246. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Tokiko ehiza barrutiaren aprobetxamenduaren udal kudeaketa arautzeko ordenantzaren behin betiko onespena

Ablitasko Udalak, 2024ko maiatzaren 15ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen tokiko ehiza barrutiaren aprobetxamenduaren udal kudeaketa arautzeko ordenantza.

Udalak, 2024ko abuztuaren 5ean egindako osoko bilkuran, ordenantza horren aldaketak aurkeztu zituen, eta jendaurrean argitaratu zituen 30 egun baliodunez, 2024ko irailaren 3ko 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialeko iragarki bidez eta udaletxeko iragarki taulan.

Jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jo, eta argitara ematen da haren testu osoa, eraginkortasun juridikoa izan dezan; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ablitasen, 2024ko azaroaren 8an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

ABLITASKO NA-10183 TOKIKO EHIZA BARRUTIKO EHIZA APROBETXAMENDUAREN UDAL KUDEAKETA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

TITULU BAKARRA

I. KAPITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK ETA KONTZEPTUAK

1. artikulua. Xedea.

1.1 Ordenantza honen xedea da arautzea Ablitasko Udalak eginen duen zuzeneko kudeaketa, Ablitasko NA-10183 tokiko ehiza barrutiko aprobetxamenduaren gainean, ehizari buruzko araudi sektorial aplikagarriarekin bat eta arloaren gainean eskumena duen organoak ematen dituen baimenekin.

1.2 Aipatu tokiko ehiza barrutiak 6526 hektareako azalera du, biztanleguneak kenduta, "Bonamaisón" parajeak izan ezik, eta "El Saso" eremua barne, 2015eko apirilaren 7ko 249/2015 Ingurumen eta Uraren zuzendari nagusiaren Ebazpenean ezarritako azalera eta mugen arabera, guztira 6526 hektareako azaleradun ehiza barrutia osatu zuena.

1.3 Halaber, ordenantza honen xedeak dira hirugarrenei ematen zaizkien Ablitasko ehiza barrutiko aprobetxamendua baliatzeko baimenak (ehiza txartelak) arautzea, salbuetsiko diren kanonak ezartzea eta diziplina araubidea erregulatzea.

2. artikulua. Ehiza eskubidearen erabilera NA-10183 tokiko ehiza barrutian.

2.1 Ablitasko ehiza barrutian ehizatzeko eskubidea izanen dute ordenantza honetan araututako baimenetako bat eskuratzen duten pertsona fisikoek, baldin eta betetzen badituzte Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean eta hura garatzen duen araudian ezartzen diren betebeharrak, eta aitzinetik ordaindu badute dagokien tasa.

2.2 Ordenantza honetan ezarritakoaren ondorioetarako, herriko eta kanpoko ehiztariak bereizten dira, honela definitzen direnak:

2.2.1 Herriko ehiztariak: herriko ehiztaritzat hartuko dira:

a) Ablitasen gutxienez bi urtez jarraian erroldaturik dauden pertsonak edo Ablitasen gutxienez bi urtez jarraian erroldaturik dagoen pertsona batekin lehen gradurainoko odol ahaidetasuneko edo ezkontza ahaidetasuneko lotura duten pertsonak (familia liburua aurkeztu beharko da).

b) Ablitasen jaioak izanik, herrian gutxienez 10 urtez jarraian erroldaturik egon diren pertsonak.

c) 2024ko urtarrilaren 1eko datan Ablitasko Ehiztarien Tokiko Sozietatearen bazkideak zirenak (2025/2026 denboraldirako baliozko bazkidetza).

d) Azken bi urteetan, Ablitasko udalerrian beren jabetzako bigarren etxebizitza bat dutenak.

e) Udaleko tokiko ehiztarien erroldan izena emanda daudenak.

2.2.2 Kanpoko ehiztariak: herriko ehiztari direla frogatu ezin duten ehiztari guztiak.

Kanpoko ehiztariek barruti mugatuaren lurretan bakarrik ehizatzen ahalko dute, NA-342 errepidearen ezkerraldean (600 hektarea), horren barne direla Carasol barrutiko pinuak (300 hektarea), Barillasko ureztalurra eta Lorko tradiziozko ureztalurra. Aldiz, ez dute ehizatzen ahalko mendiko esparruan (Udalak barruti mugatuaren baldintzak aldatzeko aukera izanen du, beharrezkotzat jotzen badu).

2.3 Ablitasko ehiza barrutiko "kide" izaera lortzen duten herriko zein kanpoko ehiztariek ez dute inolako fidantzarik gordailutu beharko, baina erantzukizunpeko adierazpena egin beharko dute ehiza barrutian egoteko, indarreko araudia eta bertako ondasunak errespetatzeaz gain.

3. artikulua. Baimenak.

3.1 Ehizan aritu ahal izateko baimenak pertsonalak izanen dira eta, beraz, besterenezinak; hortaz, baimenaren titularrak bakarrik erabiltzen ahalko ditu.

3.2 Udal titulartasuneko NA-10183 ehiza barrutian, legez baimendutako sasoietan baizik ez da ehizatzen ahalako, baimendutako espezieak harrapatzeko, eta ehizari buruzko legeria sektorialean eta ehiza barrutia antolatzeko planean ezarritako mugaketen barruan betiere.

3.3 Ablitasko Udalak beretzat gordetzen du ehizarako sasoiak eta egun baliodunak egokitzeko eskubidea, arloari buruzko indarreko araudiarekin bat, eta inguruabarrek horretarako bidea ematen badute.

3.4 Ablitasko ehiza barrutia antolatzeko planean jasotzen da zein izanen den ehiztarien gehieneko kopurua.

4. artikulua. Baimen motak.

4.1 Udalak ondoko baimen mota hauek ematen ahalko ditu:

a) Tokiko ehiztarientzako denboraldiko txartela: Denboraldi osoan zehar ehizatzeko baimena ematen du, betiere Ehiza Debekualdiei buruzko Foru Aginduaren, ehiza barrutiko Ehiza Antolatzeko Planaren eta Untxiaren Kalteak Prebenitzeko Planaren arabera.

b) Kanpoko ehiztarientzako denboraldiko txartela, txakur eta eskopetaz lagundutako untxi ehizaren modalitatean, edo hudoz, eskopetaz eta/edo sareez lagundutako untxi ehizaren modalitatean. Untxiak ehizatzeko aukera ematen du, barruti mugatuan Kalteak Prebenitzeko Planean ezarritako baldintzen arabera. Data eta eremuak denboraldi bakoitzerako zehaztuko dira, Ingurumen Departamentuak egiten duen dokumentuaren arabera, eta Udalak beharrezkotzat jotzen duen moduan mugatzen ahalko dira.

c) Kanpoko ehiztarientzako denboraldiko txartela, birigarroaren ehiza modalitatean, bakarkako jauzi ehizan edo postu finkoan. Datak denboraldi bakoitzeko Ehiza Debekualdiei buruzko Foru Aginduan ezarritakoak izanen dira, eta ehiza eremuak Udalak zehaztuko ditu urtero, ehiza antolatzeko irizpide teknikoei jarraikiz.

d) Kanpoko ehiztarientzako denboraldiko txartela (ehiza xehean baimendutako espezie guztietarako).

e) Orkatzak bakar ehizan harrapatzeko txartela. Orkatzak bakar ehizan harrapatzeko zigiluak Udalak kudeatuko ditu, tokiko ehiztariak kontuan hartuta.

f) Eguneko protokolo gonbidapenak: 14. artikuluan ezarritakoak ditu barne.

g) Ehiza larrirako eta xeherako denboraldiko txartela. Aldi berean ehiza larria eta ehiza xehea egin nahi duten ehiztariei 50 euro gehigarriko tarifa berezi bat aplikatuko zaie, ehiza larriagatik.

h) Hegazti harrapari bidezko ehizarako txartelak: Denboraldi osoan zehar untxia ehizatzeko aukera ematen du, araudia betetzen duen jabetzako hegazti harrapari batekin.

