2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu batzuk. Udal-instalazioetako funtzionamenduko laguntzailearen, gizarte-enpleguko ofizialaren (soldadura) eta desinfekzio- eta mantentze-lanetako ofizial profesionalaren lanpostuen izendapenak
Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2024ko azaroaren 27an egindako bilkuran:
Bat etorriz Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoarekin, eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean hartutako erabakiaren bidez onetsitakoaren arabera, lanpostu huts batzuk betetzeko deialdia argitaratu zen 2022ko abenduaren 19ko NAOn (254. zk.). Lanpostu horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari zegozkion, eta salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzekoak ziren, sarrera-prozedura tarteko. Behin lanpostu horiek betetzeko hautapen-prozesua bukatuta, epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu zuen puntuaziorik handiena lortu eta deialdian eskaturiko baldintzak betetzen zituzten izangaien alde, deialdian eskainitako lanpostu kopuruaren arabera.
Bestalde, 2024ko urriaren 25ean egindako bilkuran Tokiko Gobernu Batzarrak baietsi egin zuen LAB sindikatuak jarritako berraztertze-errekurtsoa, Tokiko Gobernu Batzarraren 2024ko urriaren 7ko erabakiaren aurka (19RH). Berraztertze-errekurtso hori egonkortzeko ezohiko prozesuan desinfekzio- eta mantentze-lanetako bi ofizial profesional izendatzeari buruzkoa da, eta izendapenen zerrenda luzatu eginen da. Horrenbestez, beste lanpostu bat sartu da deialdi horretan.
Adierazi behar da "Udal-instalazioetako funtzionamenduko laguntzaile" izendatzeko proposatutako izangaien artean honako hauek alegatu dutela ezinbesteko kasuagatik ezin izan dituztela aurkeztu eskatutako agiriak horretarako ezarritako epean: Miguel Ángel San Martín Sánchez, María Rosario Amadoz Muruzabal, Oscar Del Olmo Azparren, Jokin Osete Ardanáz, Ricardo Soto Díaz eta José María Bocanegra Sánchez.
Gainerako izangaiek epearen barruan aurkeztu dituzte eskatutako agiriak, eta egiaztatu da eskatutako betekizunak betetzen dituztela. Hori horrela, egokia da izendapena egitea.
Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,
ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea honako izangai hauek: Eva Cuesta Alcalá, Roberto Rípodas Ezcurra, Mónica Echeverría Azpiroz, Francisco Javier Noain Aristu, Belén Zábalo Ugalde, Ricardo Olza García, María Inés Andueza Irurzun, Alfredo Muruzabal Muñoz, Olga María Piñuela Irisarri, Encarnación Santesteban Salaverri, María José Elarre Elizondo, Diego Ortigosa Ruiz, María Aranzazu San Miguel Maritorena, José Javier Basterretxea Plaza, María Laura Tejada Salvatierra, Francisco Javier Andraiz Labairu, María soledad Almandoz Molina, María Pilar González Iñigo, Emilio Arroyo Pareja, Xabier Akerreta Rodríguez, José Antonio salguero Pérez, Alberto Aranaz Martí, Aitor Uriarte Oliden, María Pilar Ochoa Nieva, Iñaki Urra Aldea, María Eugenia Cantisano Garat, Dario Luis Corral González, Antxon Salaberria Gabellanes, Jesús Otano Urra, Francisco Javier Martínez Unzueta, Álvaro García Redondas, María Inés Artuch Sarriés, María José Samitier Arrarás, Iñigo Adrian Lezano, María Aranzazu Larrión Torres, José Antonio López Induráin, José Javier Moreno Macuso, José Julian Eraso Mortalena, Pol Abaigar Corres eta Carlos Ayucar Escobar. Lanpostu hutsak esleituko zaizkie honako xedapen hauen arabera:
