54. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizain izateko 108 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizain izateko 108 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8.2 oinarrian xedatutakoa betetzeko (2017ko 185. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 25ekoa), deialdi horretako epaimahaiak aurkeztu zuen probak gainditu zituzten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, proposamena egin zuen probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko. Proposamen hori 2019ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 20koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 171/2020 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren erizainen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen zitzaien. Deialdi hori 2020ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17koan.

Ondoren, izendapen proposamen osagarri batzuk sortu ziren, bai eta haien izendapen osagarriak ere.

Desgaitasuna duten pertsonentzako txandako izangaia den Cristina Arroyo Manzanal andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaion, lanpostuaz jabetu zen egunetik beretik, egun horretan beste administrazio publiko batean ari zelako lanean. Hortaz, lanpostu huts hori betetzen da gaindituen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin.

Aurrekoa kontuan hartuta, eta ez dagoenez gainditutako beste izangairik %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako txandan, bidezkoa da izendapen proposamena osatzea eta Inés Pérez Irache andrea sartzea bertan, hura baita lanposturako baldintzak bete eta txanda irekiko zerrendan hurrengoa den izangaia, lehenengo izendapen proposamenean sartutako izangaien atzetik.

Horrenbestez, bidezkoa da:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizain izateko lanpostuetarako izendapen proposamena osatzea, honako hauen alde:

Txanda irekia:

PÉREZ IRACHE, INÉS

2. Deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutakoak hilabeteko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 21ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F2403211