4.2 Untxiak kontrolatzeko eta kalteak prebenitzeko baimen bereziak.

a) Untxien kalteak kontrolatzeko txartela: Untxiak ehizatzeko aukera ematen du, urtero Ingurumen Departamentuak egiten duen Untxien Kalteak Prebenitzeko Planean xedatutakoaren arabera. Hudoz, eskopetaz eta/edo sareez ehizatzen ahalko da bakarrik, baldintza hauen arabera:

Kalteetarako ezohiko baimena nekazariek eskatuko dute bakarrik. Nekazariek beren finketan ehizatzeko baimena eskatzen ahalko dute, laboreetan kalteak sufritzen ari badira eta behar badute, eta denboraldiko edozein egunetarako baimena jasotzen ahalko dute, salbuespenik gabe; beraz, ehizatzera atera nahi duten ehiztariak nekazariekin harremanetan jarri beharko dira, edo ehizazainari telefonoz hots egin beharko diote, sortuko den "erabilgarri dauden ehiztarien zerrendan" izena emateko. Zerrenda horretatik aterako dira ehiztariak, nekazariek eskatu ahala.

Ehiza barrutiko ehizazainak egiaztatuko du eskatzaileak ehizarako baldintza guztiak betetzen dituela eta ehizarako baimena emanen dio.

Untxia ehizatzeko ezohiko baimena lortzen dutenek barrutian lurrak dituen nekazari batekin batera badoaz soilik ehizatzen ahalko dute. Kontrola hudoz, eskopetaz eta/edo sareez lagunduta eginen da esklusiban.

b) Basurdeak eta/edo orkatzak ehizatzeko baimen bereziak kalteak direla eta.

Ezohiko baimena izatekotan, asteko egun guztietan ehizatzen ahalko da nekazaritzari eragindako kalteengatik. Baimen horiek Udalak eman eta gainbegiratuko ditu, eta ehizazainak egiaztatuko ditu izandako kalteak.

Bere laboreetan kalteak sufritzen ari den nekazariak ehizazainari jakinaraziko dizkio, ehiza baimen horiek eman ditzan, egokitzat jotzen badu.

5. artikulua. Ehizarako baimenak eskuratzea.

5.1 Herriko ehiztariak.

5.1.1 Baimen edo txartelen eskaerak.

Ablitasko Udalak 15 egun naturaleko epea ezarriko du herriko ehiztariek baimena edo urteko txartela eska dezaten, eta jendaurrean egonen da ediktuen oholean eta web orrian dagokion iragarkia paratuz.

Eskaerak egiteko eskabidea aurkeztuko da, I-A eranskinean ageri den ereduaren arabera, Ablitasko Udalari zuzendua, eta honako dokumentazio hau erantsiko zaio: (eskaera Udaletxeko bulegoetan aurkeztuta edo erregistro elektroniko bidez egiten ahalko da).

–NANaren eta indarreko ehiza lizentzia eta aseguruaren kopia konpultsatua.

–Eskatzaileak herriko ehiztari izateko bete beharreko baldintzak betetzen dituela frogatzen duen dokumentazioa. 2.2.1 artikuluan aipatutako edozein.

–Erantzukizunpeko adierazpena, I-A eranskinean ezarritako ereduaren arabera.

–14 eta 17 urte arteko ehiztarientzat, derrigorrezkoa izanen da aitaren, amaren edo legezko tutorearen baimena aurkeztea. (Aita, ama edo legezko tutorearen jatorrizko NANa aurkeztea baimentzat joko da).

5.1.2 Ondotiko denboraldietarako, ehiztariak I-B eranskina izeneko eskabidea besterik ez du aurkeztu beharko, agiri gehigarririk gabe.

5.1.3 Ebazpena.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, alkate udalburuak, herriko ehiztari izateko ordenantza honetan eskatzen diren betekizunak betetzen direla egiaztatu ondotik, ebazpena emanen du, eskatutako baimen edo txartelak emanez edo ukatuz.

Udalak emandako eskaerak aurkezteko epea bukatu eta handik hilabete batera ebazpen espresurik eman ez bada, eskaerak administrazioaren isiltasunez ezetsi direla ulertuko da.

5.2 Kanpoko ehiztariak.

5.2.1 Baimen edo txartelen eskaerak.

Herriko ehiztariendako ehizarako baimen edo txartelen eskaerak ebatzi ondotik, Ablitasko Udalak 15 egun naturaleko epea ezarriko du kanpoko ehiztariek baimena edo urteko txartela eska dezaten, eta jendaurrean egonen da ediktuen oholean eta webgunean paratuz.

Eskaerak egiteko eskabidea aurkeztuko da, II-A eranskinean ageri den ereduaren arabera, Ablitasko Udalari zuzendua, eta honako dokumentazio hau erantsiko zaio: (eskaera Udaletxeko bulegoetan aurkeztuta edo erregistro elektroniko bidez egiten ahalko da).

–NANaren eta indarreko ehiza lizentzia eta aseguruaren kopia konpultsatua.

–Erantzukizunpeko adierazpena, II-A eranskinean ezarritako ereduaren arabera.

–14 eta 17 urte arteko ehiztarientzat, derrigorrezkoa izanen da aitaren, amaren edo legezko tutorearen baimena aurkeztea. (Aita, ama edo legezko tutorearen jatorrizko NANa aurkeztea baimentzat joko da).

5.2.2 Ondotiko denboraldietarako, ehiztariak II-B eranskina izeneko eskabidea besterik ez du aurkeztu beharko, agiri gehigarririk gabe.

5.2.3 Ebazpena.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, alkate udalburuak, kanpoko ehiztari izateko ordenantza honetan eskatzen diren betekizunak betetzen direla egiaztatu ondotik, ebazpena emanen du, eskatutako baimen edo txartelak emanez edo ukatuz.

Udalak emandako eskaerak aurkezteko epea bukatu eta handik hamabost egun naturalera ebazpen espresurik eman ez bada, eskaerak administrazioaren isiltasunez ezetsi direla ulertuko da.

