258. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

381E/2024 FORU AGINDUA, azaroaren 26koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Osasun Departamentuaren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren ordezkariaren ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri zuen administrazio publiko guztien funtzionamenduan.

39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, nahitaezkoa baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Administrazio publikoek 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu beharra dute, eta gainerako pertsona juridikoetatik bereizitako tratamendua izan behar dute, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik, komeni da departamentu bakoitzaren eta haien mendeko erakunde autonomoen ordezkariek sinadura elektronikoa izatea.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez, kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu baten bidez, beren departamentu eta erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.

Osasuneko kontseilariaren ekainaren 3ko 109E/2020 Foru Aginduaren bidez, Osasun Departamentuaren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren ordezkarien ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak izendatu ziren. Foru agindu hura aldatu egin zuten Osasuneko kontseilariaren ekainaren 23ko 184E/2020 Foru Aginduak eta Osasuneko kontseilariaren urriaren 4ko 240E/2021 Foru Aginduak.

Osasuneko kontseilariaren otsailaren 8ko 29E/2023 Foru Aginduaren bidez, Osasun Departamentuaren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren ordezkariaren ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak izendatu ziren, eta indarrik gabe utzi ziren Osasuneko kontseilariaren ekainaren 3ko 109E/2020 Foru Agindua eta haren aldaketak.

Osasuneko kontseilariaren urriaren 10eko 321E/2023 Foru Aginduaren bidez, Osasun Departamentuaren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren ordezkarien ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak izendatu ziren, eta indarrik gabe utzi zen Osasuneko kontseilariaren otsailaren 8ko 29E/2023 Foru Agindua.

Osasuneko kontseilariaren otsailaren 14ko 43E/2024 Foru Aginduaren bidez, Osasun Departamentuaren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren ordezkarien ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak izendatu ziren, eta indarrik gabe utzi zen Osasuneko kontseilariaren urriaren 10eko 321E/2023 Foru Agindua.

Azken honetan, langile aldaketak gertatu dira zenbait unitate organikotan, eta, horren ondorioz, beharrezkoa da izendapenak eguneratzea, hau da, lehendik izendatutako batzuk mantentzea, izendapen batzuk ezeztatzea eta ordezkari berriak izendatzea. Argiago gera dadin, indarrik gabe uzten dira lehendik emandako foru aginduak, eta honako honetan bateratzen dira, argitasun eta segurtasun juridiko handiagoa lortze aldera.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ordezkarien ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak izendatzea, honako arlo hauetarako:

1.1. Zerga aitorpenen ondorioetarako eta ziurtagiriak eta beste egiteko:

  • Osasunbideko Aurrekontuen eta Kontabilitatearen Zerbitzukoak:

–Alicia Segura Maisterra.

–Gabriela Daroca Da Costa.

–Oskia Sarasa Egea.

–Sandra Maison Percaz.

1.2. Nafarroako Kontratazioaren Atariko kontratazio publikoaren arloko erreklamazioen moduluan sartzeko:

  • Osasunbideko Horniduraren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzukoak:

–María López López.

–María del Mar Ripero Bañales.

–Elena López Iráizoz.

–María Mercedes Muñoz Morales.

  • Osasunbideko Azpiegituren Zerbitzukoak:

–Ainhoa Arratíbel Gutiérrez.

–Susana abril Ezcurra.

–Maider Ariz Monreal.

  • Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzukoak:

–Oscar Luengo Díaz.

–Ainhoa Pérez Artola.

–Sonia Martínez de Lizarrondo Jiménez.

–Nora Yoldi Collados.

  • Farmazia eta Prestazioen Zuzendariordetzakoak:

–Patricia Serra Arbeloa.

–Iranzu Soto Ortigosa.

–Idoia Martínez Alkat.

–M.ª Pilar Martincorena Sanz.

–María Heras Heras.

–Sonia Asenjo Segovia.

–Ana Orla Gracia.

–Carlos Huarte Nuñez.

–Leyre Leache Alegría.

1.3. GHEBko mezuak jasotzeko:

  • Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzakoak:

–Amaya Morrás Iturmendi.

–Aranzazu Rodríguez Rubio.

  • Osasun Departamentuko Kudeaketa Administratiboaren eta Modernizazioaren Atalekoak:

–Iñigo Zunzarren Jaurrieta.

–Amparo Senosiain García.

–Francisco Javier Montaner Valenzuela.

–Aranzazu Goenaga Batalla.

–Idoia López de Dicastillo Oyaga.

  • Osasun Departamentuko Araubide Juridikoaren Atalekoak:

–Miguel Ángel Bruña Bejarano.

1.4. Hondakinak kudeatzeko (lekualdatze-jakinarazpenak eta hondakinak identifikatzeko agiriak):

  • Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Zerbitzu Orokorren Zerbitzukoak:

–Jesús María Iturbe Pereira.

–Beatriz Elcano Erdozain.

2. Osasun Departamentuaren ordezkarien ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak izendatzea, honako hauek, alegia:

  • GHEBko mezuak jasotzeko, besteak beste:

–Iñigo Zunzarren Jaurrieta.

–Aranzazu Rodríguez Rubio.

–Aranzazu Goenaga Batalla.

–Amparo Senosiain García.

–Miguel Ángel Bruña Bejarano.

–Francisco Javier Montaner Valenzuela.

–Idoia López de Dicastillo Oyaga.

3. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren ordezkarien ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak izendatzea, honako arlo hauetarako:

  • GHEBko mezuak jasotzeko, besteak beste:

–Gema Clemente Tirapu.

–Maite Tellechea Olaiz.

4. Egindako izendapenak noiznahi ezezta daitezke.

5. Indarrik gabe uztea Osasuneko kontseilariaren otsailaren 14ko 43E/2024 Foru Agindua, zeinaren bidez izendatzen baitira Osasun Departamentuaren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren ordezkarien ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak.

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

7. Foru agindu hau jakinaraztea izendatutako pertsona eta zerbitzuei, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko azaroaren 26an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2417340