2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
Lan publikoaren eskaintza 2024rako
Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko maiatzaren 24ko bilkuran, erabaki bat hartu zuen, jarraian ematen dena:
Zizur Nagusiko Udalak, 2024ko otsailaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udalaren 2024ko plantilla organikoa, zeinak barnean biltzen baititu erakundearen beraren plantilla eta bere erakunde autonomoena, alegia, Zizur Nagusiko Musika Eskola Patronatuarena. Erabakia 2024ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 25ean. Hori guztia, bete beharrez xedatzen dena abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Kontuan hartuta lan publikoaren eskaintza onestea alkatetzari dagokiola –bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.1.h) artikuluan aurreikusten denarekin–, edo eskumena eskuordetu zaion organoari (aipatu legearen 21.3 artikulua), sindikatuekin negoziazio-mahaian negoziatu ostean, Gobernu Batzarrari honako erabaki hau hartzea proposatzen zaio:
ERABAKITZEN DU:
1. 2024ko lan publikoaren eskaintza onestea. Bertan, 5 plaza daude osotara, Kultura-Euskara Alorrekoak eta idazkaritza Alorrekoak (Herritarren arretarako bulegoa). Hona hemen plazak:
1.–Kultura-Euskara Alorra:
–Kultur koordinatzailearen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubide juridikoarekin, B mailakoa, plantillan 23000 zenbakia duena, euskararen nahitaezko C1 hizkuntza-eskakizunarekin, lanaldi osoan aritzeko.
–Euskara teknikariaren lanpostu huts bat, funtzionarioen araubide juridikoarekin, B mailakoa, plantillan 23002 zenbakia duena, euskararen nahitaezko C1 hizkuntza-eskakizunarekin, lanaldi osoan aritzeko.
2.–Idazkaritza Alorra. Herritarrarendako Harrera Bulegoa (HHB):
–Administrari-ofizialaren bi lanpostu huts, funtzionarioen araubide juridikoarekin, C mailakoak, plantilla organikoan 31007 eta 34001 zenbakiak dituztenak, euskararen nahitaezko B2 hizkuntza-eskakizunarekin, lanaldi osoan aritzeko.
Haietako bat gordetzen da desgaitasuna duen pertsona batek bete dezan (%33ko edo gehiagoko desgaitasuna), bete dadin abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarrian xedatua (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen dekretua).
3.–Gazteria eta Herritarren Parte-hartzeko Alorra:
–Gazteriako eta Parte-hartzeko teknikariaren lanpostu huts bat, funtzionarioen araubide juridikoarekin, B mailakoa, plantillan 28000 zenbakia duena, euskararen nahitaezko C1 hizkuntza-eskakizunarekin, lanaldi osoan aritzeko.
2. Lan publikoaren eskaintza argitaratu dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundearen iragarki-taulan, bai eta egoitza elektronikoan ere. Halaber, oso bilkurari jakinaraziko zaio egiten duen hurrengo bilkuran.
3. Erabakiaren berri ematea gaur egun enplegu publikoaren eskaintzaren xede diren lanpostuak betetzen dituzten aldi baterako langileei.
4. Lan publikoaren eskaintza hau gauzatze aldera, eskainitako lanpostuetarako deialdia egitea hiru urteko epe luzaezinaren barnean, argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Zizur Nagusian, 2024ko maiatzaren 24an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2408525