LANPOSTUA | IZENDATUA | ESLEITUTAKO PLAZA |
UDAL-INSTALAZIOETAKO FUNTZIONAMENDUKO LAGUNTZAILEA | EVA CUESTA ALCALÁ | 1-402900-62 |
ROBERTO RÍPODAS EZCURRA | 1-402900-155 |
MÓNICA ECHEVERRÍA AZPIROZ | 1-402900-249 |
| FRANCISCO JAVIER NOAIN ARISTU | 1-402900-247 |
BELÉN ZÁBALO UGALDE | 1-402900-129 |
RICARDO OLZA GARCÍA | 1-402900-127 |
MARÍA INÉS ANDUEZA IRURZUN | 1-402900-242 |
ALFREDO MURUZABAL MUÑOZ | 1-402900-161 |
OLGA MARÍA PIÑUELA IRISARRI | 1-402900-50 |
ENCARNACIÓN SANTESTEBAN SALAVERRI | 1-402900-90 |
MARÍA JOSÉ ELARRE ELIZONDO | 1-402900-108 |
DIEGO ORTIGOSA RUIZ | 1-402900-84 |
MARÍA ARÁNZAZU SAN MIGUEL MARITORENA | 1-402900-131 |
JOSÉ JAVIER BASTERRETXEA PLAZA | 1-402900-224 |
MARÍA LAURA TEJADA SALVATIERRA | 1-402900-88 |
FRANCISCO JAVIER ANDRAIZ LABAIRU | 1-402900-46 |
MARÍA SOLEDAD ALMANDOZ MOLINA | 1-402900-105 |
MARÍA PILAR GONZÁLEZ IÑIGO | 1-402900-236 |
EMILIO ARROYO PAREJA | 1-402900-75 |
XABIER AKERRETA RODRÍGUEZ | 1-402900-97 |
JOSÉ ANTONIO SALGUERO PÉREZ | 1-402900-80 |
ALBERTO ARANÁZ MARTÍ | 1-402900-53 |
AITOR URIARTE OLIDÉN | 1-402900-36 |
MARÍA PILAR OCHOA NIEVA | 1-402900-52 |
IÑAKI URRA ALDEA | 1-402900-246 |
MARÍA EUGENIA CANTISANO GARAT | 1-402900-243 |
UDAL-INSTALAZIOETAKO FUNTZIONAMENDUKO LAGUNTZAILEA | DARIO LUIS CORRAL GONZÁLEZ | 1-402900-79 |
ANTXON SALABERRIA GABELLANES | 1-402900-245 |
JESÚS OTANO URRA | 1-402900-112 |
FRANCISCO JAVIER MARTÍNEZ UNZUETA | 1-402900-63 |
ÁLVARO GARCÍA REDONDAS | 1-402900-238 |
MARÍA INÉS ARTUCH SARRIES | 1-402900-248 |
MARÍA JOSÉ SAMITIER ARRARÁS | 1-402900-54 |
IÑIGO ADRIAN LEZANO | 1-402900-64 |
MARÍA ARANZAZU LARRIÓN TORRES | 1-402900-250 |
JOSÉ ANTONIO LÓPEZ INDURAIN | 1-402900-69 |
JOSÉ JAVIER MORENO MACUSO | 1-402900-220 |
JOSÉ JULIAN ERASO MORTALENA | 1-402900-61 |
GIZARTE-ENPLEGUKO OFIZIALA (SOLDADURA) | POL ABAIGAR CORRES | 2-407400-8 |
DESINFEKZIO- ETA MANTENTZE-LANETAKO OFIZIAL PROFESIONALA | CARLOS AYUCAR ESCOBAR | 1-401800-21 |
2. Epearen zenbaketa etetea, egiaztatutako ezinbesteko kasua eragin duen egoera desagertu arte, honako izangai hauentzat: Miguel Ángel San Martín Sánchez, María Rosario Amadoz Muruzabal, Oscar Del Olmo Azparren, Jokin Osete Ardanáz, Ricardo Soto Díaz eta José María Bocanegra Sánchez.
3. Agintzea izendatutako izangaiek 2024ko abenduaren 30ean hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
5. Izendapena Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadila agintzea.
Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat jartzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2024ko azaroaren 27an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2417647