116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MURCHANTE

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, administrari laguntzailearen lanpostu bat betetze aldera

Murchanteko Udalak, Alkatetzaren maiatzaren 21eko 102/2024 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zuen:

Deialdia, izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzeko, administrari laguntzailearen lanpostu bat betetze aldera, Murchanteko Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren. Lanpostuak aldi baterako lan-kontratua izanen du, administrazio araubidean.

Deialdi honen oinarriak eskura daitezke egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://murchante.sedelectronica.es/) eta deialdiaren fitxan, gardentasun atarian: https://murchante.sedelectronica.es/transparency/88db6488-74e8-451b-9cec-689ebab27dc6/.

Murchanten, 2024ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.

Iragarkiaren kodea: L2408200