116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Honako hau errebokatzea: deialdia, udaltzain-agentearen lanpostu bat oposizio bidez betetzeko

Alkatetzak 2024ko maiatzaren 22an eman RE 24-122 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:

Lehena: Udaltzain-agentearen lanpostu bat betetzeko deialdia errebokatzea. Deialdiaren xedea zen oposizio bidez betetzea, txanda irekian, udaltzain-agentearen lanpostu bat, Udaleko plantilla organikoan dagoena, eta destinoa Arguedasko Udalean duena.

Bigarrena: Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Deialdia argitaratu zen 2023ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 1ean.

Arguedasen, 2024ko maiatzaren 23an.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2408428