116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Dirulaguntzen deialdia, instalazioak, eraikuntzak eta obrak egiteko 2024an. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 764009.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/764009).

Dirulaguntzen oinarri arautzaileak interesdunen esku egonen dira Olorizko Udalaren egoitza elektronikoan (https://oloriz.sedelectronica.es/info.0), bai eta iragarki-taulan eta udaletxean bertan ere.

Oloritzen, 2024ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Raúl León Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2408582