116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

19/2024 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Turismoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dei egiten baita honako proiektu honen okupazio aurreko aktak bigarrenez egiteko: Plazaolaren ibilbide zaharra berreskuratzeko Udalez Gaindiko Proiektu Sektoriala, Iruña-Irurtzun tartea, "Saratsa-Iruña azpitartea".

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren martxoaren 7ko 40/2023 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda (2023ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 16koa).

Jendaurrean egoteko epea bukaturik, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 97/2023 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen aipatutako proiektu sektorialaren desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda (2023ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 25ekoa).

Nafarroako Gobernuak 2023ko otsailaren 22an hartutako Erabakiaren bidez, presakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako (2023ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 9koa).

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 112/2023 Ebazpenaren bidez, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egin zitzaien ondasunak okupatu aurreko aktak egitera (2023ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 5ekoa).

Proiektuan BRS-04 gisa identifikatutako finkari dagokion aurretiko akta egin ondoren (Berriobeitiko 14. poligonoko 328. lurzatiari dagokiona), jakin da erregistroko titular batzuk ez zirela agertzen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan, eta, beraz, desjabetze-espedientean sartu behar dira.

Proiektuaren xedeko jarduketa sartua dago "Nafarroa landatarra. Helmugen arteko Kohesio Ekintzak" izeneko "Helmugan Turismo Jasangarritasuna Sustatzeko Planean", zeina Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak ekainaren 20ko 93E/2022 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen eta Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez finantzatuta baitago. Mekanismo hori Kontseiluaren 2020ko abenduaren 14ko 2020/2094 (EB) Erregelamenduak ezarri zuen (erregelamendu horren bidez Europar Batasuna COVID-19aren krisiaren ondoren suspertzeko tresna bat ezarri zen), eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren araupean dago, zeinaren bidez ezartzen baita Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa.

Horrenbestez, bat etorriz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoarekin, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. BRS-04 gisa (Berriobeitiko 14. poligonoko 328. lurzatia) identifikatutako finkaren desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta udalerri horretako alkateari, edo hark eskuordetutako zinegotziari, dei egitea 2024ko ekainaren 26an ager daitezen udalerri horretako udaletxean aktak egiteko ekitaldira, erregistroko titularrak desjabetze-espedientean sartu ahal izateko eta, horrela, finka horretan ukituak diren ondasun eta eskubideen titularren zerrenda osatzeko.

Aktak egiteko ekitaldia interesdunei jakinaraziko zaie, banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean gehien saltzen diren bi egunkaritara.

4. Ebazpen hau eta dagokion eranskina Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzura eta Berriobeitiko Udalera igortzea, eta iragarki-taulan argitara ditzatela premiatzea.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 15ean.–Turismoko zuzendari nagusia, Ana Rivas Allo.

AURRETIKO AKTAK EGITEKO EKITALDIA

Aktak egiteko tokia: Berriobeitiko udaletxea.

Eguna: 2024ko ekainaren 26a.

HITZORDUA

TITULARRA (BANAKAKO JAKINARAZPENA EGITEA ZAILA/EZINEZKOA IZAN DA)

FINKAREN KODEA

POLIGONOA

LURZATIA

UDAL
MUGARTEA

09:30

TRINIDAD LASA URRETAVIZCAYA

BRS-04

14

328

Berriobeiti

Iragarkiaren kodea: F2407930