DIRULAGUNTZAK EMATEKO 2024KO DEIALDIA, FORU KOMUNITATEKO UDAL AGERTOKIETAN ARTE ESZENIKO ETA MUSIKAL PROFESIONALEN PROGRAMAZIOA BULTZATZEKOA. OINARRI ARAUTZAILEAK

1. Dirulaguntzen xedea eta helburua.

1.1. Dirulaguntzen xedea da sostengua ematea udalek egiten duten arte eszenikoen eta musikalen programazioari, publikoekin bitartekaritza egiteko jarduerei eta, orobat, artista elkartuen egoitza eta beste ekintza batzuei, arte eszenikoen eta musikalen arloko profesionalak kontratatuz Nafarroako Foru Komunitateko udalen titulartasunekoak diren barruko agertokietarako.

1.2. 2023ko azaroaren 6tik 2024ko azaroaren 3ra, biak barne, egiten diren arte eszenikoen eta musikalen arloko ikuskizun profesionalen programazioa du xede deialdi honek.

1.3. Deialdi honen ondorioetarako, hauek dira arte eszenikoen eta musikalen arloko profesionalak: Ekonomia jardueren gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legean jarduera artistikoen epigrafeetan sartzen diren jardueretako batean aritzen diren enpresak eta profesionalak.

Ez dira talde profesionaltzat hartuko irabazi asmorik gabeko elkarteak eta fundazioak.

1.4. Jardueren programazioak ondorio positiboak lortu nahi ditu emakumeen eta gizonen berdintasunean, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 18. artikulua betez.

1.5. Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan kultur jarduerak eta jarduera artistikoak programatzeak eragin positiboa sortu nahi du Nafarroako kultur sektorearen ekosistema profesionalean, hots, babes neurri izan nahi du sektorearen jarduna mantendu dadin eta, azken batean, pertsona guztiek eskuragarriago izan dezaten kultura eta errazagoa izan dadin kultur jardunean modu librean parte hartzea.

2. Entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.

Laguntza hauen onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1. Bi baldintza hauetako bat betetzen duen udalerri bat izatea:

a) Nafarroako Antzokien Sarea elkarteko agertoki baten titularra izatea.

b) 8. oinarrian jasotako baldintzak betetzen dituen agertoki baten titularra izatea. Baldintza horiek udaleko idazkariaren ziurtagiriaren bidez frogatu behar dira, alkateak ontzat emanda.

2.2. Aurrekoez gain, onuradun izan daitezke, orobat, udalek beren agertokiak zuzenean kudeatzeko dituzten erakunde edo entitateak.

2.3. Ezin izanen zaie dirulaguntzarik eman Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden entitateei.

Ezin izanen dira onuradun izan, orobat, zehapen administratibo irmoak edo kondena-epai irmoak betetzen ari diren entitateak, edo zehapen eta kondena-epai bat betetzeko zain daudenak sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak egiteagatik edo onartzeagatik.

2.4. Kategoria bakoitzean honako baldintza hauek betetzea:

a) A kategoria.

Baldintza hauek bete beharko ditu:

1. Biztanleria: 20.001 eta 40.000 biztanle artean, biak barne (Nafarroako Udalerrietako populazio datu ofizialak, 2023koak, Nafarroako Estatistika Institutuaren azken eguneraketaren arabera).

2. 150.000 eurotik gorako inbertsioa.

b) B kategoria.

Bi baldintza hauetako bat bete beharko da:

1. Biztanleria: 10.000 eta 20.000 biztanle artean, biak barne (Nafarroako Udalerrietako populazio datu ofizialak, 2023koak, Nafarroako Estatistika Institutuaren azken eguneraketaren arabera).

2. Gutxieneko inbertsioa: 40.001 eurotik aurrera.

c) C kategoria.

Bi baldintza hauetako bat bete beharko da:

1. Biztanleria: 9.999 biztanle arte (Nafarroako Udalerrietako populazio datu ofizialak, 2023koak, Nafarroako Estatistika Institutuaren azken eguneraketaren arabera).

2. Inbertsioa: 40.000 euro arte.

3. Aurrekontuko egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

3.1. Laguntza hauek (740.000 euro gehienez) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2024ra luzatutako 2023ko gastu-aurrekontuaren kargura finantzatuko dira. Baimendutako kredituari 110.000 euro gehitzen ahalko zaizkio gehienez ere, partida beraren kargura, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluko a) letran ezarritako baldintzekin.

