2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRAULBEITI
Laborantzako herri-lurren eskaera.
Urraulbeitiko Udalak, 2024ko maiatzaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 10 egun balioduneko epea irekitzea, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, udaletxean aurkez daitezen laborantzarako herri-lurrak adjudikatzeko eskaerak. Hori dena, jarraikiz Urraulbeitiko Udaleko herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzari.
Urraulbeitin, 2024ko maiatzaren 22an.–Alkatea, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: L2408271