249. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4804E/2024 EBAZPENA, azaroaren 4koa, Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita 2024rako gastua handitzea autoenplegua sustatzeko dirulaguntzetan. DDBN identifikazioa: 748437.

Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 16ko 996E/2024 Ebazpenaren bidez, 1.000.000 euroko kreditu bat baimendu zen enplegu autonomoa sustatzeko dirulaguntzetarako (748437 zenbakia du deialdiak Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean), 2024ko gastuen aurrekontuko 950001 96100 4809 241109 "Autoenplegua sustatzeko laguntzak" partidaren kargura, eta oinarri arautzaileak onetsi ziren.

Aurrekontuko kontsignazioa nahikoa ez denez, erabaki da 670.000 euro gehitzea aipatutako dirulaguntzen deialdirako zenbatekoari.

Horrenbestez, eta erabiliz Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Baimentzea 2024rako gastuari 670.000 euro gehitzea enplegu autonomoa sustatzeko dirulaguntzen deialdian, zeina Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 16ko 996E/2024 Ebazpenaren bidez arautu baitziren (Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean 748437 zenbakia du deialdiak). Gehikuntza 950001 96100 4809 241109 "Autoenplegua sustatzeko laguntzak" partidaren kargura eginen da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2024ko azaroaren 4an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2416089