Deialdiaren diru zenbatekoa honela banatuko da:

a) A kategoria: 100.000 euro.

b) B kategoria: 500.000 euro, baina gehienez 90.000 euro gehiago baimentzen ahalko dira.

c) C kategoria: 140.000 euro, baina gehienez 20.000 euro gehiago baimentzen ahalko dira.

3.2. Dirulaguntzaren portzentajea, gehienez, onartutako aurrekontuan jasotzen diren gastu diruz lagungarrien %70 izanen da.

a) Laguntzak, kategoria bakoitzean, proportzionalki eta ekitatez banatuko dira onuradunen artean, eskaeren baremazioan lortzen duten puntuazioaren arabera, 7. puntuan ezarritako irizpideei jarraituz.

b) Horretarako, udal bakoitzari dagokion dirulaguntza zehazteko, baremoan lortzen diren puntu guztiak batuko dira eta puntu bakoitzari ematen zaion balioaz biderkatuko dira.

c) Puntu baten balioa lortzen da kategoria bakoitzean baimendutako gastua zati barematutako udal guztien puntu kopurua eginda.

d) B eta C kategorietan, deialdiari esleitutako diru zuzkidura agortu ez bada, kategoria bakoitzeko onuradunen artean banatuko da, irizpide berbera aplikatuz, betiere dirulaguntzaren gehieneko portzentajea gainditu gabe.

4. Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

4.1. Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4.2. Eskaerak nahitaez telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

Eskaera aurrez aurre aurkezten bada, entitate interesdunari eskatuko zaio zuzentzeko, baliabide elektronikoen bidez aurkeztuz. Ondorio horietarako, zuzenketa benetan egin den eguna joko da aurkezpen-datatzat, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluaren 4. apartatuan ezarritakoaren arabera.

4.3. Laguntza-eskaerak oinarri hauetako I. eranskinean ageri den ereduaren arabera aurkeztuko dira, bertan aipatzen diren agiriak nahitaez erantsita.

4.4. Eskabide ereduak eta eranskinak Nafarroako Gobernuaren web-orriaren bitartez bete eta tramitatzen ahalko dira.

4.5. Dirulaguntza-eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1 artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean okerra zuzendu dezala edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

4.6. Prozesuan zehar, noiznahi ere eskatzen ahalko zaie informazio osagarria eskatzaileei.

5. Gastu diruz lagungarriak.

5.1. Deialdi honen ondorioetarako, honako gastu hauek izanen dira diruz lagungarriak:

a) Talde profesionalen ikuskizunak kontratatzeagatik egindako gastuak, BEZa barne, entitateak konpentsatu ezin badu.

b) Publikoarekin bitartekaritza-jarduerak egiteko profesionalak kontratatzearen ondoriozko gastuak, BEZa barne, entitateak konpentsatu ezin badu.

c) Egoitza-proiektuak, artisten elkarteetakoak eta sorkuntza laborategi edo habietakoak egiteko profesionalak kontratatzearen ondoriozko gastuak, BEZa barne, entitateak konpentsatu ezin badu.

d) Diruz lagungarria den programazioaren sustapenak eta/edo publizitateak eragindako gastuak, BEZa barne, entitateak konpentsatu ezin badu.

e) Egile-eskubideak kudeatzen dituzten entitateek sortutako gastuak, BEZa barne, entitateak ezin badu konpentsatu.

5.2. Dirulaguntzen deialdi honen xedetik kanpo daude, berariaz, honako hauek:

a) Irabazi asmorik gabeko fundazio eta elkarteen eta talde ez-profesionalen ikuskizunak kontratatzeak ekarritako gastuak.

b) Produkzio gastuak (egikaritze teknikoa) eta laguntza-langileak kontratatzekoak, bai eta espazioak eta materialak alokatzekoak ere.

c) Bidaia, garraio, otordu eta ostatu gastuak.

d) Herriko arte eta/edo kultur entitateen parte-hartzea duten jarduerak.

e) Herriko jaiei edo zaindariaren omenezko jaiei loturiko jarduerak.

f) Berreskuratzen edo konpentsatzen ahal diren zeharkako zergak.

