116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

2024ko literatur saria. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 762730.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzkoa); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/762730).

Lehena.–Onuradunak: Azkoiengo pertsona fisikoak, bertakoak edo aurreko urtean erroldatuak. Salbuespen gisa, Azkoiengoak ez diren eskatzaileek aurkeztutako proiektuak onartu ahal izanen dira, kasu honetan, baldin eta horien edukiak lotura badu Azkoiengo herriarekin.

Bigarrena.–Xedea: laguntza ekonomikoa ematea argitaratu gabeko liburu bat argitaratzeko, euskarri tradizionalean (papera) edo euskarri magnetiko edo informatikoetan (CD, CD-Rom, multimedia, etab.).

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).

Laugarrena.–Zenbatekoa: deialdi honetako saria bakarra izanen da, eta gehienez ere edizioaren kostuaren %60 estaliko du, 3.000 euroko mugarekin.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: 15 egun baliodun, sariaren oinarriak Azkoiengo Udaleko iragarki-taulan argitaratzen den egunetik aurrera.

Azkoienen, 2024ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2408234