116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Lurralde Okupazioaren Estrategia eta Ereduaren hasierako bertsioa. Jendaurrean jartzea

Honen bidez, jendaurrean jartzen da Erriberriko Udal Hirigintza Plana berrikusteko prozesuan Lurralde OkupazioarenEstrategia eta Ereduaren (LOEE) hasierako bertsioaren dokumentua; hori guztia, bete dadin Lurralde Antolamenduari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 71.4 artikuluan xedatutakoa.

Horrenbestez, interesdun guztiek aztertzen ahalko dute espedientea, eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Erriberrin, 2024ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.

Iragarkiaren kodea: L2408167