BEZa duten gastuen kasuan, entitateak ezin badu konpentsatu, gastuaren barruan zenbateko hori adieraziko da.

Entitateak konpentsatzen ahal badu, gastuaren barruan ez da BEZaren zenbatekoa adieraziko.

Entitateak BEZaren hainbanaketa aplikatzen badu, hainbanaketa horren arabera dagokion BEZaren zenbatekoa sartuko da.

6. Tramitazio eta ebaluazio organoak.

6.1. Eskaerak Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak tramitatuko ditu, norgehiagokako araubidean.

6.2. Batzorde batek baloratuko ditu eskaerak, eta kide hauek izanen dira batzorde horretan:

–Lorenzo García Echegoyen, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, zeina batzordeko burua izanen baita.

Ordezkoa: Joaquín Llansó San Juan jauna, Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko zuzendaria.

–Yolanda Osés Pérez, Kultur Ekintza Zerbitzuko goi mailako teknikaria, zeina batzordekidea izanen baita. Ordezkoa: Jesús Arana Palacios.

–Rufina Tres Gambarte, Kultur Ekintza Zerbitzuko teknikaria, zeina batzordekidea izanen baita. Ordezkoa: Amalia Jiménez Atienza.

–Estefanía Munárriz Nuin, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua, zeina batzordeko idazkaria izanen baita, hitza eta botoa dituela.

Ordezkoa: María Soledad Martínez Caspe, Programa Artistikoen eta Hedapenaren Ataleko burua.

Batzorde horrek eskaeren ebaluazioa eta akta eginen ditu.

Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak, ebaluazio batzordeak sinatutako akta ikusi ondoren, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

Kultur Ekintza Zerbitzuak eskaturik, kanpoko adituengana jotzen ahalko da, aurkeztutako eskaerak hobeki baloratzearren.

7. Norgehiagokako prozeduraren balorazio irizpideak.

Batzordeak jarraian jasotzen diren balorazio irizpideak hartuko ditu kontuan.

Baremoak hiru atal ditu:

–A atala: balorazio osoaren %40 da, eta toki entitate bakoitzak barruko aretoetan aritzen diren talde profesionalen arte eszeniko eta musikalei ematen dien laguntzaren aurrekontu-eginahalari dagokio.

–B atala: balorazio osoaren %50 da, eta barruko aretoetan aritzen diren talde profesionalen arte eszeniko eta musikalen programazio berariazkoari buruzkoa da; arreta berezia jarriko zaie dantzari eta Nafarroako sektore profesionalari.

–C atala: balorazio osoaren %10 da, eta bestelako alderdi osagarriei buruzkoa da.

A atala.–Toki entitate bakoitzak, 2023ko azaroaren 6tik 2024ko azaroaren 3ra arte, biak barne, barruko areto eszenikoetan aritzen diren talde profesionalen arte eszenikoei eta musikalei laguntzeko egiten duen aurrekontu-eginahala.

40 puntu gehienez.

A.1. Udalak egiten duen aurrekontu-eginahalari dagokionez. (30 puntu gehienez).

Eskatzailearen barruko aretoetan egindako arte eszenikoetarako aurreikusitako aurrekontua, honela neurtua: deialdi honen arabera diruz lagungarriak diren gastuak, 2023ko azaroaren 6tik 2024ko azaroaren 3ra arte eginak, biak barne.

Atal honetan, ez da aurreikusten dezimalik erabiltzea (zenbatekoa hurbilen dagoen zenbaki osora biribilduko da).

–A kategoria. Gutxieneko gastua 150.000 euro: 3 puntu 10.000 euroko, 150.000 eurotik aurrera.

–A kategoria. Gutxieneko gastua 40.001 euro: 3 puntu 4.000 euroko, 40.001 eurotik aurrera.

–C kategoria. 40.000 eurora arteko gastua: 3 puntu 3.000 euroko, 4.000 eurotik aurrera.

A.2 Aurrekontu-eginahala, populazioarekin alderatuta (10 puntu gehienez).

Hau ulertzen da biztanle bakoitzeko aurrekontu-eginahaltzat: Udal Platea Local 2024ko deialdi honetan onartutako aurrekontua zati herriko biztanle kopurua.

