116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Pontarrón karrikako 33an dagoen eraikina aurri egoeran deklaratzeko espedientea abiaraztea

Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko maiatzaren 17an egindako bilkuran, ondotik heldu den erabakia hartu zuen, besteak beste. Hauxe dio haren xedapen zatiak:

Lehenengoa.–Ofizioz abiaraztea espediente bat, adieraz dadin aurri egoeran dagoela Pontarrón karrikako 33an dagoen eraikina (katastroko 5. poligonoko 680. lurzatia); José Antonio del Río Castillo da eraikinaren jabea. Adierazpena eginen da jarraikiz erreferentziako txosten teknikoari, gertatzen baita aurreikusirik dagoena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 199.2. a) artikuluan.

Bigarrena.–Espedientea ikusgai jartzea, eta entzunaldia ematea jabeari, han bizi direnei –halakorik badago– eta higiezinaren gainean eskubide errealak dituzten titularrei, idatziz aurkez ditzaten, erabaki hau jakinarazi eta 10 egun balioduneko epean, Udalaren erregistro orokorrean, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak, agiriak, peritu-txostenak eta frogak, beren eskubideen alde egiteko, Udalak eraikin horren aurri-adierazpena egiteko agertu duen nahikundearen kontra.

Hirugarrena.–Iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta argitaratu eta biharamunean hasiko da kontatzen 2. puntuan aipatzen den epea.

Laugarrena.–Jabeari ohartarazten zaio berdin-berdin eskatzen ahal zaizkiola izan ditzakeen arlo guztietako erantzukizunak, higiezinaren kontserbazioan izandako zabarkeriagatik, prozedura honek iraun bitartean eta, azkenean halakorik egiten bada, adierazpena egin arte.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta bete dadin.

Tuteran, 2024ko maiatzaren 22an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2408275