116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Aldaketa Ibiriku Deierriko 35. poligonoko 10c lurzatian. Hasierako onespena

Deierriko Udalak, 2024ko maiatzaren 14an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Deierriko Udal Planaren aldaketa egituratzailea Ibiriku Deierriko 35. poligonoko 10c lurzatian, Encarnación Osés Urdangarinek sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Deierrin, 2024ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Marta Mendaza Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2408174