116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

55E/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 6koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez dirulaguntza deialdi honen kredituari 102.423,06 euro gehitzen baitzaizkio: "Nafarroako udalentzako dirulaguntzak, 2024an Foru Komunitateko udal agertokietan arte eszeniko eta musikal profesionalen programazioa bultzatzeko (Udal Platea Local)". DDBN identifikazioa: 749845.

Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren martxoaren 13ko 18E/2022 Foru Aginduaren bidez dirulaguntza deialdi hau onesten da: "Nafarroako udalentzako dirulaguntzak, 2024an Foru Komunitateko udal agertokietan arte eszeniko eta musikal profesionalen programazioa bultzatzeko (Udal Platea Local)".

Deialdi hori arautzen duten oinarrietan, 3. oinarrian zehazki, honako hau ezartzen da:

3. Aurrekontuko egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

3.1) Laguntza hauek (740.000 euro gehienez) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2024ra luzatutako gastu-aurrekontuaren kargura finantzatuko dira. Baimendutako kredituari 110.000 euro gehitzen ahalko zaizkio gehienez ere, partida beraren kargura, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluko a) letran ezarritako baldintzekin.

Deialdi honetarako diru zenbatekoa honela banatuko da, betiere kreditu aski eta egokia baldin badago:

a) A kategoria: 100.000 euro.

b) B kategoria: 500.000 euro, eta gehienez 90.000 euro gehiago baimentzen ahalko dira.

c) C maila: 140.000 euro, eta gehienez 20.000 euro gehiago baimentzen ahalko dira.

Nafarroako 2024rako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 13ko 2/2024 Foru Legea onetsi ondoren, unitate kudeatzaileak proposatu du deialdiaren kredituari 102.423,06 euro gehitzea, Nafarroako 2024ra luzatutako Aurrekontu Orokorretako "Udaletako kultur ekintzetarako laguntzak" izeneko A20002-A2500-4609-334100 partidaren kargura.

102.423,06 euro gehitu ondotik, deialdiaren zenbatekoa honela banatuko da:

d) A kategoria: 100.000 euro.

e) B kategoria: 590.000 euro.

f) C kategoria: 152.423,06 euro.

Kasu honetan, dagokion gastu espedientea tramitatu ondoren eta beste deialdirik egin behar izan gabe, azkenean erabilgarri dauden kredituak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, dirulaguntzen onarpenaz ebatzi aurretik. Publizitate horrek ez du ekarriko eskaera gehiago aurkezteko beste eperik irekitzea, ez eta eskaerak ebazteko epea berriz kontatzen hastea ere.

Kultur Ekintza Zerbitzuaren txostena ikusita eta, horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1.–Dirulaguntza deialdi honen kredituari 102.423,06 euro gehitzeko baimena ematea: "Nafarroako udalentzako dirulaguntzak, "Arte eta Kultura 2024" programako arte jarduerak egiteko. Gehikuntza Nafarroako 2024rako Aurrekontu Orokorretako "Udaletako kultur ekintzetarako laguntzak" izeneko A20002-A2500-4609-334100 partidaren kargura eginen da. Honela banatuko da deialdiaren kreditua:

a) A kategoria: 100.000 euro.

b) B kategoria: 590.000 euro.

c) C kategoria: 152.423,06 euro.

2.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.–Foru agindu honek ez dakar eskaerak aurkezteko beste eperik.

4.–Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 6an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2407425