5.2.3 Udalak erabakiko du, urtero, aprobetxamenduko espezieen populazio egoeraren arabera, birigarroaren ehizarako, hudoz lagundutako untxiaren ehizarako eta txakur eta eskopetaz lagundutako untxiaren ehizarako kanpoko ehiztariei menago zaizkien txartelen kopurua. Erabaki hori ehizarako aholku batzordeari eta Tokiko Gobernu Batzarrari jakinaraziko zaie, urtero emanen diren txartelen kopurua zehazteko.

5.3 Ehizatu ahal izateko, baimena edukitzeaz gainera, ehiztariek dagokien kanona ordainduta eduki behar dute, ordenantza honen 15. artikuluan ezarritakoa, eta Ablitasko Udalarekin zerga betebeharrak egunean izan behar dituzte.

Kanona ordaindu ondotik, Udalak ehizan ibiltzeko gaitzen duten txartelak emanen dizkie ehiztariei.

5.4 Ablitasko ehiza barrutian sartzen diren herriko eta kanpoko ehiztariak, bertan jarraitzeko asmoz egiten dutela ulertuko da; hortaz, hurrengo denboraldietan automatikoki berrituko dizkie Ablitasko Udalak baimenak edo urteko txartelak, eta dagokien kanona kobratuko die. Berritze automatiko horrek ondorioak izan ditzan, ehiztariak dagokion denboraldiko kanona ordaindua izan beharko du eta egunean edukiko ditu bere zerga betebeharrak Ablitasko Udalarekin.

5.5 Ablitasko ehiza barrutian jarraitu nahi ez duen ehiztariak horren berri eman beharko du, eskabidea aurkeztuz (III. eranskina) Ablitasko Udaleko erregistro orokorrean, bai udaletxeko bulegoetan zein erregistro elektroniko bidez, urte bakoitzeko maiatzaren 15etik 31ra bitartean.

6. artikulua. Ablitasko ehiza barrutiko ehiztari izateari uztea.

Ablitasko ehiza barrutiko ehiztari izateari utziko zaio arrazoi hauengatik:

I.–Berariaz uko egiteagatik.

II.–Kanona ez ordaintzeagatik.

III.–Ablitasko ehiza barrutiko ehiztari izateko baldintzak eta betekizunak ez betetzeagatik.

IV.–Zehapen baten ondorioz.

V.–Ordenantza honen araudia ez betetzeagatik eta ezkutuko ehiza egiteagatik.

7. artikulua. Ehiztariaren betebeharrak.

7.1 Ehiztariek bete behar dituzte ehizaren arloan indarra duen legeriarekin bat ezarritako betebeharrak eta, zehazki, ondoko hauek:

–Nafarroako Foru Komunitateko ehiza baimena indarrean izatea eta Ablitasko ehiza barrutian ehizan aritzeko baldintzak betetzea.

–Dagokion ehiza aprobetxamenduaren kanona Ablitasko Udalari ordaintzea.

–Federazioaren lizentzia edukitzea, S motakoa, eta indarrean den aseguru poliza bat, dagozkion estaldurekin.

–Dokumentazioa, baimenak eta kanona ordaindu izanaren egiaztagiria erakustea, eskatzen zaizkion unean.

–Udalak beharrezkotzat jotzen duen dokumentazioa aurkeztea, eskatzailea kirol ehizan aritzeko legez gaituta dagoela egiaztatzeko, edo, baimena lortu ondotik ere, gaituta jarraitzen duela ziurtatzeko.

–Ablitasko Udalari jakinaraztea Nafarroako Gobernuan arloari buruzko eskumena duen departamentuarekin lankidetzan aritzeko betebeharra konplitzen duela frogatzen duten datuak, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 20. artikuluan xedatuaren arabera.

–Ehizan ikusitako edozein anomaliaren berri ematea ehizazainari; bereziki, ezkutuko ehiza, baimendu gabeko ehiza tekniken erabilera edo debekualdian ehizatzea.

–Indarra duen araudia betetzea eta ehizak ondasunetan eta pertsonengan eragindako kalteen erantzukizuna bere gain hartzea.

–Ehizan aritzeko segurtasuneko arau orokorrak eta berariazkoak betetzea.

–Denboraldi bakoitza bukatzean, dagokion ehiza txartela Udaletxean entregatzea, ehizaren arloko jardunbide egokiak eta indarreko legeriaren errespetua kontrolatu eta ziurtatzeko.

7.2 Betebeharrak ez betetzeak berarekin ekartzen ahalko du dagokion arau-haustea egitearen ondoriozko zehapena, ordenantza honen VI. kapituluan xedatuaren arabera.

8. artikulua. Nekazarien eta finka jabeen betebeharrak.

8.1 Ehiza barrutian sartutako lurren jabeek eta/edo errentariek beren kabuz hartuko dituzte untxien kalteak saihesteko beharrezkoak diren labore eta azpiegituretako babes neurriak (sareak, babesak, uxagarriak, etab.).

8.2 Nekazariek ehiza barrutiko ehizazainari jakinaraziko diote zer lurzatitan eginen duten ereitea edo landaketa, hura egin baino 15 egun natural lehenago gutxienez, landaketa berrietan ehiza animaliek kalteak eragiten ahal dituztela aurreikusirik.

8.3 Nekazariek eta ehiza barrutian sartutako lurren jabeek eta/edo errentariek Ablitasko Udalarekin elkarlanean aritu beharko dute, beren finketan eta azpiegituretan gerta daitezkeen kalteen jatorria minimizatze aldera, honako lanak, besteak beste eginez: odoleztatzeak, sasiak eta untxiek babesteko erabiltzen dituzten bestelako eremuak garbitzea, eskumena duen erakunde ofizialaren baimena eduki ondotik.

8.4 Udalak ez du nekazariek eskatutako kalte ordainen erantzukizunik bere gain hartuko.

8.5 Untxiaren kontrola ahalik eta gehien arindu eta mugatzeko, eta untxiek laboreetan eragiten dituzten kalteak saihesteko, nekazari zein abeltzainek kalteengatiko ezohiko baimenak eskatzen ahalko dituzte beren finketan ehizatzeko, hudoz eta eskopetaz lagunduta, betiere beren laboreetan kalteak sufritzen ari badira eta behar badute. Ezohiko baimen horiek denboraldiko edozein egunerako izaten ahalko dira, salbuespenik gabe, berehalako jardun azkarra errazte aldera, behar den guztietan.

8.6 Kalteak prebenitzeko nekazarien baimenak.

8.6.1 Nekazariek ehizazainari eskatu beharko dizkiote baimen horiek, gutxienez ere 48 orduko aurrerapenarekin, astelehenetik ostiralera, 11:00 eta 13:00 ordu artean. Eskaerarekin batera, ehizazainari jakinaraziko zaizkio poligonoa, ehiza eginen den lurzatia, data eta ehiztarien izen eta NANak.