EUROTAN

PUNTUAK

0-2

0

2,01etik 4ra

1

4,01etik 6ra

2

6,01etik 8ra

4

8,01etik 10era

6

10,01etik 12ra

8

12,01etik 14etara

9

14 baino gehiago

10

B atala.–%50 da, eta 203ko azaroaren 6tik 2024ko azaroaren 3ra arte, biak barne, barruko areto eszenikoetan aritzen diren talde profesionalen arte eszenikoen eta musikalen berariazko programazioaren aurreikuspenei dagokie.

Bakar-bakarrik txarteldegiaren kontura egiten diren programazio guztiak salbuesten dira.

50 puntu gehienez.

B.1. Helbidea Nafarroako Foru Komunitatean duten arte eszenikoetako profesionalentzako laguntzari dagokionez. (gehienez ere 25 puntu eskuratzen ahalko dira).

KONPAINIAK

PUNTUAK

KONTRATATUTAKO
EMANALDIA

EMANALDIA EUSKARAZ

B.1.A. ANTZERKIA ETA MUSIKA

1,5 puntu emanaldi bakoitzeko

0,5 puntu estra emanaldi bakoitzeko

B.1.B. DANTZA ETA ZIRKUA

2,5 puntu emanaldi bakoitzeko

---

B.2. Helbidea Nafarroako Foru Komunitatean ez duten arte eszenikoetako profesionalen kontratazioari dagokionez. (gehienez ere 20 puntu eskuratzen ahalko dira).

KONPAINIAK

PUNTUAK

KONTRATATUTAKO
EMANALDIA

EMANALDIA EUSKARAZ

B.2.A. ANTZERKIA ETA MUSIKA

1 puntu emanaldi bakoitzeko

0,5 puntu estra emanaldi bakoitzeko

B.2.B. DANTZA ETA ZIRKUA

2 puntu emanaldi bakoitzeko

---

B.3. Arte eszenikoak kontratazio formula desberdinen bidez (estreinaldiagatiko lagapena, finkoa + txarteldegia) sustatzeari dagokionez. (gehienez ere 2,5 puntu eskuratzen ahalko dira).

BEREN ESPAZIOA HONAKO PROFESIONAL
HAUEI LAGATZEN DIETEN UDALERRIAK:

PUNTUAK

KONTRATATUTAKO
EMANALDIA

EMANALDIA EUSKARAZ

B.3.A. ANTZERKIA ETA MUSIKA (1,25 puntu gehienez)

1 puntu emanaldi bakoitzeko

0,25 puntu estra emanaldi bakoitzeko

B.3.B. DANTZA (1,25 puntu gehienez)

1,25 puntu emanaldi bakoitzeko

---

B.4. Programazioa landu eta sustatzeko molde desberdinei dagokienez. (gehienez ere 2,5 puntu eskuratzen ahalko dira).

Dirulaguntza honen onuradun ateratzen diren agertokietan beste udal batzuekin batera egindako programetan parte hartzea, edo beste toki entitate batzuekin elkarlanean aritzea ordainsariak eta kontratazio baldintzak batera negoziatzeko:

PUNTUAK

1,25 puntu ekintza bakoitzeko

C atala.–%10 da, eta bestelako alderdi osagarriei buruzkoa da.

Gehienez ere 10 puntu.

PUNTUAK

C.1. Kultur teknikarien prestakuntza egiaztatua izateko konpromisoari dagokionez (puntu bat gehienez)

0,25 puntu kultur kudeaketako gaiei buruzko prestakuntzako 10 ordu bakoitzeko, agertokiaren arduradun diren kultura teknikariek egin beharrekoa (0,5 puntu gehienez)

0,25 puntu azoka eta biltzarretara joateagatik (0,5 puntu gehienez)

C.2. 2023ko deialdian onartutako gastu guztiaren justifikazioa (puntu bat)

Puntu bat 2023ko deialdian onartutako gastu guztia (%100) justifikatzeagatik

C.3. Jarduerak baliabide telematikoen bidez programatzea (puntu bat gehienez)

0,25 puntu programatutako jarduera bakoitzeko

C.4. Gizarte-inklusiorako ekintzei, bestelako gaitasunak babesteko ekintzei eta genero berdintasunerako ekintzei dagokionez (2 puntu gehienez)

0,25 puntu, egokitutako eserleku kopuru bat izanez gero, eserleku guztien %2 gutxienez

