1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
330/2023 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, 143/2024 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 12. Epaitegira igortzen duena. Errekurtso hori María Teresa Pinillos Salvador andreak jarri zuen.
María Teresa Pinillos Salvador andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, 2019ko urriaren 25ean aurkeztutako erreklamazioa ezesten duen presuntziozko egintzaren aurka.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren 49. artikuluan ezarri bezala.
Horrenbestez, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzea 143/2024 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori María Teresa Pinillos Salvador andreak jarri zuen.
2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.
3. Ebazpen hau Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiari eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari igortzea, eta María Teresa Pinillos Salvador andreari jakinaraztea.
Iruñean, 2024ko ekainaren 12an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: F2409509