116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, kulturako goi-mailako teknikari tituludunaren 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko, Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Aldaketa baldintzen oinarrietan

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko maiatzaren 20an, deialdiaren oinarriak aldatzea onetsi zuen, honen arabera:

Arakadia Antropologia Elkarteak eskatu du Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko kulturako goi-mailako teknikari tituludunaren 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian, 2023ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan, argitaratutakoan, 2.1.1 oinarriko c) apartatua aldatzea, eta Antropologian lizentziaduna edo Gizarte eta Kultur Antropologiako graduduna ere sartzea.

Ikusirik espedientean dagoen txosten juridikoa,

ERABAKITZEN DA:

1. Kulturako goi-mailako teknikari tituludunaren 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren 2.1.1 oinarriko c) apartatua aldatzea, eta Antropologian lizentziaduna edo Gizarte eta Kultur Antropologiako graduduna sartzea.

2. Eskabideak aurkezteko 30 egun naturaleko beste epe bat irekitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratu eta biharamunetik hasita, aurreko betekizuna betetzen dutenendako.

Horretarako gaitutako hasierako epean eskabidea aurkeztu zutenek ez dute berriro ere eskaerarik aurkeztu beharko.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu dadila agintzea.

Deialdi honen nahiz haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetariko bat paratzen ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 20an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2408848