0,25 puntu, baldin sistema bat badago entzumenaren edo ikusmenaren dibertsitate funtzionala duen publikoaren beharrei egokitua

0,50 puntu, zailtasun fisikoak eta psikosozialak dituzten publikoen inklusioa sustatzeko, kultura aniztasunari arreta emateko eta/edo genero estereotipoak hausteko eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak murrizten laguntzeko programak edo ekintzak izateagatik (1,5 puntu gehienez)

C.5. Egoitza-proiektuetan profesionalen kontratazio egiaztatua (puntu bat gehienez)

Puntu bat egoitza, artisten edo taldeen elkarte eta sorkuntza laborategi bat osatzeko proiektu bakoitzeko, edo antzeko proiektu bakoitzeko, helburu baldin badute deialdiaren aldian Nafarroako talde edo artista profesionalen sorkuntza bultzatzea

C.6. Profesionalak kontratatzea publikoarekin bitartekaritza jarduerak egiteko (4 puntu gehienez)

2 puntu, publikoarekin bitartekaritza egiteko proiektu bakoitzeko

8. Betebeharrak.

8.1. Agertokien baldintzak.

1. Agertokiaren baldintzak:

a) 140 eserleku edo gehiago sartzeko tokia izatea.

b) Agertoki edo eremu eszeniko bat izatea, gutxieneko neurri hauekin:

1.–Zabalera: 7 metro. Hondoa: 5 metro. Altuera: 4,5 metro, 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen eraiki diren eta martxan dauden agertokientzat.

2.–Zabalera: 8 metro. Hondoa: 6 metro. Altuera: 4,5 metro, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera eraikitako agertokientzat.

c) Trust-ari dagokionez:

1.–2007ko urtarrilaren 1etik aurrera eraikitako agertokietan, eremu eszenikoaren sabaian trust edo metalezko euskarri bat izatea, banaketa proportzionatua duena, ekoizpen lan baten elementuen euskarri izateko modukoa. Elementu horiek dira, besteak beste: eszenografiak, ehunak eta argi eta soinu aparatuak. Trustak haga independenteen bitartez eraikita egon behar du, batzuk elektrifikatuak eta beste batzuk ez, eta ez egitura guztia batera jaistera behartzen duen armazoi baten bitartez. Gainera, eszenatokitik kanpora dagoen haga bat izan beharko da, besaulki-patioaren gainean, eta elektrifikatua, ikuskizunari aurretiko argiztapena eman ahal izateko.

2.–2007ko urtarrilaren 1a baino lehen eraiki bada, agertokiak trusta izan behar du, edo, bestela, metalezko euskarri bat edo argiztapen pantaila bat. Agertokiak eszenatokitik kanpora dagoen haga bat izan behar du, besaulki-patioaren gainean, eta elektrifikatua, ikuskizunari aurretiko argiztapena eman ahal izateko.

d) Zamalanetarako sarbide bat izatea, ezaugarri hauekin:

1.–2007ko urtarrilaren 1a baino lehen eraikitako agertokietan, eszenatokitik ahalik eta hurbilen egotea, betiere instalazioak igogailua edo karga-jasogailua izanez gero, areto eszenikoa kalearen mailan ez badago.

2.–Agertokira zuzenean iristeko modukoa izatea, eta gutxienez 2,15 metroko zabalera eta 2,15 metroko altuera izatea, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera eraikitako agertokietan.

e) Agertokian zurezko zorua izatea, beltzez pintatua, iltzatutako ainguraketak onartu ahal izateko nahikoa den lodierakoa.

f) Emanaldiaren egunean, jantzi eszeniko bat izatea, ganbera beltz bat sortuko duena, eremu eszenikoa aforatzeko nahikoa, horren barnean izanik foro-oihala, hankak (ehunezkoak edo zur beltzezko bastidoreak) eta banbalinak.

2. Azpiegitura teknikoaren ezaugarriak:

a) Argiztapenari dagokionez:

1.–Areto osoan potentzia-igorpenen banaketa proportzionatua, agertokiaren ondoan egonen den toki batean biltzen ahal dena, hargune elektrikoa kokatzen den puntuan.

2.–DMX 512 seinalea igortzea kabinaren eta agertokiaren artean.