8.6.2 Ehizazainak baimena emanen die, IV. eranskinaren arabera, eta baimen hori soinean eraman beharko dute, agintaritza eskudunek eskatzen badiete erakutsi ahal izateko.

8.6.3 Nekazariek, lehenik, herriko ehiztarien laguntza jasoko dute. Herriko ehiztaririk ez balego, haiek nahi dituzten kanpoko ehiztariak hautatzen ahalko dituzte.

8.6.4 Baimen horiek hudoz, sarez eta eskopetaz lagundutako modalitatean emanen dira bakarrik, baina ez txakurrez lagundutako ehizarako. Ehiza ordutegia 14:00etan bukatuko da beranduenez.

8.6.5 Ehiza larriko ehizaldiak dauden larunbatetan, ehizazainak erabakiko du baimen bereziak emanen diren ala ez, bi ehiza modalitateen arteko hurbiltasunaren arabera.

8.6.6 Emandako baimenarekin bat ez datorren finka batean ehiztariak dituzten nekazariei automatikoki kenduko diete baimena ehizazainak eta agintaritza eskudunek, eta zehapena jarriko diete ehiztariei. Nekazariaren zehapena izanen da aurrerantzean eskatzen dituen finketarako baimenik ez ematea.

II. KAPITULUA.–HERRIKO EHIZTARIEN ETA NEKAZARIEN PARTE HARTZEA

9. artikulua. Ehizaren arloko kontsulta batzordea.

9.1 Ehizaren arloko kontsulta batzorde bat eratu da, honako helburuak dituena:

a) Ehiza arloan dauden gizarte eragileen arteko harremanei eta beraien eta Ablitasko Udalaren artekoei mesede egitea.

b) Ehiza jardueran eragiten duten alderdiak oro kontuan hartzea; ondorioak aztertzea eta gauzatu beharreko neurriak proposatzea.

c) Udalaren ehiza denboraldia, egindako jarduerak eta hartu beharreko neurriak urtean behin ebaluatzea, uneoro biztanleriaren gaur egungo eskarira egokitzeko.

9.2 Honakoek osatuko dute batzorde hori:

–Alkatea.

–Ablitasko Udaleko zinegotzi bat.

–Ehiza barrutiko 2 ehiztari, Ablitasko ehiztariek hautatuak.

–Ablitasko 2 nekazari, ehiza barrutian sartutako lurren jabe diren nekazariek eta/edo errentariek hautatuak.

III. KAPITULUA.–ABLITASKO NA-10183 TOKIKO EHIZA BARRUTIKO EHIZTARIEN ERROLDA

10. artikulua. Ehiztarien errolda.

2024/2025 ehiza denboraldia hasita, ehiztarien errolda eginen da, kontuan hartuta herriko nahiz kanpoko ehiztariei emandako txartelak, urtekoak zein egunekoak.

Cascanteko NA-10183 ehiza barrutiko ehiztarien erroldak honako datu hauek izanen ditu:

a) Ehiztariaren identifikazioa: izen-deiturak eta NANa.

b) Posta helbidea, telefono mugikorra eta helbide elektronikoa.

c) Ehiztari mota: herrikoa edo kanpokoa.

d) Ehiztariaren asegurua: poliza zenbakia eta aseguru entitatea.

e) Ehiza barrutian sartzeko erabiliko duten ibilgailuaren matrikula, marka eta modeloa.

f) Baimen edo txartel mota.

11. artikulua. Ehiztarien erroldan izena ematea.

Ablitasko ehiza barrutiko ehiztarien erroldan 2024/2025 denboraldirako alta emanen zaie, ehiza barrutian ehizatzeko beharrezko baldintzak beterik, dagokion baimena eskuratu eta dagokion tasa ordaindu duten ehiztariei.

12. artikulua. 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa betetzea.

"Ablitasko ehiza barrutiko ehiztarien errolda" izeneko fitxategia eratu da, eskatzaileek emandako datuen tratamenduaren ondorioetarako, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera. Erroldak ezaugarri hauek ditu:

–Xede eta erabilera aurreikusiak: herriko ehiza barrutiko ehiztarien errolda sortu eta mantentzea, baldintzak betetzen diren kontrolatzea eta dagokion tasa kobratzea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien ordezkariek ematen dituzte, eskaera idatziaren bidez eta dokumentuak aurkeztuz.

–Pertsona eta kolektibo ukituak: herriko nahiz kanpoko ehiztariak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, posta helbidea eta helbide elektronikoa, IFZ, telefonoa.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Bestelako datuak: herriko edo kanpoko ehiztaria izatea.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioa: Segurtasun Indar eta Kidegoak (15/1999 Legearen 11.2.d) artikulua), Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko Departamentua, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea garatu eta betearazteko Erregelamendua onesten duen ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuaren 8.2.h) artikuluan ezarritakoarekin bat.

–Organo arduraduna: Ablitasko Udala.

–Zer zerbitzutan baliatzen ahal diren sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ablitasko Udala.

–Segurtasun maila: ertaina.

–Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistro Orokorrari emanen zaio fitxategiaren berri.

13. artikulua. Ehiztarien erroldan baja ematea.

Ehiztarien erroldan baja emanen zaie, automatikoki, dagokion kanona igorri eta hura ordaintzen ez dutenei.

IV. KAPITULUA.–GONBIDAPEN IZENDUNAK

14. artikulua. Gonbidapen izendunak.

Alkateak, protokoloko konpromisoei erantzuteko, Ablitasko ehiza barrutian ehizatzeko gonbidapenak ematen ahalko ditu, honako baldintza hauetan:

–Gonbidapenak izendunak izanen dira, edonola ere, eta bertan adieraziko dira gonbidatuaren izen-deiturak eta NANa, bai eta ehiza barrutiko ehizazainak eskatzen duen beste edozein datu ere (asegurua, ibilgailua, ehiza baimena, etab.).

–Gonbidapenak ehiza egun zehatz baterako edo denboraldi osorako izanen dira, eta haietan adieraziko da data berariaz.

–Izenarekin erregistratu behar dira eta eman direla jakinaraziko zaie ehizaren arloko kontsulta batzordeari eta Tokiko Gobernu Batzarrari.

V. KAPITULUA.–BAIMENEN KANONA

15. artikulua. Kanonak, zehapenak eta hobariak.

15.1 Ablitasko NA-10183 tokiko ehiza barrutian ehizan aritzeko baimenengatik (edo txartelagatik), honako kanon hauek ezartzen dira, modalitateen arabera:

15.1.1 Herriko ehiztarien denboraldiko txartelaren kanona (ehiza xehea): 200 euro.

15.1.2 Nekazariek eskatutako untxiaren kalteengatiko eguneko ehiza txartelaren kanona: doakoa.

15.1.3 Herriko ehiztariek orkatzak bakar ehizan harrapatzeko txartelaren kanona: 200 euro.

15.1.4 Herriko ehiztarien denboraldiko txartelaren kanona (ehiza xehea eta ehiza larria): 250 euro.

15.1.5 Kanpoko ehiztarien ehiza larrirako eguneko txartelaren kanona: 25 euro.

15.1.6 Untxia hudoz eta eskopetaz lagunduta ehizatzeko kanpoko ehiztarien eguneko txartelaren kanona: 15 euro.

15.1.7 Hudoz, eskopetaz eta/edo sareez lagunduta untxia ehizatzeko eta txakur eta eskopetaz lagunduta untxia ehizatzeko modalitateetarako kanpoko ehiztarien denboraldiko txartelaren kanona: 600 euro.

