116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Antolaketa Administratiboaren gaineko Erregelamenduan

Ordenamendu juridikoak toki-erakundeei ematen dien autoantolaketarako ahala baliatuz, 2009ko urtarrilaren 30eko osoko bilkuran, Tuterako Udalaren Antolaketa Administratiboaren gaineko Erregelamendua onetsi zen, eta bertan jasotzen da udal arloen eta gainerako administrazio-unitateen konfigurazioa.

Erregelamendu horretatik organigrama bat eratortzen da, eta organigrama eratu da oinarri harturik Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak egindako azterketa-diagnostiko bat (Tuterako Udalaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko azterketa), bai eta data horren eta gaur egungo unearen artean gertatutako aldaketak ere. Izan ere, aldaketak sortzen dira hainbat zirkunstantzia direla-medio (ekonomikoak, politikoak, antolakuntzakoak, etab.)

Egin diren aldez aurreko azterketen ondoren, administrazioko bi unitateren izena aldatu nahi da, egiturazko beste aldaketarik egin gabe. Horrela, "hirigintza, bulego teknikoa eta smart city" unitate administratiboari "hirigintza, obrak eta proiektu estrategikoak" deituko zaio, eta "kontratatutako zerbitzuak" unitate administratiboari, berriz, "kontratatutako zerbitzuak eta Europako funtsak". Aurreikuspen horiek 2024ko udal plantilla organikoan zehazten dira.

Ikusi da, orobat, erabaki hori hartzeko jarraitu beharreko prozedurari buruz zer dagoen ezarria uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 325. artikuluan, 4. apartatuan, hau da, toki entitatearen beraren antolaketan eragina duten erregelamenduak onesteko ez dela nahitaezkoa jendaurrean jartzea, eta hori da kasua.

Horrenbestez,

ERABAKI DA:

1.–Indarrean dagoen Antolaketa Administratiboaren gaineko Erregelamendua aldatzea, erabaki honetan jasotakoaren arabera.

2.–Udalaren plantilla organikoa egokitu egin beharko da, bat etor dadin Antolaketa Administratiboaren gaineko Erregelamenduan ezarritakoarekin, eta nahitaezkoa izanen da plantilla organikoa onestea, bi aurreikuspenek indarra har dezaten.

3.–Erabaki hau behin betikoa da administrazio-bidean; beraz, jarraian aipatzen diren errekurtsoetako bat aurkez daiteke honen kontra (hala ere, ezin izanen da errekurtsorik jarri beste bat ebazteko izapidean dagoen bitartean, hura espresuki ebatzi arte edo ustezko ezespena gertatu arte):

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza hau egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tuteran, 2024ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2408282