3.–Korronte hargunea, gutxienez ere 40 kilowatteko potentziarako.

b) Soinuari dagokionez:

1.–Soinu patch bat kabinaren eta agertokiaren artean, 8 kanalekoa eta 2 itzuleraduna, kableatu finkoarekin, agerian egonen ez dena eta ikusle bakar batek ere uki ez dezakeena.

2.–Oindunak diren bi mikrofono.

c) Laneko tokiei dagokienez:

1.–Kontrolerako puntu edo kabina bat (konpartimentu iragazgaitz bat izanen duena edo agertokiko berariazko eremu bat, eszenatokia ikusteko aukera emanen duena; ikusleak ezin izanen dira bertara iritsi edo eremu hori gurutzatu). Toki hori ikuskizuneko langile teknikoen lantokia izanen da, eta argiztapeneko eta ikuskizuneko aparatuen kontrolerako izanen da (eszenatokiarekin komunikatuta egonen da). Aretoko argien kontrola ere izan behar du.

2.–Agertokian laneko eskailera bat, bi orrikoa, egonen da, araudiaren araberakoa, eremu eszenikoaren altuerarekin bat etorriko den altuerakoa.

d) Bermatuko da kontratatutako talde artistikoak argi eta soinuko behar besteko ekipamendu teknikoa izanen duela emanaldiaren egunean, antzerki, dantza edo musikako ikuskizun estandar baterako nahikoa. Ekipamendua emanaldirako kontratatzen ahalko da, edo areto eszenikoaren jabetzakoa izan.

8.2. Arte eszenikoen programazioa bultzatzeko deialdian parte hartzeko behar diren baldintzak, Nafarroako Antzokien Sarea elkartekoak ez diren udalentzat:

a) 8.1. puntuan ezarritako baldintzetarako egokia den agertoki bat izatea.

b) Kultur kudeaketako langile profesionalak izatea, agertokirako.

c) Aretoari laguntza teknikoa emateko zerbitzua izatea, bertako langileen bitartez edo enpresa espezializatu baten bitartez.

d) Dirulaguntza honen bidez programatzen diren arte eszenikoetako ikuskizun guztietan gutxieneko sarrera bat kobratzeko konpromisoa bermatzea.

9. Dirulaguntzak emateko ebazpena.

9.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hiru hilabeteko epean gehienez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du laguntzak esleitzeko.

Epe hori iraganik berariazko ebazpenik argitaratu gabe, eskaera ezetsitzat joko da.

9.2. Ebazpena entitate interesdunei jakinaraziko zaie eta deialdiaren fitxan argitaratuko da, baita Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko iragarki-taulan ere (Navarrería kalea 39, Iruña).

9.3. Berariazko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabete bateko epean, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

Presuntziozko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariari zuzendua, isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita noiznahi, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

10. Diruz laguntzen diren proiektuen edo jardueren interes soziala, kultur mezenasgoaren ondorioetarako.

10.1. Maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuaren 27.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak edo jarduerak interes sozialekotzat hartuko dira, foru lege horretan aurreikusitako zerga-pizgarriak aplikatzearen ondorioetarako (2/2023 Legegintzako Foru Dekretua, maiatzaren 24koa, zeinaren bidez onesten baita fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bategina).

10.2. Kultur mezenasgoaren arloko zerga-pizgarriak aplikatzeko, entitate onuradunek bete egin beharko dituzte maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuan eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22. artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak (foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen).

11. Entitate onuradunen betebeharrak.

11.1. Kultur jardueren kudeaketa toki entitateak berak zuzenean egiten ez badu, kudeaketa egiten duten erakunde autonomoek, patronatuek, fundazioek, enpresa entitate publikoek edo merkataritza sozietateek, dirulaguntza eman dela posta elektronikoaz jakinarazi eta hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharraren aitorpena aurkeztu beharko dute erregistro telematikoaren bitartez, eta, hala badagokio, baita eskatzen zaien dokumentazioa ere, bat etorriz maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean ezarritakoarekin, non arautzen baitira Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak.

Aitorpen eredua eta nahitaezko dokumentazioa Nafarroako Gobernuaren web-orriaren bitartez kontsultatu, bete eta tramitatzen ahalko dira.

Zehapenak galarazi gabe (halakorik ezartzea bidezko izanez gero), onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratzen badu, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

11.2. Deialdi honen bidez diruz laguntzen diren jardueretarako baizik ez da erabiliko laguntza, eta, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak beteko dira.

