44. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez bete daitezen B eta C mailetako lanpostu hutsak, oposizio-lehiaketa batzuetan, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

Alkatearen otsailaren 13ko 526/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi da, lekualdatze-lehiaketa bidez bete daitezen B eta C mailetako lanpostu hutsak, oposizio-lehiaketa batzuetan, aldi baterako enplegua merezimendu-lehiaketaren bidez egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari. Lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan.

Alkatearen maiatzaren 23ko 1120/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, ezartzen dituena aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak eta deialdi bereziak, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Aipatutako ebazpena argitaratu zen 2022ko 103. Nafarroako Al­diz­kari Ofizialean, maiatzaren 26an.

Osoko Bilkurak 2022ko urriaren 27an hartutako erabaki baten bidez, toki-erakunde hau partez atxikitzen zaio uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotako erregulazioari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan–).

Enplegu publikoa egonkortzeko eskaintzan sartutako plazak eskainiko dira barne-mugikortasuneko prozedura batean, lekualdatze lehiaketa bidez, eta hartan parte hartzen ahalko dute deialdiaren xedeko lanpostu berean izendapena duten enplegatu finkoek, hala ezarririk baitago uztailaren 1eko 9/2022 Foru Legean, 10.1 artikuluan (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan–).

Horiek horrela, eta baliatuz apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (lege horrek arautzen ditu toki araubidearen oinarriak),

EBAZTEN DUT:

1.–Deialdi bat onestea, lekualdatze-lehiaketa bidez bete daitezen B eta C mailetako lanpostu hutsak, agertzen direnak I. eranskinean (Deialdiko ezaugarrien taula).

2.–Onestea lekualdatze-lehiaketa arautuko duten oinarriak eta ezaugarrien taulak. Ebazpen honen eranskinean jasota daude.

3.–Ebazpen hau, deialdia, oinarriak eta eranskinak argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan.

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea eta aplikatzekoa den araudia.

1.1. Deialdi honen xedea da lekualdaketako merezimendu-lehiaketa bidez betetzea I. eranskineko lanpostu hutsak (Deialdiaren ezaugarrien taula), egonkortze prozesuen barnean; hain zuzen ere, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen babespean egiten diren prozesuen barnean (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan–).

1.2. I. eranskinean (Deialdiaren ezaugarri espezifikoen taula) honako hauek zehazten dira: plaza kopurua, maila-betekizunak, lanpostua, titulazioa, destinoa, funtzionarioen edo lan-kontratudunen araubidea, lanaldi osoa edo partziala, hizkuntza bat jakin beharra eta gainerako ezaugarriak.

1.3. Prozedura hau gauzatzeko, honako hauetan xedatutakoa beteko da: 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, hizpide dituena premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan; 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, hizpide dituena neurri batzuk egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua; 7/1985 Foru Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriei buruzkoa; azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 10. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua), aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

2.–Deialdiko plazak.

2.1. Lanpostuak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdi honetan sartzen dira, hasiera batean, I. eranskineko (Deialdiko ezaugarrien taula) lanpostu hutsak eta lehiaketan lanpostu bat lortzen dutenek hutsik uzten dituzten lanpostuak, baldin badira Tuterako Udalaren, haren erakunde autonomoen eta mendeko entitateen plantilla organikokoak. Dena den, izangaiek lekualdatze-lehiaketan beste lanpostu bat lortu ondoren uzten dituzten lanpostu hutsak ez dira eskainiko baldin bete beharrekoak ez badira, dela "iraungitzeko" lanpostuak direlako, dela titularrek nahiz ordezkoek benetan betetzen ez dituztelako.

2.2. Tuterako Udalaren, haren erakunde autonomoen eta mendeko entitateen lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa.

2.3. Halaber, aipatutako lanpostuak deialditik kanpo uzten ahalko dira honako arrazoi hauengatik: birkokatze prozesuen eraginagatik, jarduneko zerbitzura itzultzen direnei adjudikatzeagatik edo burutza uzten duten langile finkoei adjudikatzeagatik, edo antolamenduan ezarritako beste edozein arrazoirengatik.

2.4. Behar diren hautaprobak gainditu eta Nafarroako Administrazio Publikoetatik edozeinetan sartu zirenek, 2009ko urtarrilaren 1aren ondoren sartu ere, euskara edo Europar Batasuneko hizkuntzaren bat jakin beharra duten lanpostuetan, soilik parte hartzen ahal dute hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak betetzeko deialdietan. Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari betekizun hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

3.–Betebeharrak.

