116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Udal Planeko API-I birpartzelatzeko proiektua. Hasierako onespena

Martzillako Udaleko Alkatetzak, 2024ko maiatzaren 17an eman ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Martzillako Udal Planeko API-I birpartzelatzeko proiektua. Birpartzelazioa lankidetza sistemaren bitartez eginen da.

Bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan xedatuarekin, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honen iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta egoki irizten dituzten alegazioak egin ditzaten.

Martzillan, 2024ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, María Esther Villanueva Ucar.

Iragarkiaren kodea: L2408193