116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Haur eta gazteen artean kirola udal kirol eskolen bidez sustatzeko 2024-2025 denboraldirako laguntzak emateko deialdiaren laburpena

DDBN (identif.): 763622.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/763622).

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak antolatutako 2024-2025 Nafarroako Kirol Jokoetan aitortutako kirol modalitateetan Burlatako Udal Kirol Eskoletako haur eta gazteek kirola egiteko dirulaguntzak ematea da deialdi honen xedea eta helburua.

Onuradunak.–Burlatan erroldatutako adingabeen ordezkariek eskatu ahal izango dute dirulaguntza, baldin eta beren seme-alabek 2024-2025 denboraldirako udal kirol eskoletan tarifaren %100 inskribatu eta ordaindu badute, eta Burlatako kirol eskoletan inoiz plazari uko egin ez badiote eta baldintza orokorrak betetzen badituzte, eta legeak ezartzen dituen debeku arrazoietako batean ere sartuta ez badaude.

–Burlatako 2024-2025 Udal kirol eskolen programan garatutako kirol modalitateak.

–Burlatako Udal kirol eskolen programan garatzen ez diren udal-titulartasuneko kirol-eskoletan garatutako beste kirol-modalitate batzuk.

–Burlatako Udal kirol eskolen programan garatzen diren udal-titulartasuneko beste kirol-eskola batzuetan garatutako kirol-modalitateak, 2024-25 denboraldirako plazarik ez dagoelako ikasleak onartu ez direnean. 2024-2025 Atletismoko Udal Kirol Eskolaren kasuan, hau da, Atarrabiako eta Uharteko udalekin mankomunatutako kirol-eskolaren kasuan, udal horietan erroldatutakoak izan daitezke onuradun.

Epea.–Eskabideak aurkezteko ondoz ondoko epeak egongo dira, aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera:

–Deialdiaren iragarkitik ekainaren 14ra arte.

–Ekainaren 17tik uztailaren 5era.

–Irailaren 2tik 13ra.

–Irailaren 9tik azaroaren 29ra bitartean izena emateko ezohiko deialdia-

Eskabideak aurkeztea:

https://sedeelectronica.burlada.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=7962

Burlatan, 2024ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2408537