116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

145E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, hasiera batean onesten duena Iruñeko 4. poligonoko 759. katastro-lurzatiaren xehetasun azterketa, "Nafarroako Unibertsitatearen Campusa" udalez gaindiko plan sektorialeko Z-6 jarduketa-unitateari dagokiona. Sustatzailea Inmobiliaria Universidad de Navarra SA da.

Xehetasun azterketa horrek Iruñeko udal mugartean dagoen 4. poligonoko 759. katastro-lurzatiari eragiten dio. Lurzati hori arkitektura, ikerkuntza eta zerbitzuen eremuan dago, Nafarroako Unibertsitateak Iruñean duen campusaren udalez gaindiko plan sektorialeko Z-6 unitatean. Xehetasun azterketak UGPS horretan jasotako determinazioak betetzea du helburu. Izan ere, plan horrek ezartzen duenez, oinarrizko bide-sarea eta barneko bide-sare osagarria campusera egokitzeko, beharrezkoa da xehetasun azterketa bat aurkeztea lizentzia lortu aurretik.

Testuinguru horretan, espedienteak Arkitekturako eraikineko aparkalekuaren egungo egoera jasotzen du. Aparkaleku hori presaka eraldatu zen 2009an, atentatu terrorista baten ondoren eta Foruzaingoaren gomendioen ondorioz. Aparkaleku horren aldaketak haren formari eta kokapenari eragiten die: plazak murriztu ziren, eta eraikinetik gutxienez 15 metrora aldendu. Zolatutako azalera 2.046,54 m2-tik 2.334,76 m2-ra handitu zen (handitze hori justifikatuta dago aparkaleku eremua ekialderantz mugitu zelako).

Abiazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusiari bere eskumeneko gaiei buruzko txostena eskatu zaio, baina oraindik ez da jaso.

Aldaketaren tramitazioari eta xedeari dagokienez, bat dator hirigintza-legerian ezarritakoarekin, alegia: uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 63. artikuluan ezarritakoarekin eta aipatutako udalez gaindiko plan sektorialaren hirigintza-araudiaren 7. atalarekin.

Xehetasun azterketa hau tramitatzea eta onestea Lurralde Kohesiorako Departamentuari dagokio, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 43.1.d) artikulua aplikatuz, udalez gaindiko plan sektorial bat garatzen duen tresna bat delako.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2024ko otsailaren 21eko txostena ikusirik, eta bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginak ezarritakoarekin (testu hori uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hasiera batean onestea Iruñeko 4. poligonoko 759. katastro-lurzatiaren xehetasun-azterketa, "Nafarroako Unibertsitatearen Campusa" udalez gaindiko plan sektorialeko Z-6 jarduketa-unitateari dagokiona. Sustatzailea Inmobiliaria Universidad de Navarra SA da.

2. Espedientea jendaurrean jartzea eta ukitutako udalari entzunaldia ematea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratuz. Bi izapide horiek aldi berean eginen dira, eta hogei egun iraunen dute.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da bi tramite horien epea.

Horretarako, xehetasun-azterketa Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren web-orri honetan kontsultatzen ahalko da: https://www.navarra.es/eu/lurraldea-pasaia-eta-hirigintza/jendaurrean-jarrita-dauden-planak-proiektuak-eta-azterketak; epe horretan, halaber, egoki jotzen diren alegazio-idazki guztiak aurkezten ahalko dira.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Iruñeko Udalari, Iruñerriko Mankomunitateari, Abiazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusiari, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari, Ingurumen Eraginaren Atalari eta espedientearen sustatzaileari.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 15ean.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.

Iragarkiaren kodea: F2408170