11.3. Diruz lagundutako jarduerak egin direla eta egindako gastuak justifikatu beharko dira Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalean.

11.4. Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalari jakinarazi beharko zaio jarduerak gauzatzean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den une berean, baldin eta jarduerak aldatzea ekartzen badu.

Diruz lagundutako jardueretan edozein aldaketa egiteko Kultur Ekintza Zerbitzuaren adostasuna beharko da aurretik, eta zerbitzu horrek baimena emanen du ofizioz, baldin eta aldaketak diruz lagundutako jarduerak funtsean aldatzen ez baditu, ebaluazio batzordearen ustean.

11.5. Jarduera Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin egin dela aipatzea programan, kartelean edo edozein eratako iragarkietan edo publizitatean.

Aipamen hori Nafarroako Gobernuko Nafarroa Markaren eta Argitalpenen Atalaren jarraibideen arabera egin beharko da (helbide elektronikoa: publicaciones@navarra.es), kasu bakoitzean aurreikusitako elementuen arabera, eta jardueraren zabalkundeak iraun bitarte izanen da agerian.

11.6. Noiznahi ere onartzea Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak jarduerak gauzatzen ari direla ziurtatzeko egiten duen egiaztapen lana.

11.7. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalari.

Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuek eta haren erakunde autonomoek –Euskarabidea, kasurako– kudeatutako deialdien bidez lortu diren dirulaguntzen berri ere eman beharko da.

Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

11.8. Ez erabiltzea inolako euskarritan, ez publizitatean ez informazioan, hizkera edo irudi sexistarik.

Halaber, zuzenean sortzen diren dokumentuetan hizkera inklusiboa erabiliko da (horretarako, onuradunek honako lan hau kontsulta dezakete: "Guía sobre estrategias de comunicación incluyente: El Género como prioridad", esteka honetan eskuragarri dagoena:

https://www.navarra.es/NR/rdonlyres/30B6ABA1-F8D6-468F-8CBB-D5808B5F6575/118955/GUIADECOMUNICACION1213.pdf

12. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

12.1. Dirulaguntza guztia bukaeran ordainduko da, hau da, diruz lagundutako programak gauzatzeko epea bukatutakoan.

Justifikazioa egiteko, entitateak dokumentazio hau aurkeztuko du, 2024ko azaroaren 11n beranduenez: finantzatutako proiektuaren memoria ekonomikoa eta jardueretakoa, deialdi honen oinarrietan ezarritako moduan, onartu eta ziurtatu ondoren aurkeztutako dokumentazioa gauzatu den jarduerari dagokiola.

Jarduerak 2023ko azaroaren 6tik 2024ko azaroaren 3ra bitartean egin beharko dira, biak barne.

Gastuen eta ordainketen frogagiriek 2023ko azaroaren 6tik 2024ko azaroaren 11ra artekoak izan behar dute, biak barne.

12.2. Justifikatzeko modua.

12.2.1. Justifikazioa telematikoki aurkeztuko da derrigorrean.

Diruz lagundutako jarduerak egin ondoren, onuradunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, 2024ko azaroaren 11n beranduenez:

a) Gastuaren kontabilizazio agiriaren zenbakia.

b) Ordainketaren kontabilitate agiriaren zenbakia.

c) Ordainketaren data.

d) Kontratatutako talde artistikoa eta/edo entitatea.

e) Kontratatutako talde artistikoaren eta/edo entitatearen IFKa.

f) Kontzeptua / jarduera / ikuskizunaren izena.

g) Emanaldiaren data.

h) Faktura zenbakia eta data (toki entitateei frogagiri gisa aurkezten zaizkien fakturak apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuaren arabera egin beharko dira; izan ere, foru dekretu horren bidez fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onetsi zen).

i) Zenbatekoa (BEZa barne).

Dokumentazio hori Excel formatuko taula batean jasoko da, behin betiko gastuak eta dagozkien ordainketak justifikatzeko. Taula horretan, gastuen eta ordainketen zerrenda jasoko da, deialdi honen 5. oinarrian adierazitako tipologiaren arabera, bai eta proiektuari lotutako diru-sarrerak ere, behar bezala egiaztatuak (halakorik badago).

Taula hori laguntzaren fitxan dago eskuragarri, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko zerbitzuen katalogoan (V. eranskina).

