116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Akats zuzenketa, Mutiloako 1100. lurzatiaren hiri-jarduketarako plan bereziaren jendaurreko aldian

Arangurengo Udalak, 2024ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat onestea Mutiloako 1100. lurzatian, eta argitara eman zen 2024ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 23an. Akats bat atzeman denez iragarki horretan, bidezkoa da hura zuzentzea, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko legea). Hona hemen zuzenketa:

2024ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 23an, argitaratutako hiri-jarduketarako plan berezia Mutiloako 1. poligonoko 1100. lurzatiari dagokio.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Mutiloan, 2024ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2408450