15.1.8 Kanpoko ehiztarientzako denboraldiko txartelaren kanona, birigarroaren ehiza modalitatean, bakarkako jauzi ehizan edo postu finkoan: 600 euro.

15.1.9 Kanpoko ehiztarientzako denboraldiko txartelaren kanona, hegazti harrapari bidezko untxiaren ehiza modalitatean: 400 euro.

15.1.10 Kanpoko ehiztarientzako denboraldiko txartelaren kanona, ehiza xehe modalitatean, espezie guztietarako: 800 euro.

15.2. Herriko ehiztari gazteen artean ehiza sustatzeko asmoz, adinaren araberako honako hobari hauek ezartzen dira, herriko ehiztarien eskura dagoen txartelaren bi modalitateetan aplikatzeko:

–14 eta 17 urte arteko herriko ehiztariak: 100 euro.

–80 urtetik gorako herriko ehiztarien kanona: doakoa.

15.3 Ezarritako ordainarazpenak urtero aldatzen ahalko dira, udal tasak eta tarifak aldatzeko ezarritako prozeduraren arabera.

15.4 Kanona jarraian adierazitako datetan ordainduko da:

15.4.1 Herriko ehiztariaren txartela: ekainaren 16tik 23ra, 2024/2025 denboraldirako izan ezik. Denboraldi horretarako ordainketa datak behin betiko ordenantza onesten denean argitaratuko dira.

15.4.2 Kanpoko ehiztariaren txartela: ekainaren 16tik 25era, biak barne, 2024/2025 denboraldirako izan ezik. Denboraldi horretarako ordainketa datak behin betiko ordenantza onesten denean argitaratuko dira. Ablitasko Udalak igorritako ordainketa gutunaren bidez ordainduko da kanona, eta bertan adierazten diren finantza entitateetan eginen da diru sarrera. Ordainketa-gutun hori, finantza entitateak behar bezala izenpetu eta zigilatua edo mekanikoki balioztatua, ordainketaren urteko frogagiria izanen da. Ehiza barruti horretan ehizan aritu bitartean, soinean eraman beharko da frogagiri hori, Ablitasko ehiza barrutikoa dela frogatzen duen agiriarekin edo txartelarekin batera.

Kanona kobratu ondotik, Udalak ehizarako txartelak edo baimenak emanen ditu.

15.5 Baimena emanik, ordaindutako zenbatekoa ez da itzuliko.

15.6 Ordenantza hau aplikatuko den lehenengo ehiza denboraldia igarota eta Ablitasko ehiza barrutiko ehiztarien errolda eratuta, urteko tasaren ordainketa banku helbideratze bidez eginen da. Kasu horretan, ordainagiriak denboraldia ordaindu dela frogatzeko balioko du. Ordainagiria ordaintzen ez bada, baja emanen zaio ehiztariari Ablitasko ehiza barrutian.

15.7 Udalaren errolda barruan dauden eta baja boluntarioa eskatzen duten herriko ehiztariek, aurrerago alta hartzea eskatzen badute berriz ere, 200 euroko zehapena ordaindu beharko dute, Udaleko agintaritza eskudunak ezartzen ahalko dituen aparteko kasuetan izan ezik.

15.8 Denboraldi bukaeran beren txartela entregatzen ez duten herriko zein kanpoko ehiztari guztiei 20 euroko errekargua aplikatuko zaie, araudi hau ez betetzeagatik.

VI. KAPITULUA.–ARAU-HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK

16. artikulua. Arau-hausteak.

Ehizari buruzko legeria sektorialean ezarritako arau-hauste eta zehapenez gainera, zehatzeko eskumena Nafarroako Gobernuko organo eskudunei baitagokie, honako zehapen araubidea ere ezartzen zaio ordenantzari.

16.1 Arau-hausteak.

–Arau-hauste arinak dira:

a) Ehizan aritzea dagokion kanona ordaindu gabe.

b) Ehizan aritzea Udalaren baimena lortu gabe.

c) Ehiza barrutia kudeatzeko barne-araudiaren ez-betetze guztiak, falta astunak edo oso astunak ez badira.

d) Segurtasun eremuetako ehizari buruzko arauak ez betetzea.

–Arau-hauste astunak dira:

a) Ablitasko ehiza barrutiko mugaketak aldatzea, hesolak mugituz, kenduz edo berriak gehituz.

b) Ehiztariek ehiza antolatzeko planean eta debekualdiei buruzko xedapen orokorretan dauden mugak ez betetzea, foru legeak jokabide hori arau-hauste astunagotzat jotzen duen kasuetan izan ezik.

c) Ehiza barrutiko ehizazainak eman jarraibideen ez-betetze oro, bai eta hura ez errespetatzea ere.

–Arau-hauste oso astunak dira:

a) Kalteak eragitea Ablitasko ehiza barrutiko nekazaritzako lurzatietan eta beste edozein azpiegituretan, ehizan aritzeagatik.

17. artikulua. Zehapenak eta berrerortzea.

Honako zehapen hauek ezarri dira:

a) Zehapenak, arau-hauste arinengatik: 300 eurora bitarteko isuna eta dagokion udal baimena hilabeterako kentzea.

b) Zehapenak, arau-hauste astunengatik: 301 eurotik 600 eurora bitarteko isuna eta dagokion udal baimena 3 hilabeterako kentzea.

c) Zehapenak, arau-hauste oso astunengatik: 601 eurotik 1.500 eurora bitarteko isuna eta dagokion udal baimena denboraldi osorako kentzea.

Arau-hauste astunak eta oso astunak behin eta berriz egiteak berarekin ekarriko du dagokion udal baimena berehala kentzea.

Adierazitako zehapenak ezartzeko, kontuan hartuko dira Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 25. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako zehapenak graduatzeko printzipio eta irizpideak, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako zehapen prozedura aplikatuko da.

Arestian arau-hauste eta zehapenei buruz ezarritakoaz gainera, ordenantza honetan ezarritako baldintzak betetzen ez dituen ehiztariak ehizan aritzeko eskubidea ere galduko du denboraldia bukatu bitarte, eta ez du ehizan aritzeko geratzen zaizkion egunengatik legozkiokeen kalte ordainak jasotzeko eskubiderik izanen, alde batera utzita Udalak jasanarazten ahal dizkiola sortutako arazoa konpontzeko gastuak.

18. artikulua. Zehatzeko eta baimenak eskatzeko eskumena.

–Ehizazaina.

–Polizia kidegoak.

–Udala.

VII. KAPITULUA.–EHIZA LARRIA

19. artikulua. Ehizaren baldintzak eta denboraldiaren iraupena.