3.1. Lekualdatze-lehiaketan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Tuterako Udalaren, haren erakunde autonomoen eta mendeko entitateen lan-kontratudun finko izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

b) Deialdiaren xede den lanpostu bererako izendatua izatea.

c) Baldin hala ezartzen badu I. eranskinak (Deialdiaren ezaugarrien taula), eta jarraikiz ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoari (Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean babesteari buruzko Legea), adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko betekizuna da epai irmo baten bidez kondenatua ez egotea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere. Betekizun hori betetzen dela frogatuko da Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatibo baten bidez; erregistro hori arautu zen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bitartez.

d) Baldin hala ezarrita badago I. eranskinean (Deialdiaren ezaugarrien taula), eskuratu nahi izanez gero hizkuntza ofizial bat jakin beharra duen lanpostu bat, eduki beharko da lanpostuari ezarritako hizkuntzaren maila frogatzen duen titulua edo ziurtagiria, jarraikiz Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuari; zehazki, eduki beharko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako bat (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.

e) Halakorik bada, eskuratu nahi den plazarako ezarritako gainerako baldintzak betetzea (ezaugarrien taulan zehazten dira).

3.2. Aurreko baldintza guztiak bete beharko dira parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean, eta plazaren jabetza hartu arte.

3.3. Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen eta mendeko entitateen plantillako langileak, baldin lanpostu-erreserbarik gabeko eszedentzia egoeran badaude, jardunera itzultzen ahalko dira lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartuz.

3.4. Jardunean ez beste egoera batean daudenek frogatu beharko dute deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen dituztela jardunean hasteko legezko eta erregelamenduzko baldintzak.

3.5. Deialdiko lanpostu bereko plaza huts bati atxikita behin-behinekoz itzuli direnek nahitaez aurkeztu beharko dute lekualdatze lehiaketa honetara, behin betiko destinoa adjudikatzeko, eta ezin izanen diote destino horri uko egin.

4.–Eskabidea, aurkezteko epea eta aurkezteko modua.

4.1. Izena ematea eta eskabideak aurkeztea.

4.1.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak telematikoki aurkeztu beharko dira, Tuterako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (sede.tudela.es), "Trámites destacados-Empleo Público" deritzon atalean, deialdi bakoitzaren aipamenean sartuta.

Eskabideak deialdiaren II. eranskinean argitaratutako ereduaren araberakoak izanen dira, eta, horietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela.

4.1.2. Lehiakideek ez dituzte aurkeztu beharko Tuterako Udalak, haren erakunde autonomoek eta mendeko erakundeek aitortutako zerbitzuei lotutako merezimenduak: horiek zuzenean erantsiko zaizkio izangai bakoitzaren espedienteari, eta epaimahaiaren esku utziko dira, balora ditzan.

4.1.3. Tuterako Udalak ez die interesdunei eskatuko aurretik aurkeztu duten datu edo dokumenturik. Hala bada, interesdunak adierazi beharko du zer unetan eta zer administrazio organoren aurrean aurkeztu zituen aipatu agiriak.

4.2. Aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 10 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

5.–Izangai onartu eta baztertuen zerrenda.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko da, eta aginduko da argitara dadila Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan, dagokion deialdiaren aipamenean, ohartaraziz izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituztela 3 egun naturaleko epean, telematikoki, eta, behar izanez gero, akatsak zuzentzen ahalko dituztela.

5.2. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, organo eskudunak administrazio egintza bat emanen du, deklaratzeko lehiaketa hutsik gelditu dela. Administrazio-egintza hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta dagokion deialdiaren aipamenean argitaratu beharko da, Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan.

5.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta horiek ebatzi ondoren, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsiko da, eta aginduko da argitara dadila Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan, dagokion deialdiaren aipamenean.

Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, eta argitaratuko da Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan, dagokion deialdiaren aipamenean.

5.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

6.–Kalifikazio-epaimahaia.

6.1. Deialdi honen I. eranskineko 2. puntuan dago ezarrita kalifikazio-epaimahaien osaera.

6.2. Epaimahaia eratu beharko da lekualdatze-lehiaketaren balorazioa egin aurretik.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, baldin bertan ez badago kideen gehiengo osoa gutxienez.

Kide anitzeko organo horren eraketak eta jarduketek balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.

6.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean (lege horrek hizpide du sektore publikoaren araubide juridikoa).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

6.5. Onartuen behin betiko zerrendan izangai bakarra badago, deialdia egin duen organoak deialdi honen 9. oinarria aplikatuko du zuzenean. Beraz, ez da beharrezkoa izanen epaimahaia eratzea eta jardutea.

7.–Merezimenduen kalifikazioa.

7.1. Epaimahaiak merezimenduak baloratuko ditu.

7.2. Baloratzeko merezimendu bakarra izanen dira administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, eta puntu bat (1) emanen da urteko, kontuan hartuta Tuterako Udalak, haren erakunde autonomoek eta mendeko entitateek aitortutako antzinatasuna, deialdia argitaratzen den egunean. Hala, benetan emandako zerbitzutzat hartzen dira administrazio publikoen arloan emandakoak, nahiz administrazio-kontratuaren araubidean, nahiz lan-araubidean (aldi baterakoa zein finkoa), nahiz funtzionario gisa.

Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion pun­tuazioa.

7.3. Langile publikoa egon bada zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian, edo aritu bada unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatuko dira egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan aritu balitz bezala.

7.4. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

7.5. Lehiakideak puntuetan berdindurik baldin badaude, lehenetsiko da zerbitzu egiten denbora gehien daramana Tuterako Udalean, haren erakunde autonomoetan eta mendeko entitateetan. Berdinketak segitzen badu, ebatziko da kalifikazio-epaimahaiak horretarako berariaz eginen duen zozketa bakar baten bidez. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bat emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

8.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.

8.1. Epaimahaiak lehiakide guztien merezimenduak kalifikatuko ditu eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko du, deialdiaren aipamenean, "Trámites destacados-Empleo Público" atalean.

8.2. Izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute, zerrenda horiek argitaratzen direnetik, bidezko alegazioak aurkezteko. Alegazioak modu telematikoan eginen dira, Tuterako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, "aportación de documentación a expedientes en trámite" deritzon aukera baliatuz.

8.3. Aurkeztutako alegazioak ebatzirik, kalifikazio-epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan, deialdiaren aipamenean, merezimenduen behin betiko balorazioa.

9.–Plaza hutsak hautatzea.

9.1. Honela hautatuko dira plaza hutsak:

a) Plazak aukeratu aurretik, parte-hartzaileen eskura jarriko da aukeran dauden plazen zerrenda, bai hasieran iragarritakoak, bai lekualdatzearen ondoriozkoak. Informazio hori argitaratuko da Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan, deialdiaren aipamenean, "Trámites destacados-Empleo Público" atalean.

b) Parte-hartzaileek modu telematikoan aukeratuko dute lanpostua, 5 egun naturaleko epean, baremoaren behin betiko emaitza argitaratu eta biharamunetik aurrera, "aportación de documentación a expedientes en trámite" aukera baliatuz. Horretarako, lehentasun-ordenaren arabera zerrendatu beharko dituzte nahi dituzten lanpostuak, bai hasierakoak, bai lehiaketaren ondorioz sortutakoak (halakorik sortuz gero), horretarako prestatutako ereduan. Eredu hori izangaien eskura jarriko da Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan, deialdiaren aipamenean.

c) Lanpostuak hautatu eta adjudikatzeko egintza egiteko, organo deitzaileak jarraituko die puntuazio ordenari eta ezarri diren gainerako irizpideei.

d) Deialdia egin duen toki-erakundearen web-orrian argitaratuko da hautaketaren emaitzaren informazioa.

9.2. Plaza huts bat hautatzeak berekin dakar izangaiak berariaz onartzea adjudikatzen zaion plaza, eta ezin izanen dio uko egin.

9.3. Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako epean lanpostua aukeratzen ez duenak galdu eginen ditu lehiaketaren xede diren plazetan aritzeko eskubide guztiak.

10.–Lanpostuak adjudikatzea eta betetzea.

10.1. Lehiakideei ebazpen bidez adjudikatuko zaizkie plazak, haien hautaketen eta prozesuaren ondoriozko lehentasun hurrenkeraren arabera. Ebazpen horretan zehaztuko da noiz laneratuko diren, egun bera ezarrita guztientzat. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Izendapena egin aurretik, egiaztatuko da lehiakideek betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintza guztiak. Tuterako Udalean ez badago jasota baldintzaren bat betetzen dela, dagokion dokumentazioa aurkezteko eskatuko zaio interesdunari. Frogatzen ez bada deialdian eskatutako baldintzaren bat betetzen dela, izangaia ezin izanen da izendatu.

10.2. Egonkortze prozeduretan plazak adjudikatu aurretik formalizatuko da plazak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozeduren ebazpena.

11.–Datuen babesa.

11.1. Tuterako Udala da datu horien erabileraren arduraduna.

11.2. Datuak babesteko ordezkaria Francisco Javier Monreal Arnal da, Tuterako Udaleko Zuzenbideko lizentziaduna.

11.3. Helburua: lekualdatze lehiaketa egitea, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

11.4. Oinarri juridikoak: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legea, hizpide dituena neurri batzuk, egonkortze prozesuak gauzatzeko.

11.5. Datuak gordeko diren denbora: datuak aipatutako helburua betetzeko behar den denboran gordeko dira, eta biltegiraturik edukiko dira harik eta toki-erakundeak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izateari utzi arte. Bestalde, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).

11.6. Datuen hartzaileak: datuak epaileei nahiz auzitegiei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legeria betez, eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan emanen dira argitara, deialdian adierazi bezala.

