2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Interesdunak epatzea Arangurengo Udal Plan Orokorraren behin betiko onespenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan
Epatzea, 123/2023 Prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan. Errekurtso hori Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan jarri zen, Arangurengo Udal Plan Orokorra behin betiko onesten duen Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren 61E/2022 Foru Aginduaren aurka.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzien Salan, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa bideratzen ari da, 123/2023 Prozedura arruntean oinarrituta. Prozedura hori Manuel Ángel Arguiñano Iribarrenek eskatuta hasi zen, Arangurengo Udal Plan Orokorra behin betiko onesten duen Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren 61E/2022 Foru Aginduaren aurka (2022ko azaroaren 11ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua).
Salak agindutakoa betez eta bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 29/1998 Legearen 49.3 artikuluan xedatutakoarekin, ediktu honen bidez interesdunak epatzen dira autoetan agertu eta pertsonatu daitezen, bederatzi eguneko epean, aipatu Administrazioarekiko Auzien Salan, (Elio epailaren plaza 1, 5. solairua, Iruñea).
Mutiloan, 2023ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2310494