116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAKAINGO KONTZEJUA

Okupazioa 5. poligonoko 220. lurzatian, ur-biltegi bat egiteko eta ura kanalizatzeko. Jendaurrean jartzea

Otsakaingo Udalak, 2024ko maiatzaren 19an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

a) Onestea Otsakaingo 5. poligonoko 220. herri-lurzatiaren 164,85 m²-ko desafektazioa eta okupazio-espedientea, ur-biltegi bat egiteko eta ura kanalizatzeko, helburu duena Zandio eta Otsakain herriak hornitzea. Hori sustatu du S. C. P. SAk.

b) Aipatu okupazioa arautuko duen baldintza-agiria onestea.

c) Espedientea 15 egunean jendaurrean edukitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea) eta Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 215. artikuluan xedatutakoarekin, eta behar den ediktua Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko agintzea.

d) Alegaziorik egiten ez bada, espedientea bidaliko zaio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalari, bidezkoa bada onets dezan.

Otsakainen, 2024ko maiatzaren 21ean.–Kontzejuburua, Alfonso Aparicio Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2408220