11.7. Eskubideak: interesdunek eskubidea dute beren datuak ikusteko, haiek zuzentzeko (akatsik baldin badago), bai eta ezerezteko ere, helbide honetara joz: dpd@tudela.es

11.8. Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril), edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.

12.–Errekurtsoak.

12.1. Deialdi honen aurka eta oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.

12.2. Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Tuterako Udaleko alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Zer aldizkaritan argitaratu zen deialdiaren onespena: https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/247/54.

I. ERANSKINA.–EZAUGARRIEN TAULA ETA KALIFIKAZIO-EPAIMAHAIAK

DEIALDIA EGITEN DUEN TOKI-ERAKUNDEA

TUTERAKO UDALA

1.–Lanpostuen identifikazioa.

LANPOSTUAREN ZENBAKIA
PLANTILLA ORGANIKOAN*

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE

JURIDIKOA

LANALDIA

DESTINOA

BEHARREZKO TITULAZIOA (ADIERAZI)

NAHITAEZKO

HIZKUNTZAK

HIZKUNTZAK

MEREZIMENDUA

BESTE

BALDINTZA BATZUK

1714B03604

Hezitzaile espezializatua

C

Funtzionarioa

Osoa

Eskubide Sozialen Alorra

Unibertsitateko Gizarte Hezkuntzako diplomadun edo gradudun titulua, edo ofizialki baliokidetzat hartutako beste titulu bat.

Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako ziurtagiri negatiboa.

0511C06216

Administrari-ofiziala

C

Funtzionarioa

Osoa

Ekonomia Sustapenerako Alorra

Batxilergoko titulua, Lanbide Heziketako Bigarren mailakoa, edo baliokidea.

1713C02102 1713C1702

Sukaldaria

C

Lan-kontratuduna

Partziala

Alorra: Hiria Sustatzea, 0-3 urteko Haur Hezkuntzako Ikastetxeak

Sukalde Zuzendaritzako goi mailako teknikari titulua edo Jatetxe arloko goi mailako teknikari titulua, Ostalaritza eta Turismoko lanbide-arlokoa, edo baliokidetzat hartutako beste titulu bat.

Elikagaien manipulatzailearen txartela.

Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako ziurtagiri negatiboa.

2.–Kalifikazio-epaimahaia.

LANPOSTUAREN ZENBAKIA
PLANTILLA ORGANIKOAN*

DEIALDIAREN XEDE DEN

LANPOSTUAREN IZENA

EPAIMAHAIBURUA

EPAIMAHAIKIDEA

IDAZKARIA

1714B03604

Hezitzaile espezializatua

Titularra: Fernando Ferrer Molina, Tuterako Udaleko zinegotzia

Ordezkoa: Martín López Villacastín, Tuterako Udaleko zinegotzia

Titularra: Ana José Martínez Navarro, Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria

Ordezkoa: Mikel Ziordia Osta, Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria

Titularra: Miriam Mendoza Jiménez, Tuterako Udaleko Giza Baliabideetako goi mailako teknikaria

Ordezkoa: Ana Carmen Gárate Martínez, Tuterako Udaleko Giza Baliabideetako erdi mailako teknikaria

0511C06216

Administrari-ofiziala

Titularra: Fernando Ferrer Molina, Tuterako Udaleko zinegotzia

Ordezkoa: Martín López Villacastín, Tuterako Udaleko zinegotzia

Titularra: Ana José Martínez Navarro, Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria

Ordezkoa: Mikel Ziordia Osta, Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria

Titularra: Ana Carmen Gárate Martínez, Tuterako Udaleko Giza Baliabideetako erdi mailako teknikaria

Ordezkoa: Miriam Mendoza Jiménez, Tuterako Udaleko Giza Baliabideetako goi mailako teknikaria

1713C02102 1713C1702

Sukaldaria

Titularra: Fernando Ferrer Molina, Tuterako Udaleko zinegotzia

Ordezkoa: Martín López Villacastín, Tuterako Udaleko zinegotzia

Titularra: Ana José Martínez Navarro, Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria

Ordezkoa: Mikel Ziordia Osta, Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria

Titularra: Miriam Mendoza Jiménez, Tuterako Udaleko Giza Baliabideetako goi mailako teknikaria

Ordezkoa: Ana Carmen Gárate Martínez, Tuterako Udaleko Giza Baliabideetako erdi mailako teknikaria

II. ERANSKINA.–ESKABIDEA, LEKUALDATZE LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO

https://sede.tudela.es/sta/docs/GetDocumentServlet?CUD=15251563764572500262&HASH_CUD=3c4e9790194e0ef47c6b6aee1e4313549213206c&APP_CODE=STA

Tuteran, 2024ko otsailaren 14an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2402632