19.1 Ehiza larrirako denboraldiak barne hartuko ditu udako larunbat guztiak. Azaroan, abenduan, urtarrilean eta otsailean, 14:00ak arte izanen da, eta urtarrilean eta otsailean igandeetan ehizatzen ahalko da, Udalak hala erabakitzen badu, ehiza antolatzeko irizpide teknikoei jarraikiz. Ehiza modalitate hori mendiko esparru guztian praktikatuko da.

19.2. Ehiza larriko denboraldi osoan zehar (udako larunbatak), ez da ehiza xehea egiten ahalko mendiko esparru osoan, arriskutsua baita bi modalitateak aldi berean eta esparru berean gauzatzea.

19.3 Ehiza larriko modalitateak eta horien antolamendua arautzeko, Ablitasko Ehiza Antolatzeko Planari eta unean-unean indarrean diren ehizaren alorreko foru aginduei jarraituko zaie. Hala, ehizaren arloko foru arauak bete beharko dira beti.

20. artikulua. Taldeak eratzea eta zozketa.

20.1 Ablitasko Udalak eskabideak aurkezteko epea irekiko du. Epe hori ehiza xeheko herriko ehiztarien eskabideak jasotzeko epe bera izanen da, gutxi gorabehera. Osatzen dituzten bazkideen zerrenda aurkeztu beharko dute taldeek, kirol ehizarako gaitasuna frogatzen duen dokumentazioarekin batera (bakoitzaren izena, deiturak eta NANa adierazita), eta taldeko arduradun bat izendatuko da, eta haren telefono zenbakia eta helbide elektronikoa adieraziko dira, datuok Nafarroako Gobernuari jakinarazteko. Taldeek 5 ehiztari izanen dituzte gutxienez, eta, horien artean, 4 postura eta txakurzain bat egonen dira gutxienez. Taldeko bost kideetako bat ehizaldiko buru izanen da. Horrelakoetan, Ehiza Antolatzeko Planean ezarritakoari jarraituko zaio.

20.2 Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, alkate udalburuak, ehiza larriko talde izateko ordenantza honetan eskatzen diren betekizunak betetzen direla egiaztatu ondotik, ebazpena emanen du, taldeei eskatutako baimena emanez edo ukatuz.

20.3 Taldeak eratu ondotik, modalitate horretarako lehen zozketa eginen da, herriko ehiztariekin bakarrik. Ehiza modalitate horretarako herriko ehiztaririk ez balego, Udalak kanpoko ehiztariak baimentzen ahalko ditu. Horretarako, ehizaren arloko aholku batzordeari eta Tokiko Gobernu Batzarrari jakinarazi beharko zaio, zenbat talde baimendu daitezkeen zehazteko. Udalak erabakiko du ere taldeetan kanpoko jendea sar daitekeen ala ez.

20.4 Talde bakoitza dagozkion tokietan eta egunetan bakarrik ibiltzen ahalko da ehizan, Ablitasko Udalak eginen duen zozketaren arabera. Ehizaldietan, hala ere, postu guztiak bete beharko dira, basurde ehizaldiak hobeki gauzatu ahal izateko. Beharrezkoa baldin bada, dauden taldeak batuko dira.

20.5 Ehizaldietan, eme eta kumeen zigiluak ehizatzen ahalko dira bakarrik, arrak kanpo utzita. Arrekin bakar ehiza baliatuko da. (Udalak zigiluren bat gordetzen ahalko du laboreetako kalteetarako).

20.6 Laboreetan kalterik izatekotan, udan ere egiten ahalko dira ehizaldiak.

VIII. KAPITULUA.–ORKATZAREN BAKAR EHIZA

21. artikulua. Orkatzak bakar ehizan harrapatzeko txartela.

21.1 Orkatzak bakar ehizan harrapatzeko zigiluak Udalak kudeatuko ditu, tokiko ehiztariak kontuan hartuta.

21.2 Orkatz arretarako bakarrik esleituko dira zigiluak, bakar ehizako modalitatean. Martxoan, Ablitasko Udalak epea irekiko du, aste batez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ehiza Atalak emandako kupoko orkatzak bakar ehizan harrapatzeko izena emateko, eta Udalaren webgunean eta egokitzat jotzen diren beste baliabide batzuetan argitaratuko da.

21.3 Bakar ehizarako esleipena zozketa bidez emanen da. Ehiza larriko baimena (50 euro) ordaindu duten herriko ehiztariei bakarrik esleituko zaie.

21.4 Zozketa baino lehen, eta sarrerako ordenari jarraikiz, parte hartzaileen zerrenda zenbakidun bat eratuko da. Hori Udalaren iragarki oholean argitaratuko da, zozketaren egunarekin, orduarekin eta tokiarekin batera.

Zozketarako, zenbat parte hartzaile dauden, hainbat zenbaki sartuko dira loteria ontzian edo poltsan. Bola bakarra aterako da, eta zenbaki horretatik aurrera (hori barne) eta jarraian, adjudikatuko dira, banaka-banaka, dauden bakar ehizak.

Zerrenda bukatu eta oraindik bakar ehizarik badago eman gabe, banaka-banaka adjudikatuko dira berriz, atera den zenbakitik hasita.

Orkatza bakar ehizan harrapatzeko urtero zenbat baimen dauden, egutegia horren arabera banatuko da. Beraz, zozketan atera den ordenaren arabera aukeratuko dira irteerak egiteko denboraldiak, halako moduz non ehiztariek ez dioten batak besteari trabarik eginen ehizan ari direnean.

Baimenak Udalaren webgunean argitaratuko dira, eta interesdunek emandako helbide elektronikoan jakinaraziko dira.

21.5 Orkatza bakar ehizan harrapatu behar denean, 24 ordu aurretik jakinaraziko zaio ehizazainari zer tokitan eta parajetan egin behar den jarduera, ehizazainaren baimena jasotzeko.

21.6 Udalak bakar ehizak baimentzen ahalko ditu kanpoko ehiztarientzat ere. Erabaki hori hartzekotan, ehizaren arloko aholku batzordeari eta Tokiko Gobernu Batzarrari jakinaraziko dio. Bakar ehizen enkantean parte hartu nahi duten kanpoko ehiztariek eskabidea aurkeztu beharko dute Udalean, Udalak ediktuen taulan eta udal webgunean iragarriko dituen datetan.

ERANSKINAK

I-A ERANSKINA.–HERRIKO EHIZTARIAREN TXARTELAREN ESKABIDEA

................................................................................................................................... jauna/andrea, adinez nagusia, .................................................... NAN zenbakiduna eta jakinarazpenetarako helbidea ...................................................................................................................................................... duena; telefono mugikorra: ........................................... eta helbide elektronikoa: ............................................. dituena.

1. Honako hau adierazten dut, nire erantzukizunpean:

–Ehiza lizentzia indarrean dudala, ehiza denboraldi osorako baliozkoa dena.