Informazio hori Excel formatuan aurkeztu beharko da, ez PDF formatuan.

12.2.2. Udaleko idazkariaren ziurtagiria, alkateak ontzat emana (IV. eranskina), edo, halakorik ezean, entitateko idazkariaren ziurtagiria, entitateko kudeatzaileak edo lehendakariak ontzat emana, honako hau ziurtatzen duena:

Dirulaguntzaren xede den programazioa bat datorrela emakidaren baremoa egiteko bidalitako aurreikuspenarekin, VI. eranskineko ereduaren arabera.

Programatutako jarduera bakoitzaren datuak Nafarroako kultur informazioko sisteman sartu direla.

V. eranskinean jasotako datuak egiazkoak direla.

12.2.3. Inprimatutako elementuak eta publizitatekoak.

12.2.4. Entitateko kultur teknikariek prestakuntza jaso dutela eta ferietara joan direla egiaztatzea, prestakuntza/azoka antolatzen duen entitateak emandako ziurtagiriaren bidez.

12.2.5. Egoitza-proiektuak egiaztatzea, kontratuaren, hitzarmenaren, deialdiaren ebazpenaren edo antzekoen kopiaren bidez.

12.2.6. Publikoarekiko bitartekaritza jarduerak egiaztatzea.

12.3. Dirulaguntzaren xedeko programarako onartu den gastu guztia justifikatu beharko da.

12.4. Onartutako aurrekontuaren zenbateko osoa justifikatzen ez bada, eta diruz lagundutako jarduera egin bada, honela kalkulatuko da ordaindu beharreko zenbatekoa: gastu justifikatuen baturari aplikatuko zaio onartutako aurrekontuaren eta emandako dirulaguntzaren artean dagoen portzentaje bera.

12.5. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, galduko da justifikatzen ez diren gastuetarako dirulaguntza kobratzeko eskubidea.

Mezenasgorako eta babesletzarako dauden modalitateen bidez ekarpenik jasoz gero, zehaztu beharko dira, eta laguntza horiek diruz lagundutako proiektua gauzatzeko izan duten eragina ebaluatuko da.

Halaber, babesletza kontratuen kopia igorri beharko da.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

13. Dirulaguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.

Deialdi honetan araututako dirulaguntzak bateragarriak izanen dira helburu bererako edozein administrazio edo entitate publikok edo pribatuk emandako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin.

Nolanahi ere, argi eta garbi identifikatu beharko da gastuen trazabilitatea.

Azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 16.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo jarduera horretarako beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide bereki batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

14. Dirulaguntza kobratzeko eskubidea galtzea eta dirulaguntza itzultzea.

Entitate onuradunak ez baditu betetzen laguntzak emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko du, osorik edo partzialki.

Entitate onuradunak ez baditu betetzen laguntzak emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak, onartutako dirulaguntza itzuli egin beharko du osorik edo partzialki, aipatutako foru legearen 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.

15. Arau-hausteak eta zehapenak.

15.1. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.

15.2. Zehapen prozedura izanen da ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen VI. tituluaren III. kapituluan.

16. Dirulaguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ere.

17. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

18. Eredu edo txantiloien zerrenda.

Agiri hauek eskuragai daude Nafarroako Gobernuko Tramiteen katalogoan (https://www.navarra.es/es/web/servicios-empleado/tramites/on/-/line/CONVOCATORIA-DE-SUBVENCIONES-A-LOS-MUNICIPIOS-DE-NAVARRA-PARA-APOYAR-LA-PROGRAMACION-DE-ARTES-ESCENICAS-Y-MUSICALES-PROFESIONALES-EN-LOS-ESPACIOS-ESCENICOS-MUNICIPALES-DE-LA-COMUNIDAD-FORAL-UDAL-PLATEA-LOCAL-2023-):

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

I. eranskina.–Eskabidea.

II. eranskina.–Ziurtagiriaren eredua / Dirulaguntzaren eskabidea.

III. eranskina.–Dirulaguntza banatzeko baremoaren fitxa.

IV. eranskina.–Ziurtagiriaren eredua / Dirulaguntzaren justifikazioa.

V. eranskina.–Gastu diruz lagungarriak justifikatzeko taula.

VI. eranskina.–Behin betiko programazioa justifikatzeko fitxa.

Iragarkiaren kodea: F2404701