2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Deialdia, kultura elkarteei dirulaguntzak emateko 2024an. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 762726.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzkoa); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/762726).
Lehena.–Onuradunak: Azkoiengo kultura elkarteak.
Bigarrena.–Xedea: laguntza ekonomikoa ematea Azkoiengo kultura elkarteei, zerbitzuak eman edo jarduerak egiteagatik, tokiko eskumenari esleitutakoak laguntzen edo ordezten badituzte.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).
Laugarrena.–Zenbatekoa: 6.000 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: 20 egun natural, deialdia Azkoiengo Udaleko iragarki-taulan argitaratzen den egunetik aurrera.
Azkoienen, 2024ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2408225