–Ez nagoela ehizarako ezgaiturik epai judizialaren edo administrazio ebazpen irmoaren bidez.

–Indarrean ditudala arma baimena eta jabetza gida.

–S motako federazio lizentzia dudala edo ehiztari asegurua izenpetu dudala.

–Ehiza asegurua indarrean dudala eta ehiza denboraldi osorako baliozkoa dela.

–Badudala ehizari buruzko araudi sektorial aplikagarrian eskatzen ahal zaidan dokumentazio guztia gainean eramateko betebeharraren berri, hura erakusteko, arau-hauste eta zehapenen arloan eskumena duen agintaritzak eskatuz gero.

–Betetzen ditudala Nafarroan ehizatzeko baldintza guztiak, bai eta arloari buruzko indarreko araudia ere.

–Betetzen ditudala herriko ehiztari izateko baldintzak, ordenantza arauemailearen 2.2.1 artikuluan ezarritako definizioaren arabera.

–Egunean dudala Ablitasko Udalarekin izan dezakedan edozein ordainarazpenen ordainketa.

–Hauexek direla ehiza barrutian sartzeko erabiliko dudan ibilgailuaren matrikula, marka eta modeloa: ..................................................................................................................................

–Hurrengo denboraldietarako, baimena ematen dudala urteko txartelari dagokion zenbatekoa nire titulartasuneko kontu korronte honetan helbideratzeko: ................................................................

–Adierazpen honetan jasotzen diren datu guztiak egiazkoak direla.

2. Agiri hauek aurkezten ditudala:

–NANaren kopia konpultsatua.

–Indarreko ehiza lizentziaren kopia konpultsatua.

–Aseguruaren kopia konpultsatua, indarrean dagoena.

–Herriko ehiztari izatearen justifikazioa.

–......................................... denboraldiko ordainketaren bankuko egiaztagiria.

3. ......................................... denboraldirako bankuko egiaztagiria txartel mota honi dagokiola:

r Ehiza xehea - 200 euro.

r Ehiza xehea eta larria - 250 euro.

Esan, adierazi eta aurkeztutakoaren arabera, ESKATZEN DUT ......................................... ehiza denboraldirako baimena eta dagokion urteko txartela ematea, Ablitasko ehiza barrutiaren udal kudeaketa arautzen duen ordenantzan xedatuaren arabera.

Ablitasen, .......(e)ko .....................aren .................(e)(a)n.

Eskatzailea,

(sinadura)

ABLITASKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa:

Tratamenduaren arduraduna: Ablitasko Udala. Xedeak: tokiko ehiza barrutiko ehiztarien errolda mantentzea eta txartela emateko baldintzak betetzen direla kontrolatzea. Eskubideak: Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta horiek ezabatzeko eskubidea, baita beste eskubide batzuk ere.

I-B ERANSKINA.–HERRIKO EHIZTARIAREN TXARTELA BERRITZEKO ESKABIDEA

ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

................................................................................................................................... jauna/andrea, adinez nagusia, ....................................................... NAN zenbakiduna eta jakinarazpenetarako helbidea ...................................................................................................................................................... duena; telefono mugikorra: ........................................... eta helbide elektronikoa: ............................................. dituena.

1. Honako hau adierazten dut, nire erantzukizunpean:

–Ehiza lizentzia indarrean dudala, ehiza denboraldi osorako baliozkoa dena.

–Ez nagoela ehizarako ezgaiturik epai judizialaren edo administrazio ebazpen irmoaren bidez.

–Indarrean ditudala arma baimena eta jabetza gida.

–S motako federazio lizentzia dudala edo ehiztari asegurua izenpetu dudala.

–Ehiza asegurua indarrean dudala eta ehiza denboraldi osorako baliozkoa dela.

–Badudala ehizari buruzko araudi sektorial aplikagarrian eskatzen ahal zaidan dokumentazio guztia gainean eramateko betebeharraren berri, hura erakusteko, arau-hauste eta zehapenen arloan eskumena duen agintaritzak eskatuz gero.

–Betetzen ditudala Nafarroan ehizatzeko baldintza guztiak, bai eta arloari buruzko indarreko araudia ere.

–Betetzen ditudala herriko ehiztari izateko baldintzak, ordenantza arauemailearen 2.2.1 artikuluan ezarritako definizioaren arabera.

–Egunean dudala Ablitasko Udalarekin izan dezakedan edozein ordainarazpenen ordainketa.

–Hauexek direla ehiza barrutian sartzeko erabiliko dudan ibilgailuaren matrikula, marka eta modeloa: ..............................................................

–Hurrengo denboraldietarako, baimena ematen dudala urteko txartelari dagokion zenbatekoa nire titulartasuneko kontu korronte honetan helbideratzeko: ............................................................................

–Adierazpen honetan jasotzen diren datu guztiak egiazkoak direla.

Esan, adierazi eta aurkeztutakoaren arabera, ESKATZEN DUT ............................................... ehiza denboraldirako baimena eta dagokion urteko txartela ematea, Ablitasko ehiza barrutiaren udal kudeaketa arautzen duen ordenantzan xedatuaren arabera.

Ablitasen, .......(e)ko .....................aren .................(e)(a)n.

Eskatzailea,

(sinadura)

ABLITASKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa:

Tratamenduaren arduraduna: Ablitasko Udala. Xedeak: tokiko ehiza barrutiko ehiztarien errolda mantentzea eta txartela emateko baldintzak betetzen direla kontrolatzea. Eskubideak: Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta horiek ezabatzeko eskubidea, baita beste eskubide batzuk ere.

II-A ERANSKINA.–KANPOKO EHIZTARIAREN TXARTELAREN ESKABIDEA

................................................................................................................................... jauna/andrea, adinez nagusia, ..................................................... NAN zenbakiduna eta jakinarazpenetarako helbidea ...................................................................................................................................................... duena; telefono mugikorra: ........................................... eta helbide elektronikoa: ............................................ dituena.

1. Honako hau adierazten dut, nire erantzukizunpean:

–Ehiza lizentzia indarrean dudala, ehiza denboraldi osorako baliozkoa dena.

–Ez nagoela ehizarako ezgaiturik epai judizialaren edo administrazio ebazpen irmoaren bidez.

–Indarrean ditudala arma baimena eta jabetza gida.

–S motako federazio lizentzia dudala edo ehiztari asegurua izenpetu dudala.

–Ehiza asegurua indarrean dudala eta ehiza denboraldi osorako baliozkoa dela.

–Badudala ehizari buruzko araudi sektorial aplikagarrian eskatzen ahal zaidan dokumentazio guztia gainean eramateko betebeharraren berri, hura erakusteko, arau-hauste eta zehapenen arloan eskumena duen agintaritzak eskatuz gero.

–Betetzen ditudala Nafarroan ehizatzeko baldintza guztiak, bai eta arloari buruzko indarreko araudia ere.

–Betetzen ditudala kanpoko ehiztari izateko baldintzak, ordenantza arauemailearen 2.2.2 artikuluan ezarritako definizioaren arabera.

–Egunean dudala Ablitasko Udalarekin izan dezakedan edozein ordainarazpenen ordainketa.

–Hauexek direla ehiza barrutian sartzeko erabiliko dudan ibilgailuaren matrikula, marka eta modeloa: ...................................................................

–Hurrengo denboraldietarako, baimena ematen dudala urteko txartelari dagokion zenbatekoa nire titulartasuneko kontu korronte honetan helbideratzeko: ..................................................................................

–Adierazpen honetan jasotzen diren datu guztiak egiazkoak direla.

2. Agiri hauek aurkezten ditudala:

–NANaren kopia konpultsatua.

–Indarreko ehiza lizentziaren kopia konpultsatua.

–Aseguruaren kopia konpultsatua, indarrean dagoena.

–.............................. denboraldirako ordainketaren bankuko egiaztagiria.

3. ......................................... denboraldirako bankuko egiaztagiria txartel mota honi dagokiola:

r Ehiza xehea (espezie guztiak) - 800,00 euro.

r Untxia, hudoz, eskopetaz eta/edo sareez lagunduta; untxia, txakur eta eskopetaz lagunduta - 600,00 euro.

r Birigarroa, bakarkako jauzi ehizan eta postu finkoan - 600,00 euro.

r Untxia, hegazti harrapari bidez - 400,00 euro.

Esan, adierazi eta aurkeztutakoaren arabera, ESKATZEN DUT ehiza denboraldirako baimena eta dagokion urteko txartela ematea, Ablitasko ehiza barrutiaren udal kudeaketa arautzen duen ordenantzan xedatuaren arabera.

Ablitasen, .......(e)ko .....................aren .................(e)(a)n.

Eskatzailea,

(sinadura)

ABLITASKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa:

Tratamenduaren arduraduna: Ablitasko Udala. Xedeak: tokiko ehiza barrutiko ehiztarien errolda mantentzea eta txartela emateko baldintzak betetzen direla kontrolatzea. Eskubideak: Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta horiek ezabatzeko eskubidea, baita beste eskubide batzuk ere.

II-B ERANSKINA.–KANPOKO EHIZTARIAREN TXARTELAREN ESKABIDEA

ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

................................................................................................................................... jauna/andrea, adinez nagusia, ..................................................... NAN zenbakiduna eta jakinarazpenetarako helbidea ...................................................................................................................................................... duena; telefono mugikorra: ........................................... eta helbide elektronikoa: ............................................ dituena.

1. Honako hau adierazten dut, nire erantzukizunpean:

–Ehiza lizentzia indarrean dudala, ehiza denboraldi osorako baliozkoa dena.

–Ez nagoela ehizarako ezgaiturik epai judizialaren edo administrazio ebazpen irmoaren bidez.

–Indarrean ditudala arma baimena eta jabetza gida.

–S motako federazio lizentzia dudala edo ehiztari asegurua izenpetu dudala.

–Ehiza asegurua indarrean dudala eta ehiza denboraldi osorako baliozkoa dela.

–Badudala ehizari buruzko araudi sektorial aplikagarrian eskatzen ahal zaidan dokumentazio guztia gainean eramateko betebeharraren berri, hura erakusteko, arau-hauste eta zehapenen arloan eskumena duen agintaritzak eskatuz gero.

–Betetzen ditudala Nafarroan ehizatzeko baldintza guztiak, bai eta arloari buruzko indarreko araudia ere.

–Betetzen ditudala kanpoko ehiztari izateko baldintzak, ordenantza arauemailearen 2.2.2 artikuluan ezarritako definizioaren arabera.

–Egunean dudala Ablitasko Udalarekin izan dezakedan edozein ordainarazpenen ordainketa.

–Hauexek direla ehiza barrutian sartzeko erabiliko dudan ibilgailuaren matrikula, marka eta modeloa: ....................................................

–Hurrengo denboraldietarako, baimena ematen dudala urteko txartelari dagokion zenbatekoa nire titulartasuneko kontu korronte honetan helbideratzeko: ...................................................................

–Adierazpen honetan jasotzen diren datu guztiak egiazkoak direla.

Esan, adierazi eta aurkeztutakoaren arabera, ESKATZEN DUT ........................................... ehiza denboraldirako baimena eta dagokion urteko txartela ematea, Ablitasko ehiza barrutiaren udal kudeaketa arautzen duen ordenantzan xedatuaren arabera.

Ablitasen, .......(e)ko .....................aren .................(e)(a)n.

Eskatzailea,

(sinadura)

ABLITASKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa:

Tratamenduaren arduraduna: Ablitasko Udala. Xedeak: tokiko ehiza barrutiko ehiztarien errolda mantentzea eta txartela emateko baldintzak betetzen direla kontrolatzea. Eskubideak: Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta horiek ezabatzeko eskubidea, baita beste eskubide batzuk ere.

III. ERANSKINA.–URTEKO EHIZA TXARTELAREN BAJA ESKABIDEA

................................................................................................................................... jauna/andrea, adinez nagusia, ..................................................... NAN zenbakiduna eta jakinarazpenetarako helbidea ...................................................................................................................................................... duena; telefono mugikorra: ........................................... eta helbide elektronikoa: ............................................. dituena.

1. Nire erantzukizunpean adierazten dut Ablitasko ehiza barrutian baja hartu nahi dudala, ...................................................... denboraldirako eta ondotikoetarako.

Ehiztari errolda honetako kide izanik:

r Herrikoak.

r Kanpokoak.

Esan eta adierazitakoaren arabera, BAJA ESKATZEN DUT Ablitasko ehiza barrutiko ehiztarien erroldan, ........................................... ehiza denboralditik aurrera, Ablitasko ehiza barrutiaren udal kudeaketa arautzen duen ordenantzan xedatuaren arabera.

Ablitasen, .......(e)ko .....................aren .................(e)(a)n.

Eskatzailea,

(sinadura)

ABLITASKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa:

Tratamenduaren arduraduna: Ablitasko Udala. Xedeak: tokiko ehiza barrutiko ehiztarien errolda mantentzea eta txartela emateko baldintzak betetzen direla kontrolatzea. Eskubideak: Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta horiek ezabatzeko eskubidea, baita beste eskubide batzuk ere.

IV. ERANSKINA.–UNTXIA EHIZATZEKO NEKAZARI GONBIDAPENA

Lurzatiaren jabearen izen-deiturak.

Jauna/andrea: .........................................................................................................................................

PARTE HARTZAILEEN IZENA

Jauna/andrea: .......................................................................... NAN zenbakia: ......................................

Jauna/andrea: .......................................................................... NAN zenbakia: ......................................

Jauna/andrea: .......................................................................... NAN zenbakia: ......................................

Jauna/andrea: .......................................................................... NAN zenbakia: ......................................

Jauna/andrea: .......................................................................... NAN zenbakia: ......................................

Jauna/andrea: .......................................................................... NAN zenbakia: ......................................

Nekazaria, ehizazaina,

Harrapatutako untxiak: ..............................................................

Iragarkiaren kodea: L2416279